• 17
    MAI
    2019

    Eguraldi tristeari bizkar emanaz bildu gara Zaldibiako plazan Zurekin ZALDIBIA gara goiburupean EH Bilduk deituta hauteskundetako ekitaldia burutzeko. Azken zortzi urtetako lanak, egun esku artean ditugunak eta etorkizuneko erronketaz aritu dira Joxan Etxabe alkatea eta Eztitxu Mujika alkatetzarako hautagaia. Marian Beitialarrangoitiak berriz Gipuzkoara, Euskal Herrira eta Europara begira jarri gaitu.

    Herriak balia gaitzala! Aurkezpena
  • 17
    MAI
    2019
    Zurekin ZALDIBIA gara ekitaldia

    Datorren ostiraleanhautekunde kanpainako ekitaldi nagusia ospatuko dugu arratsaldeko 19:30ean Zaldibiako plazan. Gonbidatu berezi gisan Marian Beitialarrangoitia izango dugu. 

    Zurekin ZALDIBIA gara! 

    Loturak: Herri programa, hautagaiak

  • 09
    MAI
    2019
    Hauteskunde kanpainako egutegia

    Zaldibiako EH Bilduk ostiralean, (gaur iluntzean)  hasiko du hauteskunde kanpaina kartel jartze herrikoiarekin. Ekimen nagusia hurrenagoko ostiralean burutuko den ekitalditaldia izango du. Hemen duzue hauteskundetako egutegia.

  • 09
    MAI
    2019
    Zaldibiarentzako herri programa

    Hemen duzue Zaldibiako Euskal Herria Bilduk osaturiko HERRI PROGRAMA.

  • 02
    MAI
    2019
    Hauteskundeen inguruko batzarra

    Zaldibiako Euskal Herria Bilduk pasa den igandeko hauteskundeek sortutako egoera aztertu eta maiatzaren 26an burutzeko diren hauteskundeetarako kanpaina prestatzeko herri batzarra antolatu du ostegunerako,  maiatzak 2, arratsaldeko 20:00etan Kimuenen izango da.

  • 07
    API
    2019

    Osatu dugu 2019ko maiatzaren 26an ospatzekoak diren udal hauteskundetako Euskal Herria Bilduren udal lan taldea.  Hemen duzue Eztitxu Mujika Mariezkurrena buru duen zerrenda.

  • 04
    API
    2019
    4. Lan saioa: hautagaiak eta kanpaina
    Hautagai zerrenda proposamena osatuta, honen aurkezpena egingo da ostegunean, hilak 4, 19:30ean Kimuenen. Zerrendari onarpena emateaz gain, datozen bi hauteskundeetako kokapenaz eta kanpainaz hitz egingo da. EHBilduren kidegoari bertaratzeko deia egiten diogu.
  • 26
    MAR
    2019
    A28: Posta bidezko bozka

    Kongresu eta Senaturako Hauteskundeetan kanpoan baldin bazaude, posta bidezko bozka nola eman azaltzen dizugu. Lehen pausoa Correoseko bulegoan eskaera egitea da.

  • 07
    MAR
    2019
    Herri-Programa osatzeko 2. lan-saioa

    Ostegunean, martxoak 7, herri-programa osatzeko 2. lan-saioa izango dugu 19:00etan Kimuenen. Saio honetan honako gaiak jorratuko dira: euskara, kultura, gazteria, kirola, parte hartzea eta hirigintza. Orain artekoaren errepasoa egin eta aurrera begirako erronkei begira jarriko gara. Zatoz!

  • 28
    OTS
    2019
    Herri-Programa osatzeko lan-saioen data aldaketa

    Bihar hastekoak genituen herri-programa osatzeko gaikako lan-saioak, baina greba feministaren hitzaldia ere bihar denez, saioen egitaraua ASTEBETEZ ATZERATUko da. Hala, lehen saioa 28an izango da Antzokian eta Aralar izango dugu hizpide. 

  • 1 2 3 ... 6 7 8 Hurrengoak »