• 24
    IRAI
    2015
    EHBilduko batzarra Espainiar hauteskundeak gaitzat hartuta

    Batzarra, hilaren 24an, OSTEGUNEAN izango da 19:00etatik 20:00etara KARREANEN. Bertan, espainiar hauteskundeetarako zerrenda bateraturako proposamena bozkatuko dugu eta zerrendaburu izateko proposamenak egingo ditugu.

  • 05
    EKA
    2015
    Hauteskunde balorazioa eta Batzarrerako deialdia

    Batzarrean balorazio osoago bat plazaratuko dugun arren, motzean ESKERRIK ASKO EHBilduren proiektuari eman diozuen babes eta bultzadagatik. Herritarrok, herritik eta herriarentzat lanean jarraituko dugu.

  • 19
    MAI
    2015

    Pasa den ostiralean egin genuen ekitaldiko laburpen-bideoa duzue hemen. Eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere giro ederrean ibili ginen eta eskerrak eman nahi dizkizuegu hurbildu zineten guztioi eta ekitaldian parte hartu zenutenoi.

  • 18
    MAI
    2015

    Hauteskunde batzordeek eta posta zerbitzuak jarritako trabak direla eta, etxez etxeko boto banaketa auzolanean eta epez nahiko larri egin beharko dugu. Gaur eta bihar 19:30ean PLAZAN elkartuko gara. Zatoz!

    Boto-banaketa auzolanean
    Bozkak banatzeko pronto
  • 14
    MAI
    2015

    Honakoa bideoaren bertsio motza duzue, bihar 18:30etik aurrera ikusgai izango da bideo osoa plazan. Ondoren, 19:30ean EKITALDIA izango da, sorpresa ugarirekin. Zatoz!

  • 15
    MAI
    2015

    Kanpainako ekitaldia eta etxez etxeko boto-banaketa izango ditugu datozen egunetan. Guztiak deialdi irekiak dira, beraz animatu, etorri eta guztion artean egingo dugu!

    EHBILDUREN KANPAINAKO EKIMENAK
    Zaldibiako ekimenak
  • 24
    API
    2015

    Orain dela aste batzuk aurkeztu genuen zerrenda. Hasieran jarritako irizpideak ederki bete dira: zerrenda euskalduna, parekidea, anitza, freskotasuna eta esperientzia uztartzen dituena, herrikoia.

    EHBilduren Hautagai-zerrenda
    EHBilduren Hautagai-Zerrenda
  • 22
    API
    2015
    EHBilduren Herri-Programa kalean da

    Herritar guztiok jaso duzue etxean EHBilduren Herri-Programa eta herriko komertzio zein tabernetan ere ikusgai duzue. Hilabetetako prozesuan aritu gara programa herritarren artean josten eta hemen duzue emaitza ikusgai.

  • 18
    API
    2015
    Nola bozkatu posta bidez?

    Udal eta Foru hauteskundeak izango ditugu maiatzaren 24an. Egun horretan dagokion bozka mahaira arazoi ezberdinengatik joan ezin duenak posta bidez eman dezake bere botoa. Nola? Jarraian azaltzen dizuegu pausoz pauso. Epea irekita dago.

  • 27
    MAR
    2015
    ARGAZKI JENDETSUA GAUR

    Hautagai-zerrenda osatuta, herri-programarako argazki jendetsua atera nahi dugu GAUR, OSTIRALA, arratsaldeko 6:30ean PLAZAN. Zu ere hari zarenez, zatoz argazkira!