• 26
    EKA
    2020
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Egiteko PREST!

    Bizi dugun egoera honen baitan jarri dituzte Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Gauerdian hasiko da hauteskunde kanpaina eta uztailaren 12an, igandea, izango da bozkatzeko eguna. Zaldibiako EHBilduk hainbat ekimen antolatu ditu kanpainaren baitan. Jarraitu irakurtzen.

     

    Koronabirusaren pandemia honek mundua astindu du eta hain ondo eraikia omen zegoen etxean, fatxada polit horren atzean, agerian geratu dira arrakalak eta ahultasunak, batez ere zaurgarrien diren sektoreetan eta bigarren maila egoten diren gaietan: osasun-sistema, hezkuntza-sistema, zaintza-lanak, lehen sektorea, lan prekarioak...

    Kudeatzaile onenak omen diren horiek eraikitako etxea zutik badago, herritar eta langileek egin duten lanagatik izan da, eta pandemiari aurre egiteko hartu diren neurriek ere agerian utzi dute zer duten lehentasun eta zer ez.

    Euskal Herri hobea nahi dugu, herritarrena, osasuna eta bizitza lehenesten duena, pertsonak erdigunean dituena, merezi dugun herria, eta Maddalenekin batera, EGITEKO PREST GAUDE!

    ZALDIBIAN BURUTUKO DIREN EKIMENAK:

    - Ekainak 26, ostirala, 19:00etan plazatik abiatuta kartelak jartzea

    - Uztailak 1, asteazkena, 19:00etan Hauteskunde-Ekitaldia plazan

    - Uztailak 10, ostirala, 19:00-21:00 artean Plazan kanpainako postua eta musika

    - Uztailak 12, igandea, DENOK BOZKATZERA

     

    Aurtengoan, prebentzio neurriak aintzat hartuz, ez da etxez etxeko bozka eta eskuorri banaketarik egingo. Bozka paperak korreoz bidaliko dira etxe guztietara eta hauteskunde egunean ere beti bezala eskuragarri izango dira. Aurrez aipatutako ekimenetan ere eskura izango dira hartu nahi dituztenentzat. 

     

    EHBILDU ZALDIBIA