• 10
    ABU
    2019

    Donostiako Aste Nagusiaren hasierarekin bat eginez, EH Bilduk manifestazioa deitu du larunbaterako, abuztuaren 10erako, Donostian, euskal errepublika libre bat aldarrikatzeko. Arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Artzai Onaren plazatik. Zaldibiatik ere bertaratzeko deia egiten dizuegu. Gora goaz, euskal errepublikarantz!

  • 26
    UZT
    2019
    Atzera begira, aurrera egiteko

    Pasa den asteartean ospatu genuen ohiko osoko bilkuran, gaiordeneko puntuetako bat zen aurreko legegintzaldi amaieratik zetorren gai bat, Aztiriaga etxea birgaitzeko proiektuarena. Zaldibiako EH Bilduren udal-taldetik, honakoa adierazi nahi dugu, PNVk kaleratu duen idatziaren harira.

  • 27
    MAI
    2019
    Eskarrikasko Zaldibi!

    Igandeko hauteskunde emaitzak patxada handiagoz aztertzeko tartea hartuko dugu, baina gure lehen inpresioa eta sentipenak plazaratu nahi izan ditugu mezu labur honen bidez. Jasotako babesak lanean jarraitzeko gogo eta bultzada ematen digu, herritarrekin batera, zurekin  batera. 

  • 24
    MAI
    2019

    Eguraldiaren baimenarekin, Zaldibiako plazan itxi du hauteskunde kanpaina Zaldibiako EH Bilduk. Haurrentzako jolasak eta nagusientzat mahaiaren bueltan mokaua. Hautagaiekin hitz egiteko aukera izan dute herritarrek. Igandean hautesontzietan dugu hurrengo zita. Herriak balia gaitzala!

     

    Hemen duzu informazio guztia: Herri programa, hautagaiak, ekitaldiko bideoa.

  • 24
    MAI
    2019
    Ostiralean EH Bilduren kanpainako azken ekimena Zaldibiako plazan

    Maiatzak 24 ostirala, kanpainako azken ekimena haur eta gaztetxoentzako kale jolasez, eta musikaz hornitu dugu. Ondoren mokadutxo bat egingo dugu plazan bertan. arratsaldeko 19:30tatik aurrera, eguraldiak baimentzen badu behintzat.

     

    Hemen duzue pasa den ostiraleko ekitaldian Marian Beitialarrangoitiak egindako hitzartzea.

  • 17
    MAI
    2019

    Eguraldi tristeari bizkar emanaz bildu gara Zaldibiako plazan Zurekin ZALDIBIA gara goiburupean EH Bilduk deituta hauteskundetako ekitaldia burutzeko. Azken zortzi urtetako lanak, egun esku artean ditugunak eta etorkizuneko erronketaz aritu dira Joxan Etxabe alkatea eta Eztitxu Mujika alkatetzarako hautagaia. Marian Beitialarrangoitiak berriz Gipuzkoara, Euskal Herrira eta Europara begira jarri gaitu.

    Herriak balia gaitzala! Aurkezpena
  • 17
    MAI
    2019
    Zurekin ZALDIBIA gara ekitaldia

    Datorren ostiraleanhautekunde kanpainako ekitaldi nagusia ospatuko dugu arratsaldeko 19:30ean Zaldibiako plazan. Gonbidatu berezi gisan Marian Beitialarrangoitia izango dugu. 

    Zurekin ZALDIBIA gara! 

    Loturak: Herri programa, hautagaiak

  • 09
    MAI
    2019
    Hauteskunde kanpainako egutegia

    Zaldibiako EH Bilduk ostiralean, (gaur iluntzean)  hasiko du hauteskunde kanpaina kartel jartze herrikoiarekin. Ekimen nagusia hurrenagoko ostiralean burutuko den ekitalditaldia izango du. Hemen duzue hauteskundetako egutegia.

  • 09
    MAI
    2019
    Zaldibiarentzako herri programa

    Hemen duzue Zaldibiako Euskal Herria Bilduk osaturiko HERRI PROGRAMA.

  • 02
    MAI
    2019
    Hauteskundeen inguruko batzarra

    Zaldibiako Euskal Herria Bilduk pasa den igandeko hauteskundeek sortutako egoera aztertu eta maiatzaren 26an burutzeko diren hauteskundeetarako kanpaina prestatzeko herri batzarra antolatu du ostegunerako,  maiatzak 2, arratsaldeko 20:00etan Kimuenen izango da.

  • 1 2 3 ... 7 8 9 Hurrengoak »
LANTALDEA
HERRI PROGRAMA

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak