• 18
    API
    2015
    Nola bozkatu posta bidez?

    Udal eta Foru hauteskundeak izango ditugu maiatzaren 24an. Egun horretan dagokion bozka mahaira arazoi ezberdinengatik joan ezin duenak posta bidez eman dezake bere botoa. Nola? Jarraian azaltzen dizuegu pausoz pauso. Epea irekita dago.

  • 27
    MAR
    2015
    ARGAZKI JENDETSUA GAUR

    Hautagai-zerrenda osatuta, herri-programarako argazki jendetsua atera nahi dugu GAUR, OSTIRALA, arratsaldeko 6:30ean PLAZAN. Zu ere hari zarenez, zatoz argazkira!

  • 26
    MAR
    2015
    Euskal Bidea kafe tertulia ostegunean

    EH Bilduk eta EH Baik herri hau bere etorkizunaren jabe bihurtzeko bide bat proposatzen dugu: Euskal Bidea. Kafe baten bueltan, Andoni Rojo eta Ernesto Merinorekin tertulian jasoko dugu honen berri.

    Noiz: martxoaren 26a, osteguna arratsaldeko 6:30ean.

    Non: Karreane Kultur-Etxean

  • 13
    MAR
    2015
    EH Bilduren batzar irekia gaur

    Hauteskunde aurreko prestaketan murgilduta egon ondoren iritsi da azken txanpa. Batzar irekia egingo dugu gaitzat Herri-Programa eta Hautagai-zerrenda hartuta.

    NOIZ: Martxoak 13, ostirala 18:30ean

    NON: Karreanen

  • 13
    MAR
    2015
    EH Bilduren batzar irekia ostiralean

    Hauteskunde aurreko prestaketan murgilduta egon ondoren iritsi da azken txanpa. Batzar irekia egingo dugu Herri-Programa eta Hautagai-zerrenda ixteko. 

    NOIZ: Martxoak 13, ostirala 18:30ean

    NON: Karreanen

  • 07
    MAR
    2015

    Datorren larunbatean, martxoak 7, EH Bilduk eta EH Baik sorpresaz beteriko ekitaldi nazionala egingo dugu Barakaldoko BECen. Euskal Bidea abiatzeko urratsa emango dugu 10.000 lagunek. Autobuserako zerrendak herriko tabernetan daude. Eman urratsa zuk ere!

  • 13
    OTS
    2015
    EHBilduren batzar irekia ostiralean

    Ostiralean, hilak 13, Karreanen elkartuko gara 18:30etan eta ordubeteko iraupena izango duen batzarrean 2015eko maiatzeko hauteskundeen prestaketan arituko gara. 

  • 17
    URT
    2015
    Larunbat goizean EHBilgunea Karreanen

    Herri programa osatzeko bidean zita garrantzitsua izango da larunbatekoa. 10:00etan hasi eta 13:00etan amaituko den bilgunera etortzeko gonbitea luzatu nahi diegu herritarrei.

  • 07
    URT
    2015
    Proposamenak biltzen "h"ari gara
    Bururatzen zaizkizun proposamenak bidaltzeko hainbat bide dituzu

    Oraindik baduzu aukera EHBilduren Herri-Programarako proposamenak bidaltzeko. Urtarrilaren 17an, larunbat goizean, jardunaldia egingo dugu bestalde. Animatu parte hartzera!

  • 21
    ABE
    2014

    Hemen duzue Zaldibiako EHBilduk datozen Udal hauteskundeetarako Herri-Programa osatzeko martxan jarri duen prozesuari buruzko azalpena. Hartu hitza!

Prozesu Eratzailea
Herri Programa 2015
EHbildu Euskal Herria
SORTU zaldibia
Gasteiz
Nafarroa

Boletina

ZaldibiaTB