• 07
    MAR
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    EHBilduren Udal-taldearen oharra Emakumeen Egunaren harira

    Atzoko osoko bilkuran jakinarazi genuenez, udal-taldeko EHBilduko emakumeok mugimendu feministak deitutako lanuzte eta mobilizazioekin bat egingo dugu eta deia egiten diegu gainerako udal-talde, eragile politiko, sindikal zein sozialei, eta herritarrei ekimenetan  parte har dezaten.

    Iaz, 70 herrialde baino gehiagotan, emakumeek nazioarteko emakumeen grebarako deialdia zabaldu zuten, emakumeen kontra indarkeria eta desberdintasun molde ugari eragiten dituen munduaren aurrean.


    Aurtengo martxoaren 8an Euskal Herriko mugimendu feministak, sindikatuek (ELA, LAB, ESK, CNT, ESTEILAS, CCOO, UGT) eta hainbat eragile politikok bat egin dugu EMAKUMEOK PLANTO aldarriarekin, emakumeak menpean hartzen eta zapaltzen dituen sistema kapitalista, arrazista eta heteropatriarkala salatzeko.


    Udal-taldeko EH Bilduko emakumeok mugimendu feministak deitutako lan etenaldiak burutuko ditugu eta ordu horietan herriz herri antolatuko diren mobilizazioetan parte hartuko dugu.

    Hainbat mobilizazio eta ekintza daude deituta Zaldibin egun horretan:


    12:00etan Elkarretaratzea plazan
    Arratsaldean eskulanak eta merienda haurrekin
    18:30ean Pintxo-potea musika eta bertsoz lagunduta
    20:00etan Elkarretaratzea plazan
    20:30ean afaria

    Hau horrela, herriko beste udal-taldeei, eragile politiko, sindikal zein sozialei eta orokorrean, herritarrei  mugimendu feministak deitutako mobilizazio deialdi honekin bat egitera eta gure herrian antolatu diren ekitaldietan aktiboki parte hartzeko deialdia egiten diegu.

    Martxoaren 8an, emakumeok planto!
     

Prozesu Eratzailea
Herri Programa 2015
EHbildu Euskal Herria
SORTU zaldibia
Gasteiz
Nafarroa

Boletina

ZaldibiaTB