• 13
    UZT
    2020
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Eskerrik asko Zaldibi!

    Mila mila esker atzo erakutsitako babesagatik. Gehiago garela badakigu, are gehiago izan gintezkeela ere bai. Aldaketaren bidean aurrera jarraitzeko unea da, herria eta herritarrak erdigunean jartzen jarraitzekoa, Euskal Herria ezkerretik eta burujabetzatik eraikitzekoa.

    Covid-19a oso presente egon da hauteskunde hauetan, are gehiago gure eskualdean. Parte hartzean eragin handia izan du herriz herri. Garai gogorrak bizi izan ditugu eta datozen hilabeteak ere hala izango direla aurreikusi dezakegu.

    Garai zailetan eman izan dugu gure onena. Orain gure herria berreraiki behar dugu, gure baloreetatik, ezkerretik, euskaratik, feminismotik, ekologismotik, askatasunetik. Bildu eta zaindu gaitezen!

    Zaldibiako EHBildu