• 21
    OTS
    2019
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Herri-Programa osatzeko lan-saioak

    Datozen 3 ostegunetan, arloz arloko saioak egingo ditugu, azken urtetan egindakoa errepasatu eta ekarpen berriak jasotzeko. Lehen saioa monografikoa izango da Aralarko gaia lantzeko, otsailaren 21ean, osteguna, 19:30ean Kimuenen. 

    Hauteskunde lanketaren baitan, Herri-Programa osatzeko lanetan murgiltzera goaz datozen asteetan. Hori dela eta, hiru deialdi egin ditugu gure kidegoa saioetara gerturatu eta ekarpenak jaso asmoz. 

    OTSAILAK 21, OSTEGUNA, 19:30-21:00 KIMUENEN:  ARALAR, saio monografikoa. 

    EHBilduk eskatuta hainbat teknikarik idatzi duten Larreen Antolamendu Planaren aurkezpena egingo da, teknikoen beraien eskutik. 

    OTSAILAK 28, OSTEGUNA, 19:00-20:30 KIMUENEN: Zerbitzuak, Aniztasuna, Berdintasuna, Ongizatea eta Ingurumena arloak landuko dira.

    MARTXOAK 7, OSTEGUNA, 19:00-20:30 KIMUENEN: Euskara, Kultura, Kirola, Gazteria, Parte Hartzea eta Hirigintza gaiak landuko dira. 

    Bertaratzeko deia egiten dizuegu. Denon artean, zurekin!

    Zaldibiko EHBildu

     

Prozesu Eratzailea

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak