Atzoko osoko bilkuran jakinarazi genuenez, udal-taldeko EHBilduko emakumeok mugimendu feministak deitutako lanuzte eta mobilizazioekin bat egingo dugu eta deia egiten diegu gainerako udal-talde, eragile politiko, sindikal zein sozialei, eta herritarrei ekimenetan parte har dezaten.
Zaldibiako EHBilduren ekimenez, datorren ostegunean, hilak 2, arratsaldeko 4etan Ez Ohiko eta Presazko bilkura burutuko da Udaletxeko Pleno Aretoan. Atxikita duzuen mozioa eztabaidatu eta onartuko da. Larunbatean, 17:00etan Bilbon manifestazioa egingo da "155.ari ez. Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea" lelopean, EHBildu ere bertara atxikitu delarik. Dei egiten dizuegu bai plenoan, baita manifestazioan ere parte hartzera.
Asteazkenean, Katalunian bizi izan zen estatu kolpeari erantzunez, kalera atera ginen erasoa salatu eta kataluniarrei elkartasuna adieraztera. Gaur, ostirala, 15:00etan Udaletxeko batzar aretoan EHBilduk aurkeztutako mozioa izango da eztabaidagai. Bertaratzeko deia egiten dizuegu.
Kurtso amaierarekin batera, bigarren urteurrena osatu du gobernuan 2015-2019 legegintzaldiko EHBilduren udal-taldeak. Balantzea egin eta aurrera begirako erronkak elkarbanatzeko baliatuko da bilgunea. Hilak 26, asteazkena, 19:00etan Karreanen izango da hitzordua.
Igandera arteko epea duzu EHBilduren prozesu eratzailean parte hartu nahi baduzu. Izena emateko EGIN KLIK HEMEN. Ordenagailuz hain ondo moldatzen ez bazara, GAUR, ostirala, 19:00etatik 20:00etara JOXEPANEN izena emateko aukera izango da.
EHBildu, 5 urteko ibilbidearen ondoren, alderdien koalizio izatetik alderdi jakinekin loturarik ez duten pertsona eta sektoreak bilduko dituen subjektu politiko bihurtzera doa. Horretarako prozesu eratzailea jarri du abian, ekainaren 17ko kongresuan amaituko dena.
Hilak 28, asteartea, iluntzeko 19:00etan Karreane Kultur Etxean elkartuko gara. Esku artean ditugun erronkak, pasa den ostiralean Gipuzkoako Batzarrean aipatutakoak eta bestelako ekarpenak izango ditugu hizketagai. Bertaratzeko gonbita luzatzen dizugu!
Hemen duzue Zaldibiako EHBilduren iritzia eta proposamena Aralarko gaiaren inguruan.
2017arekin batera, hemen datorkigu urteko lehen Udalherri bilgunea. Bi gai nagusi izango ditugu mahai gainean: Zaldibiako EHBilduren aurtengo erronkak eta Aralar Parke Naturala. Ohi bezala, bertaratzera gonbidatzen zaitugu!
Boletina
Estekak