• 06
    AZA
    2019
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Zaldibitarrok ere ditzagun hautestontziak bozka suberanista eta ezkertiarrez! Jarraian duzue Zaldibiko EHBilduk kaleratutako mezua. Bozkatu EHBildu!

    Irratian, telebistan, interneten… kanpaina betean gaude berriz, eta etsita, aspertuta, mesfidantzaz bizi duzu ikusten ari zarena. Lasai, normala da, denok sentitzen gara antzeko.


    Egunerokoan ditugun funtsezko erronkek konponbide urgente eta sakonak eskatzen dizkiguten unean, akordio eta konponbideak bilatzeko ezgaitasuna, arduragabekeria eta borondaterik eza nabarmendu diren honetan, bozka ematera deitu gaituzte berriro.


    Altsasuko gazteei ezarritako zigorrak berretsi dituzten unean eta preso politikoak beren herritik urrun dauzkaten honetan, bozka ematera deitu gaituzte berriro.


    Catalunyako epaia jakin berri dugunean, boto kutxak jartzeagatik herri-ordezkariak hamarna urtez kartzelaratu dituzten honetan, bozka ematera deitu gaituzte berriro.


    Diktadorea hilobi batetik bestera mugitu, eta espainiar jendartean frankismoa bizi-bizirik dagoela agerian geratu denean, bozka ematera deitu gaituzte berriro.


    Aurrean dugun iluntasun honetan murgilduta gaudela, bozka ematera deitu gaituzte berriro. Eta hain zuzen, horrexek argi printza baten itxura du, aukera baten itxura, horretarako baliatzen bada behintzat.


    Izan ere, aukera bat dugu, bozka horrek burujabetzaren aldeko indarrak batzeko balio badu, estaturik gabeko nazioek autodeterminazio eskubidea defendatu eta erreferendumak egitea babesteko.


    Aukera bat dugu, bozka horrek Bel Pozueta Altsasuko Gurasoa, injustizia askoren aurpegia, diputatuen kongresura eramateko balio badu preso politikoen etxeratzea exijitzeko.


    Aukera bat dugu, bozka horrek herri gisa dagozkigun eskumenak defendatu eta eskumen horiek euskal herritarron bizitzak hobetzera bideratzeko balio badu, lege antisozialak bertan behera utziz.


    Aukera bat dugu, bozka horrek eragozten badu espainiar eskuinak eserleku horiek betetzea, guk ez baditugu betetzen, beraiek beteko dituztelako eta demokraziaren atzerakada gelditzeko bermea garelako.


    Iluntasunaren baitako aukera hori azaroaren 10ean dugu, boto-kutxak EHBilduren aldeko bozkekin betez. Herri burujabe bat eraiki nahi dugulako, herritar orok bere eskubideak babestuak izango dituen herria, etorkizun librea, demokratikoa eta bidezkoa izango duen herria. Atzoko, gaurko eta biharkoengatik.

    Erabaki BAIETZ!


    Zaldibin, 2019ko azaroan


    Zaldibiko EHBildu

LANTALDEA
HERRI PROGRAMA

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak