http://www.zaldibia.org/ehbildu/ http://www.zaldibia.org/ehbildu/

Zaldibiko ehbildu

eu-ES Mon, 23 Apr 2018 11:36:34 +0100 40 Zaldibia.org http://www.zaldibia.org//images/logo.jpg http://www.zaldibia.org/ehbildu/ <![CDATA[Zaldibia Herrigintzani erantzuna]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3617/Zaldibia_Herrigintzani_erantzuna/ Lehen ere Zaldibia Herrigintzan udal-taldeak bizpahiru aldiz jokaldi bera egin izan du eta ohitzen hasiak gaude jada. Herritarrei banatutako azken idatziari buruz ari gara. Aurrekoetan aldebiko bileretan erantzun izan diegu eta ez gara publikoki erantzutera sartu, baina muga jarri beharrean aurkitu gara oraingoan. Beraz, hemen Zaldibiako EHBilduko udal-taldearen erantzuna:]]> Hauteskundeak datorren urtean dira eta hasi da hori nabaritzen udal jardunean. Badirudi oraingoan ere Zaldibia Herrigintzanen programako gai-izarra hondakinena izango dela. Lehenik gogorarazi nahi diegu, gai hori lantzeko batzordea martxan dagoela, bi taldeetako kideek osatzen dugula eta hura dela lekua proposamenak egin eta aztertzeko. Azken hilabeteetan ez dute batzordean jarraikortasunez parte hartu eta ez diote sinesgarritasunik eman bertan egindako lanari.

Are gehiago, batzordea gainetik pasa eta Sasietarekin bilera nahi zutela esaten zuten behin eta berriz. Esan genien hondakinen bilketa udalaren eskumena dela eta beraz, batzordean hobekuntza proposamenak landu ondoren bilduko ginela haiekin. Hala, beraien aldetik inolako proposamenik jaso gabe, Sasietarekin biltzeko deialdia egin genuen eta ez zirela etorriko abisatu ziguten egunean bertan. Gero, zergatia azaldu gabe, baina ideiaz aldatu eta etorri egin ziren.

Bilera hartarako Sasietako teknikariek egindako azalpena jaso zuten azkenean beraz, eta txostena ere eskutan izango dute. Bertan nabarmen ageri da non kokatzen den arazo nagusia: Tejeri, Bilore eta Gaintzako bidegurutzeko birziklaguneetan, eta ez atez-ateko bilketa eremuan.

Honen harira honakoa azaldu nahi dugu:

- Udaleko hondakin batzordeak azterketa juridiko, sozial, ekonomiko eta teknikoa egiteko Luar enpresa kontratatu zuen bai, baina gastua ez zuen Udalak bakarrik ordaindu, Foru Aldundiak ordaindu baitzuen kostuaren %65a.- “Guk belarria jarri, zuk ekarri” dinamika azterketa horren baitan egin zen. 100 herritar pasatxok hartu zuten parte etxez etxeko bileretan. Nabarmen geratu zen kexa gehienak hiru birziklaguneen ingurukoak zirela eta honi konponbidea ematea izan behar zela lehentasuna.- Iaz udal-langileen eta arduradunen bidez jarraipena egiteari ekin genion, eta aurten, horretaz gainera, aurrekontuetan diru partidak izendatu ditugu jasotako ekarpenei erantzuteko eta Sasietarekin batera koordinatu gara.

Beraz, herritarrak, hondakin batzordea eta Sasieta bat gatoz hiru guneetako egoerari irtenbidea eman behar zaiola esatean. Zaldibia Herrigintzani adierazi nahi diogu ez ditzala kontzeptuak apropos nahastu. Herrian bi bilketa sistema ditugu: herrigunean atez-atekoa eta landa-eremuan edukiontzi bidezkoa. Eta arazoa bigarren honetan dago.

Arazo hau konpontzeko Sasietarekin hainbat bilera egin ditugu eta Zaldibia Herrigintzaneko ordezkariek ez dute bilera hauetan apenas parte hartu, ezta hartutako erabakien berri izateko gurekin harremanetan jarri ere.

Neurri hauek hartu dira azken asteetan:

- Landa-eremuko guneetako txartel aldaketa: txartel berriak egin dira, zaharrak baliogabetuz errolda eguneratzeko.- Orain txartel bakoitzak gune bakarrerako balio du.- Atez-ateko bilketa zabaldu da kamioiaren ibilbidean eskura dauden hainbat baserrietara.- Erabiltzaileei formakuntza eta informazioa eman die Sasietako teknikariak.- Ikuskatzaile bat egunero gune guztietatik pasatzen da eta zigor-espedienteak zabaltzen zaizkie erabilera okerra egiten dutenei.

Nabarmena da azken asteetan guneetako egoerak hobera egin duela eta txartel berriekin are gehiago hobetuko da. Hala ere, sakoneko arazoa honakoa da: guneetako errefusa ontzietan bereizi gabeko hondakin asko botatzen da nahasian. Hemen datu batzuk:

- Herriguneko familia batek baino 3 aldiz errefusa gehiago botatzen du birziklagunea erabiltzen duen familia batek.- Ekonomikoki, herriguneko errefusa tratatzeko 6.114€ gastatzen dira urtean eta hiru guneetakoa tratatzeko, berriz, 10.973€, erabiltzaile gutxiago izanagatik ere.- Birziklaguneetan kaleko bereizketa maila egongo balitz, Zaldibiako gaikako bilketa %75ekoa izatetik %85ekoa izatera pasako litzateke.

Horregatik, konponbidea ezin da jarraipen hutsean gelditu, datuak hobetzera joan behar dugu, ekonomia zirkularraren bidean. Eta kontuan izan behar ditugu erabiltzaileek egindako ekarpenak. Baina argi izan dezala Zaldibia Herrigintzanek funtzionatzen ez duena eta herriko bilketa indizea 10 puntu jaisten duena hiru guneetako bilketa dela, kontenedore bidezkoa, alegia.

Datozen hilabeteetan konponbide honen bila jarraituko dugu eta Zaldibia Herrigintzaneko ordezkariek lanean aurkituko gaituzte. Inbertsioen ataletik 25.950€ bideratu ditugu horretarako, eta ez 13.800€. Astakeria irudituko zaie agian, baina hondakinen bilketan inbertitzearekin landa-eremuko erabiltzaileei baldintzak hobetzeaz gainera, datozen belaunaldiei ingurumenarekin arduratsua den mundu bat utziko diegu, eta horrek ez du preziorik, hori denon eginbeharra da.

Bide batez, eta gaiarekin bat datorrenez, gure elkartasuna adierazi nahi diegu Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkini. Erraustegia gelditu zuten eta EAJ-PSEk mendeku gosez Madrilgo epaitegietara eraman ditu, bizitza osoa hipotekatuko lieketen zigorrak eskatuz. Bi dira epaituko dituztenak, baina gipuzkoarron zati handi batek babesten ditu eta hori erakusteko igande honetan, apirilak 15, elkartasun ekitaldia egingo da Azpeitian 12:30ean. Bertaratzeko deia egiten dizuegu herritarroi.

Aurrekontuei dagokienez, berriz, ez gara asko luzatuko. Zaldibia Herrigintzanek ezezkoa bozkatu zuen, ez gintuen asko harritu. Zirriborroa aurkeztu genien ekarpenak egin zitzaten, baina ekarpenik ez. Komentarioak soilik: ur-sisteman, berdintasunean, parte hartzean, adin txikikoen laguntzan, hondakinetan… diru asko gastatzen dela. Eta helburu eza leporatzen digute. Bada helburuak baditu aurtengo aurrekontuak, ez nolanahikoak gainera: udal-langilegoaren lan-baldintzak hobetu, udal-zerbitzuei eutsi eta hobetu, herriko eragileei lagundu, askotariko inbertsioak egin, tartean udal eraikin berriaren lehen fasea. Eguneroko beharrak albo batera utzi gabe, begirada etorkizunean duten aurrekontuak dira. Beraz, helburuak baditu. Besterik da Zaldibia Herrigintzani gustatzea.

Azkenik, ditxosozko CUPOa. Legez herritarrona zena, Madrildik EAJk ekarri zuelako eskerrak eman beharko dizkiegu, gainera. Noski diru hori erabiliko dugula, esan bezala zaldibitarrona delako. PPk gehiengo osorik ez duela aprobetxatuz, Madrildik puxkak ekarriz eta hemen urrearen pare salduz dabiltza EAJkoak. Aurten ere gauza bera gertatuko da azkenean. Kataluniarekiko keinu txikiena nahikoa izango da EAJk PPren aurrekontuak onar ditzan, pentsionistentzat burla hutsa diren aurrekontu horiexek berak, hain zuzen.

Gure galdera da: AHTa eta beste ordaintzeko edozerk balio du? Gurea eta beste nazioak onartzen ez dituenari babesa eman behar diote? Demokrazia hutsune larriak dituen estatua gobernatzen duen alderdi hustelari babesa eman behar diote? Noiz arte jarraitu behar du EAJk Madrilera begira, herri honen burujabetzari frenua jartzen?

Zaldibin, 2018ko apirilaren 13anZaldibiko EHBilduren udal-taldea

]]>
Fri, 13 Apr 2018 22:48:12 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3617 Fri, 13 Apr 2018 22:48:12 +0100 2018-04-13 2018-04-13
<![CDATA[EHBilduren Udal-taldearen oharra Emakumeen Egunaren harira]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3588/EHBilduren_Udal-taldearen_oharra_Emakumeen_Egunaren_harira/ Atzoko osoko bilkuran jakinarazi genuenez, udal-taldeko EHBilduko emakumeok mugimendu feministak deitutako lanuzte eta mobilizazioekin bat egingo dugu eta deia egiten diegu gainerako udal-talde, eragile politiko, sindikal zein sozialei, eta herritarrei ekimenetan  parte har dezaten.]]> Iaz, 70 herrialde baino gehiagotan, emakumeek nazioarteko emakumeen grebarako deialdia zabaldu zuten, emakumeen kontra indarkeria eta desberdintasun molde ugari eragiten dituen munduaren aurrean.

Aurtengo martxoaren 8an Euskal Herriko mugimendu feministak, sindikatuek (ELA, LAB, ESK, CNT, ESTEILAS, CCOO, UGT) eta hainbat eragile politikok bat egin dugu EMAKUMEOK PLANTO aldarriarekin, emakumeak menpean hartzen eta zapaltzen dituen sistema kapitalista, arrazista eta heteropatriarkala salatzeko.

Udal-taldeko EH Bilduko emakumeok mugimendu feministak deitutako lan etenaldiak burutuko ditugu eta ordu horietan herriz herri antolatuko diren mobilizazioetan parte hartuko dugu.

Hainbat mobilizazio eta ekintza daude deituta Zaldibin egun horretan:

12:00etan Elkarretaratzea plazanArratsaldean eskulanak eta merienda haurrekin18:30ean Pintxo-potea musika eta bertsoz lagunduta20:00etan Elkarretaratzea plazan20:30ean afaria

Hau horrela, herriko beste udal-taldeei, eragile politiko, sindikal zein sozialei eta orokorrean, herritarrei mugimendu feministak deitutako mobilizazio deialdi honekin bat egitera eta gure herrian antolatu diren ekitaldietan aktiboki parte hartzeko deialdia egiten diegu.

Martxoaren 8an, emakumeok planto!

]]>
Wed, 07 Mar 2018 12:50:28 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3588 Wed, 07 Mar 2018 12:50:28 +0100 2018-03-07 2018-03-07
<![CDATA[Kaixo Kataluniar Errepublika]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3485/Kaixo_Kataluniar_Errepublika/ Zaldibiako EHBilduren ekimenez, datorren ostegunean, hilak 2, arratsaldeko 4etan Ez Ohiko eta Presazko bilkura burutuko da Udaletxeko Pleno Aretoan. Atxikita duzuen mozioa eztabaidatu eta onartuko da. Larunbatean, 17:00etan Bilbon manifestazioa egingo da "155.ari ez. Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea" lelopean, EHBildu ere bertara atxikitu delarik. Dei egiten dizuegu bai plenoan, baita manifestazioan ere parte hartzera.]]> Tue, 31 Oct 2017 17:58:18 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3485 Tue, 31 Oct 2017 17:58:18 +0100 2017-11-02 2017-11-02 <![CDATA[Kataluniarekin bat, Demokraziarekin bat]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3447/Kataluniarekin_bat_Demokraziarekin_bat/ Asteazkenean, Katalunian bizi izan zen estatu kolpeari erantzunez, kalera atera ginen erasoa salatu eta kataluniarrei elkartasuna adieraztera. Gaur, ostirala, 15:00etan Udaletxeko batzar aretoan EHBilduk aurkeztutako mozioa izango da eztabaidagai. Bertaratzeko deia egiten dizuegu.]]> Kataluniako herritarren gehiengoaren eskariari ateak irekiz, Kataluniako instituzio nagusiek herritarren nahiei eta hitzari bide emateko erabaki irmoa hartu dute eta hori gauzatzeko urratsak eman dituzte azken hilabete eta urteetan.

Horren aurrean, espainiar estatuak zaharkitutako lege, mespretxu eta indarrez erantzun du, asteazken goizean bide horretan urrats kualitatiboa eman zuelarik.

Iluntzean egindako elkarretaratzearekin, espainiar estatuaren izaera antidemokratikoa salatu nahi izan genuen eta batez, babesa eta elkartasuna erakutsi nahi izan genion Kataluniako herriari.

Instituzioak, ordezkari politikoak eta alkateak jo puntuan dituzten honetan, Zaldibiako Udalean ere mozioa aurkeztu dugu eta presazko ez-ohiko osoko bilkura egingo da gaur, ostirala, arratsaldeko 15:00etan batzar aretoan. Atxikita duzue Udalean aurkeztu dugun mozioa.

Jarrai dezagun datozen egunetan ere kataluniar herriari babesa eman eta geure herrian ere bide hori har dezagun baldintzak sortzeko lan egiten.

EHBildu Zaldibia

]]>
Fri, 22 Sep 2017 11:07:37 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3447 Fri, 22 Sep 2017 11:07:37 +0100 2017-09-22 2017-09-22
<![CDATA[Uztaileko UdalHerri Bilgune berezia]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3405/Uztaileko_UdalHerri_Bilgune_berezia/ Kurtso amaierarekin batera, bigarren urteurrena osatu du gobernuan 2015-2019 legegintzaldiko EHBilduren udal-taldeak. Balantzea egin eta aurrera begirako erronkak elkarbanatzeko baliatuko da bilgunea. Hilak 26, asteazkena, 19:00etan Karreanen izango da hitzordua.]]> Thu, 20 Jul 2017 19:51:07 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3405 Thu, 20 Jul 2017 19:51:07 +0100 2017-07-26 2017-07-26 <![CDATA[EHBilduren Prozesu Eratzailea: EMAN IZENA]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3352/EHBilduren_Prozesu_Eratzailea:_EMAN_IZENA/ Igandera arteko epea duzu EHBilduren prozesu eratzailean parte hartu nahi baduzu. Izena emateko EGIN KLIK HEMEN. Ordenagailuz hain ondo moldatzen ez bazara, GAUR, ostirala, 19:00etatik 20:00etara JOXEPANEN izena emateko aukera izango da.]]> Jakingo duzun bezela, koalizioa osatzen duten alderdiek EHBildu subjektu politiko izan dadin akordioa onartu dute eta ekainaren 17an izango da kongresua, bertan besteak beste zuzendaritza berria, arloetako idazkaritzak eta estatutoak onartuko direlarik.EHBildu, izenak izana emanik, jendarteko sektore ezkertiar eta soberanistak biltzeko anbizioz sortu zen, hauentzat tresna izateko bokazioz. Gaur da eguna, koalizioa osatzen duten lau alderdietako kideez haragoko herritarrek EHBildu bere sentitzen dutena.Azken bi urteetan zain egon gara orain abiatu berri den prozesu eratzailea hasteko, etengabeko hauteskunde zitek orain arte horretarako patxadarik ez baitigute eman. Prozesu eratzaile honen bidez, EHBilduk gorputz propioa hartuko du, erabakigune eta egitura propioak izango ditu.Igandera arteko epea dago prozesuan parte hartu ahal izateko izena emateko. Hau eginda, hautagaitzak aurkeztu edo babestu ahal izango dituzu eta ekainaren 12tik 16ra hautagaitzak bozkatu ahal izango dituzu.

Horretarako EGIN KLIK HEMEN edo ostirala, ekainak 2, 19:00etatik 20:00etara JOXEPANEra gerturatu izena emateko.

EHBildu Zaldibia

]]>
Fri, 02 Jun 2017 12:51:57 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3352 Fri, 02 Jun 2017 12:51:57 +0100 2017-06-02 2017-06-02
<![CDATA[Maiatzeko Udalherri bilgune irekia]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3348/Maiatzeko_Udalherri_bilgune_irekia/ Mon, 29 May 2017 15:42:42 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3348 Mon, 29 May 2017 15:42:42 +0100 2017-05-30 2017-05-30 <![CDATA[EHBilduren Prozesu Eratzailea]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3334/EHBilduren_Prozesu_Eratzailea/ EHBildu, 5 urteko ibilbidearen ondoren, alderdien koalizio izatetik alderdi jakinekin loturarik ez duten pertsona eta sektoreak bilduko dituen subjektu politiko bihurtzera doa. Horretarako prozesu eratzailea jarri du abian, ekainaren 17ko kongresuan amaituko dena.]]> EHBildu koalizioa osatzen duten alderdiek ibilbide politiko luzea badute ere, Bildu hasieran eta EHBildu ondoren, ia-ia agente politiko jaioberriak dira, 5 urteko haurtxoak, esate baterako.

Ibilbide labur baina intentso honek, hainbat garaipen eta hainbat porrot, hainbat poz eta hainbat tristura, hainbat lan eta hainbat neke... utzi dizkigu.

EHBildu, izenak izana emanik, jendarteko sektore ezkertiar eta soberanistak biltzeko anbizioz sortu zen, hauentzat tresna izateko bokazioz. Gaur da eguna, koalizioa osatzen duten lau alderdietako kideez haragoko herritarrek EHBildu bere sentitzen dutena.

Azken bi urteetan zain egon gara orain abiatu berri den prozesu eratzailea hasteko, etengabeko hauteskunde zitek orain arte horretarako patxadarik ez baitigute eman. Prozesu eratzaile honen bidez, EHBilduk gorputz propioa hartuko du, erabakigune eta egitura propioak izango ditu.

Prozesu eratzaileak mugarri bat izango du: Ekainaren 17ko kongresua. Horren aurretik, ordea, herriz herri eta eskualdez eskualde aurkezpen eta eztabaida foroak antolatuko dira. Goierrin bi hitzordu dauzkagu aukeran:

MAIATZAren 22an, ASTELEHENA, 18:30ean SEGURAko Kultur Etxean MARIAN BEITIALARRANGOITIA eta UNAI LARREATEGIrekin

MAIATZAren 24an, ASTEAZKENA, 19:00etan BEASAINgo ARRANOn AINHOA BEOLA eta EIDER IMAZekin

Foro hauetan parte hartzerik ez duzuenontzat, jakin datorren UDALHERRI bilgunean gaia landuko dugula eta ekarpenak egiteko aukera izango dela. Laister egingo dugu bilguneko deialdia.

Eskerrik asko eta egin herri!

]]>
Fri, 19 May 2017 17:58:31 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3334 Fri, 19 May 2017 17:58:31 +0100 2017-05-22 2017-05-22
<![CDATA[Martxoko Udalherri bilgune irekia]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3290/Martxoko_Udalherri_bilgune_irekia/ Hilak 28, asteartea, iluntzeko 19:00etan Karreane Kultur Etxean elkartuko gara. Esku artean ditugun erronkak, pasa den ostiralean Gipuzkoako Batzarrean aipatutakoak eta bestelako ekarpenak izango ditugu hizketagai. Bertaratzeko gonbita luzatzen dizugu!]]> Mon, 27 Mar 2017 17:20:48 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3290 Mon, 27 Mar 2017 17:20:48 +0100 2017-03-28 2017-03-28 <![CDATA[Zaldibiako EHBilduren iritzia Aralarko auziaren inguruan]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3206/Zaldibiako_EHBilduren_iritzia_Aralarko_auziaren_inguruan/ Ikusirik Aralarri buruzko egitasmoek sortu duten ika-mikak bizi-bizian harrapatzen gaituela, honakoa adierazten dugu:

1. Aralar guztiona da eta guztiok izan behar dugu Aralarren oraina eta etorkizuna marrazteko protagonista.

2. Ezin dugu ahaztu Aralar Parke Naturala eta Kontserbazio Bereziko Eremua dela eta beraz, bertan egin daitekeenaren edo egin ezin denaren hesia berak marrazten digula.

3. Onartzen dugu hesiaren barruan egin daitezkeen zenbait egokitzapen beharrezkoak izango direla, baina ez dugu inolaz ere onartzen hesi guztia hankaz gora jarriko duen praktika eta ikuspunturik.

4. Elkar ulertzeko ariketa egin beharra ikusten dugu, bat-batekotasuna, beroaldia, presioa eta amorrazioa alboratu, eta gatazkak konpontzeko bitartekoen jabe eginez, pazientzia, lasaitasuna eta besteen lekuan jartzeko gaitasuna elikatuz.

5. Ezin ditugu ulertu zenbait arduradun instituzional edota eragileek darabilten jarrera xaxatzailea, are gutxiago eremu publikoez eta diru publikoaz ari garenean.

6. Guk, gure aldetik, gure gain dugun ardura politiko-instituzionalaz jabeturik, gatazka honetan osagai demokratikoak, partehartzaileak eta gardenak jartzen saiatu gara, eta hala jarraituko dugu aurrerantzean ere.

Irizpide hauek aintzat harturik, honakoa da geure proposamena:

Enirio-Aralar Mankomunitateak joan den abenduaren 20an onartutako Kudeaketa Plana mahai gainean utzi, eta hausnarketarako eta adostasunak lortzeko prozesu zabal bat ireki dezala. Horrela, eta azterketa integral bat eginez, 2002ko Egitamu Plana berritzea proposatzen dugu erakunde publiko guztien parte hartzearekin eta gizarte-eragileekin elkarlanean. Foru Aldundiak bi hilabete behar izan ditu Kudeaketa Plana egiteko, beraz proposatzen dugun prozesua, sei hilabeteko tartean burutu daitekeela uste dugu, hori bai, borondatea egonez gero.

Elkarlan horren ondorioz, guztion artean bermatu dezagun Aralarren artzaintza eredu jasangarri bat, artzainei bizi-baldintza duinak bermatuko dizkiena, eta era berean, Natura 2000 Sareko Eremu Babestua den Aralar Natur Parkeko ondare natural eta kulturalaren kontserbazioa bermatuko duena.

2017ko urtarrilaren 26an, Zaldibian

]]>
Thu, 26 Jan 2017 11:39:20 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3206 Thu, 26 Jan 2017 11:39:20 +0100 2017-01-26 2017-01-26
<![CDATA[Urtarrileko Udalherri bilgunea]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3202/Urtarrileko_Udalherri_bilgunea/ 2017arekin batera, hemen datorkigu urteko lehen Udalherri bilgunea. Bi gai nagusi izango ditugu mahai gainean: Zaldibiako EHBilduren aurtengo erronkak eta Aralar Parke Naturala. Ohi bezala, bertaratzera gonbidatzen zaitugu!]]> Fri, 20 Jan 2017 17:17:42 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3202 Fri, 20 Jan 2017 17:17:42 +0100 2017-01-24 2017-01-24 <![CDATA[Urriko Udalherri bilgunea]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3119/Urriko_Udalherri_bilgunea/ Kurtso berriari hasiera emanez, ostegun honetan, urriak 27, arratsaldeko 18:30ean Karreane Kultur Etxeko goiko pisuan elkartuko gara esku artean ditugun hainbat gai jorratzeko. Bertaratzeko deia luzatzen dizuegu!]]> Bileran landuko ditugun gaietako batzuk hauek izango dira:

- Hauteskundeen balorazioa eta hurrengo urratsak

- Aralarko pistak

- Zaldibia Lagunkoia Programa

- Goizaneko Eraldaketa Gunea

- Hondakinen kudeaketa azterketa

- Parte Hartze prozesuaren egoera eta hurrengo urratsak

- Tarte irekia

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, laster arte!

EHBildu Zaldibia

]]>
Tue, 25 Oct 2016 14:25:19 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3119 Tue, 25 Oct 2016 14:25:19 +0100 2016-10-27 2016-10-27
<![CDATA[Igandean bozkatu EHBildu!]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3088/Igandean_bozkatu_EHBildu!/ Hemen duzue programa. Arloka antolatuta daude neurri eta proposamen zehatzak.

Igandean 9:00etan irekiko dira hauteskunde mahaiak eta 20:00etan itxi. Bertan izango dira EHBilduko hainbat bolondres ahaldun bezala edozein arazo edo zalantza baduzu galdetzeko.

21:00etan, afaria izango dugu Joxepanen hauteskunde emaitzak ikusi eta lehen balorazioak egiteko lagunartean. Afarirako zerrenda Joxepanen bertan dago eta gaur da izena emateko azken eguna.

Besterik gabe, informazioa argigarria izango zaizulakoan, igandera arte!

EGIN HERRI, EGIN IRRI!

EHBildu Zaldibia

]]>
Fri, 23 Sep 2016 09:58:23 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3088 Fri, 23 Sep 2016 09:58:23 +0100 2016-09-25 2016-09-25
<![CDATA[Hauteskunde hitzaldia ostegunean]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3087/Hauteskunde_hitzaldia_ostegunean/ Irailak 22, osteguna, iluntzeko 7etan izango da hitzaldia herriko plazan eguraldiak laguntzen badu. Oihana Etxebarrieta eta Ainhoa Beola zerrendakideak izango ditugu gurekin. Zatoz!]]> Wed, 21 Sep 2016 12:21:00 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3087 Wed, 21 Sep 2016 12:21:00 +0100 2016-09-22 2016-09-22 <![CDATA[Hauteskunde kanpaina Zaldibin]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3083/Hauteskunde_kanpaina_Zaldibin/ IRAILAK 16, OSTIRALA:

Goierriko ekitaldia Beasainen, 18:30ean Pergolatan (Gernika pasealekua) MADDALEN IRIARTE eta AITZOL CAJARAVILLErekin.

IRAILAK 17, LARUNBATA:

9:00etan plazatik BASERRIETAKO BOTO-BANAKETA eta 11:30etik aurrera ZALDIBIKO PLAZAN eskuorri eta bozka banaketa eta kamiseta salmenta.

Arratsaldean BILBOKO MIRIBILLAN EKITALDI NAGUSIA. 15:15ean AUTOBUSA Zaldibiko plazatik. Izen ematea Joxepanen.

IRAILAK 20, ASTEARTEA:

Iluntzeko 7etan BASERRIETAKO BOTO-BANAKETA Zaldibiko plazatik abiatuta

IRAILAK 22, OSTEGUNA:

Iluntzeko 7etan, SOLASALDIA Zaldibiako plazan , OIHANA ETXEBARRIETA eta AINHOA BEOLA zerrendakideekin

IRAILAK 25, IGANDEA:

Bozketa eguna! Gauean afaria Joxepanen. Izena eman aurrez bertan.

Hemen duzue EHBilduren hauteskunde informazioa eta programa ikusgai.

Ekimenetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

EHBildu Zaldibia

]]>
Thu, 15 Sep 2016 15:27:09 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3083 Thu, 15 Sep 2016 15:27:09 +0100 2016-09-15 2016-09-15
<![CDATA[Hauteskunde prestaketako batzarra gaur]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3072/Hauteskunde_prestaketako_batzarra_gaur/ Iluntzeko 7etan izango da plazan. Hauteskunde lanak antolatu, plangintza osatu eta Arnaldoren hautagaitzaz dugun informazioa emango da. Bertaratzera animatzen zaitugu!]]> Mon, 05 Sep 2016 17:38:43 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3072 Mon, 05 Sep 2016 17:38:43 +0100 2016-09-05 2016-09-05 <![CDATA[Legebiltzarrerako hauteskundeak]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3071/Legebiltzarrerako_hauteskundeak/ Irailaren 25ean izango dira eta lanean hasiak gara jada. Jakin berri dugu Arnaldoren hautagaitza atzera bota duela Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeak. Larunbatean mintegia dugu Donostian eta datorren astean bilkura irekia herrian, kanpaina prestatzeko.]]> Egungo Lehendakari den Urkullu jaunak, bere arrazoi eta kalkuluak tarteko, hauteskundeak irailaren 25ean egitea erabaki ondoren, garbi dagoena da kurtso hasiera bete-betea izango dugula aurtengoa!

Epeak aurreratzeak hautagaiak aukeratzeko EHBilduk aurreikusita zuen prozedura aldatzea eragin du. Hala ere, hemen dituzue herrialde bakoitzetik aukeztuko diren hautagaiak ikusgai: Legebiltzarrerako hautagaiak

Jakin berri dugu Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeak Arnaldoren hautagaitza atzera bota duela eta honekin, errekurtso-erabaki prozedura bat jarriko dela martxan, lehenik Gipuzkoako epaitegian bertan eta ondoren, kontentzioso-administratiboan eta azkenik, Auzitegi Konstituzionalean. Horrela, baliteke hilaren 8an, kanpaina hasteko minutu gutxi falta direla jakitea azken erabakiaren berri.

Hemen duzue informazio gehiago: GARA , ARGIA , BERRIA

Erabakiak erabaki, lanean jarraitzen dugu. Larunbat honetan, hilak 27, hauteskunde mintegia egingo da Donostian, Miramongo Parke Teknologikoan eta bertan hauteskunde hauetako planteamendu politiko eta komunikatiboa azalduko da, baita Arnaldoren hautagaitzaren egoeraren inguruko informazioa eman ere. 10:00etan izango da mintegia eta 9:30ean abiatuko gara Zaldibiko plazatik. Bertaratu nahi duen oro ordu horretan plazara etorri dadila. Mintegiaren ondoren, 12:30ean ekitaldia izango da Arnaldo bera ere bertan izango delarik.

Mintegitik ekarriko dugun informazioarekin eta herriko plangintza prestatzeko, datorren astean bilkura ireki bat egingo dugu. Eguna zehaztean jakinaraziko dugu. Bitartean, hasi burua astintzen eta ideiak lantzen hauteskunde kanpaina honetarako. Aurreko kanpainetako zein ekintza mantendu beharko lirateke? Zein aldatu? Zein ekintza berri egin dezakegu?

Besterik gabe, deialdi hauetan elkar ikusiko dugulakoan,

EGIN HERRI, EGIN IRRI! ARNALDO LEHENDAKARI!

EHBildu Zaldibia

]]>
Wed, 24 Aug 2016 11:59:05 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3071 Wed, 24 Aug 2016 11:59:05 +0100 2016-08-24 2016-08-24
<![CDATA[Kurtsoko azken Udalherri Bilgunea]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3053/Kurtsoko_azken_Udalherri_Bilgunea/ Uztailak, 5 asteartea, iluntzeko 7etan Karreanen izango da bilgunea. Kurtsoari itxiera on bat eman, hauteskunde balorazioa egin eta datorren kurtsoari begirada azkar bat emango diogu. Gonbidatuta zaude!]]> 2015eko azaroan sortu zen Udalherri bilgunea, Udalgintza eta herrigintza uztartuz lanketa egiteko. Ordutik sei bilgune egin dira eta zazpigarren honekin amaiera emango diogu 2015-2016 kurtsoari.

Bilgune hauetan, mometu honetan herriko lan-ildo nagusienak direnak izan ditugu hizpide: parte hartze prozesua, Bilore, Goizaneko Eraldaketa Gunea, hondakinak eta aparkalekuak, komunikazioa... Hauen inguruko errepasoa egin eta egungo egoera azalduko da bilgunean.

Horretaz gain, hauteskundeak pasa berri, hauen inguruko balorazioa egingo dugu iritziak elkarbanatuz eta udazkenean etorriko diren hauteskundeei begira.

Bukatzeko, datorren kurtsoari begirada azkar bat emango diogu, lan-ildoak zein izango diren zehaztuz eta erronka berriak jarriz.

Bilguneko ateak zabalik daude edonorentzat, beraz bertan ikusiko dugu elkar!

EHBildu Zaldibia

]]>
Mon, 04 Jul 2016 11:58:55 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3053 Mon, 04 Jul 2016 11:58:55 +0100 2016-07-05 2016-07-05
<![CDATA[Ekainak 28: Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3046/Ekainak_28:_Sexu_Askapenerako_Nazioarteko_Eguna/ Gaur, Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna dela eta EHBilduren irakurketa duzue hemen. Aurreko asteko Osoko Bilkurara aurkeztu genuen idatzia  aho batez onartua izan zen.]]> 57 urte pasa dira Stonewalleko matxinadatik. 1969ko ekainaren 28an New Yorkeko Stonewall izeneko taberna batean sartu zen polizia transexual, lesbiana, gay eta bisexualak atxilotzera. Orduan jaio zen Sexu Askapenerako mugimendu borrokalari antolatua. Ordutik gizarte zein instituzioetan lanean jardun dugu sexualitatea modu askean bizitzeko.

Gaur inoiz baino biziago ditugu orduko erasoak. Izan ere, duela aste batzuk Orlandon gertatutakoak agerian utzi du oraindik patriarkatuak eta erlijio ezberdinek eragina dutela pertsona LGTBIQen diskriminazio eta erasoetan. Hala nola, Orlandokoaz gain, oraindik ere badira herrialde asko zeinek homofobiaren biolentzia zilegitzat hartzen dutenak.

Orlandon hildako pertsonak lesbiana, transexual, transgenero, gay eta bisexualak izateaz gain, pertsona latinoamerikarrak ziren. Eraso homofobo zein transfoboa izateaz gain, arrazista ere izan da. Sexualitate adierazpen ez normatiboei bazterketa egoera sozioekonomikoa, arrazista eta abar luze bat batzen zaie. Bazterketa multiple honek, bizi egoera eta baldintza zailetan jartzen dute.

Horregatik, ezkerreko indarretatik eta elkartasunetik, diskriminazioaren aurka, homofobia eta transfobiaren aurka, eta aukera berdintasun guztien alde mobilizatzera gonbidatu eta animatu nahi ditugu euskal herritarrak.

Euskal Herri libre batean, sexualitate libreak eraikitzera goazelako.

]]>
Tue, 28 Jun 2016 12:06:25 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3046 Tue, 28 Jun 2016 12:06:25 +0100 2016-06-28 2016-06-28
<![CDATA[Baserrietako boto-banaketa]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3028/Baserrietako_boto-banaketa/ Fri, 10 Jun 2016 11:57:29 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3028 Fri, 10 Jun 2016 11:57:29 +0100 2016-06-21 2016-06-21 <![CDATA[Hauteskunde ekitaldia Zaldibin]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3027/Hauteskunde_ekitaldia_Zaldibin/ Herrian egiten ari garen kanpainako ekimen garrantzitsuenetakoa izango da ostiraleko ekitaldia. 19:30ean plazan izango da eta Jone Etxeberria zerrendakidea izango dugu lagun, baita Joseba Permach ere. Zatoz!]]> "Madrila zertara goaz? Zein da gure programa? Arloz arlo zein da gure eskaintza? Zergatik bozkatu behar da EHBildu?" galdera hauek eta gehiago erantzun dizkigute Jone Etxeberriak zerrendakideak eta Joseba Permachek ostiraleko ekitaldian. Ez da mitin bat izango, solasaldi edo tertulia bat baizik. Aulkiak egongo dira eta galderak egiteko aukera ere egongo da, noski.

Ostiralean, 19:30ean Zaldibiako plazan itxarongo zaitugu!

]]>
Fri, 10 Jun 2016 11:50:44 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3027 Fri, 10 Jun 2016 11:50:44 +0100 2016-06-17 2016-06-17
<![CDATA[Boto prestaketa eta banaketa kalean]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3026/Boto_prestaketa_eta_banaketa_kalean/ Kanpainako ekimenen barruan, bihar, asteazkena, 17:00etatik 19:00etara auzolana egingo dugu plazan botoak prestatu eta kalean zehar banatzeko. Gerturatu, denon laguntza eskertuko da eta!]]> Fri, 10 Jun 2016 11:42:34 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3026 Fri, 10 Jun 2016 11:42:34 +0100 2016-06-15 2016-06-15 <![CDATA[EHBilduren kanpainako solasaldia Beasainen]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3025/EHBilduren_kanpainako_solasaldia_Beasainen/ Solasaldi irekiz betea dago EHBilduren kanpaina eta horietako bat Beasainen izango da astelehenean. Bertan izango dira 3 zerrendakide, tartean zerrendako buru Marian Beitialarrangoitia.]]> Mitinak aparte utzi, eta solasaldi partehartzaileen bidea hautatu dugu. Hartara, herritarrok bertaratu, entzun eta galderak egiteko aukera izango dugu. Zertara goaz Madrila? Zein da gure ekarpena eta zeintzuk gure proposamenak arloz arlo?

Hau guztia eta gehiago jakiteko, astelehenean, 19:00etan Beasaina, Gernika Pasealekuko frontoira (pergolak) gerturatu besterik ez duzu. Marian Beitialarrangoitia, Jone Etxeberria eta Eraitz Saez de Eguilaz zerrendakideak izango dituzu bertan.

EHBildu Zaldibia

]]>
Fri, 10 Jun 2016 11:34:01 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3025 Fri, 10 Jun 2016 11:34:01 +0100 2016-06-13 2016-06-13
<![CDATA[Hauteskunde kanpaina Zaldibin]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3024/Hauteskunde_kanpaina_Zaldibin/ Zaldibiako EHBilduko kideok, bi bilera irekiren ondoren, hauteskunde kanpainarako plangintza osatu dugu eta horren berri ematera gatoz, bertan parte har dezazun gonbidatuz.]]> Ekainaren 26ko Espainiar Kongresu eta Senaturako Hauteskundeetan parte hartuko du EHBilduk. Betidanik, baina azken urteetan bereziki, argi ikusi dugu gure egunerokoan eragiten diguten erabaki asko ez direla hemen, Euskal Herrian hartzen, Madrilen baizik.

Erabaki horiek Euskal Herrira ekartzeko lanera goaz Madrila, eta aldaketarako aukera txikiena badago, bertan egongo gara laguntzeko eta Euskal Herriko agenda defendatzeko. Madrila lanera goaz, aukerak zabaltzera goaz. Atxikita duzue EHBilduren programa Madrilen egin asmo dugun lanaren inguruan.

Zaldibin kanpaina egiteko hainbat ekimen zehaztu ditugu eta gustu baduzu, bertan elkartuko gara!

Ekainak 10, ostirala, 19:00etan plazatik: kartelak jartzea herriko paneletan zehar

Ekainak 15, asteazkena, 17:00etatik 19:00etara plazan: boto prestaketa eta banaketa herrian zehar

Ekainak 17, ostirala, 19:30ean: hauteskunde solasaldia JONE ETXEBERRIA zerrendakidearekin. Galderak egiteko tartea egongo da, beraz, aprbetxatu!

Ekainak 21, asteartea, 19:00etan plazatik: baserrietan boto-banaketa.

Ekainak 23, osteguna, iluntzean megafonia kalean zehar.

Ekainak 24, ostirala,preso eta iheslarien aldeko hileroko azken ostiraleko lekukoa hartuko dugu

Ekainak 26, igandea, HAUTESKUNDE EGUNA: bozka eman eta gauean afaria, emaitzak baloratuz.

Deialdi guztietara gonbidatuak zaudete!

EHBildu Zaldibia

]]>
Fri, 10 Jun 2016 11:15:15 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3024 Fri, 10 Jun 2016 11:15:15 +0100 2016-06-10 2016-06-10
<![CDATA[Euskal estatu burujabe bateko herritar izateari BAI]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3019/Euskal_estatu_burujabe_bateko_herritar_izateari_BAI/ Igandean Gure Esku Dagok antolatutako herri-galdeketa arrakastatsuan, BAI esan diogu zaldibiarrek euskal estatu burujabe bateko herritar izateari. Zorionak antolatzaileei eta zorionak herritarrei Zaldibiako EHBilduren partez!]]> Herriari hitza ematen ez bazaio, herriak hartu behar du hitza. Horregatik jaio zen Gure Esku Dago eta hainbat aldarrikapenen ondoren, hautestontziak jartzeko urratsa ematea erabaki zuten. Igandean izan zen egun handia, herritarrok gure iritzia emateko bidea izan genuen eguna.

Hasteko, Zaldibiako EHBildutik zorionak eman nahi dizkiogu Gure Esku Dagori egindako apustuagatik eta eskerrak eman, zaldibiarroi gure iritzia plazaratzeko aukera eskaintzeagatik.

Herritarren antolakuntza hutsaz herri-galdeketa egin izana bera txalogarria iruditzen zaigu eta horretaz gain, azpimarragarria da zaldibitarrok izan dugun parte-hartzea, %66,20koa alegia.

BAIetzak nabarmen irabazi du gainera, zaldibiarron gehiengoak euskal estatu burujabe bateko herritar izan nahi dugu.

EHBildun ere horren aldekoak gara, ezkerreko eta independentisten bilgunea baikara. Burujabe izateak erabakiak hemen eta geure artean hartzea ekarriko luke eta hau da gure ustetan, gure herriarean oraina etorkizuna bermatzeko eta bertako herritarron ongizatea bermatzeko aukera bakarra. Horixe defendatu genuen igandeko galdeketan eta horixe defendatzen dugu egunerokotasunean.

Orain erronka berri bat datorkigu, Madrilgo Parlamenturako eta Senaturako hauteskundeak. Eta ideia bera daramagu Madrila, hemen eta geure artean hartu nahi ditugula erabakiak. Gure egunerokotasunean eragiten diguten erabaki asko eta asko Madrilen hartzen dira eta horregatik, erabaki horiek hona ekartzeko aukerak zabaltzera eta lanera goaz. Laister emango dugu kanpainako ekimenen berri.

Bukatzeko, eskerrak eman Gure Esku Dagori eta hedatu dadila Goierrin hasi den olatua Euskal Herri osora!

Zaldibiako EHBildu

]]>
Tue, 07 Jun 2016 11:18:09 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3019 Tue, 07 Jun 2016 11:18:09 +0100 2016-06-07 2016-06-07
<![CDATA[Ekainaren 26ko hauteskundeak: nola bozkatu posta bidez?]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3011/Ekainaren_26ko_hauteskundeak:_nola_bozkatu_posta_bidez?/ Uda partean izango dira Espainiar Parlamentu eta Senaturako hauteskundeak eta baliteke norbait herritik kanpo egotea egun horretan. Kasu hauetan, posta bidezko bozka da konponbidea. Bideoan azaltzen dizugu nola bozkatu behar den.]]> Nork eman dezake posta bidezko bozka?

Hautesle izateko baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiek erabil dezakete ekainaren 26an botoa eman behar duten herrian ez badira egongo, baina Espainiar Estatu barruan egongo badira.

Non egin behar da eskaera?

Posta bidezko eskaera egiteko inprimakiak Correoseko edozein bulegotan eska daitezke.

Zeintzuk dira epeak?

Eskaerak ekainaren 16a baino lehen egin behar dira eta botoa ekainaren 22a baino lehen bidali.

PROZEDURA

Bideoak azalpena argi ematen duen arren, hemen azalpena idatziz, pausoz pauso:

1. POSTA BIDEZKO BOZKA ESKATZEKO INPRIMAKIA BETE Posta bidezko bozka eskatu nahi duen pertsonak inprimakia bete eta behin sinatu ostean Correos-eko edozein bulegotan pertsonalki aurkeztu behar du, bere burua identifikatuz. Nortasun agiria aurkeztu beharko du, ez du fotokopiak balio, eskaera egiten duen pertsona bera dela ziurtatzeko.OHAR GARRANTZITSUA: Posta bidezko bozka behin eskatuta EZIN DA gero hauteskunde mahaian bozkatu

2. DOKUMENTAZIOA JASO: honako dokumentazioa jasoko duzu zuk eskatutako helbidean: - Boto-paperak eta bozka gutun-azalak - Errolda-ziurtagiria. - Bozkatzea tokatuko litzaiokeen mahaiaren helbidea agertzen den gutun-azal bat. - Azalpen orria.Dokumentazioa zuk jaso behar duzu, Nortasun Agiria erakutsiz. Postaria etorri eta etxean ez bazaude, Correos bulegora joan beharko duzu dokumentazioa pertsonalki jasotzera.

3. BOZKA Behin dokumentazioa jasota: - Boto-paper bakoitza dagokion gutun-azalean sartu gutun-azala itxiz. - Itxita dauden bozka gutun-azalak eta Errolda Ziurtagiria bozkatzea tokatuko litzaizukeen mahaiaren helbidea daraman gutun-azalean sartu. - Correosetara joan eta gutun ziurtatuz dokumentu guztia bidali, ekainak 22 baino lehen.

]]>
Fri, 03 Jun 2016 10:52:58 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3011 Fri, 03 Jun 2016 10:52:58 +0100 2016-06-03 2016-06-03
<![CDATA[Goierriko EHBilduko hautetsien agerraldia]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3007/Goierriko_EHBilduko_hautetsien_agerraldia/ Igandeko herri-galdeketaren aurrean, Goierriko EHBilduko zinegotzi eta alkateek, deia egin diegu goierritar guztiei igandean herri-galdeketan parte hartzeko eta BAI bozkatzeko, horretarako arrazoiak azalduz.]]> Beasaingo Igartza jauregi kanpoaldean elkartu ginen Goierriko EHBilduko gaur egungo alkate eta zinegotziak eta hemen duzue ikusgai bertan irakurri zen adierazpena.

Hitzetatik ekintzetara pasatzeko unea eta ekainaren 5ean horretarako aukera izango dugu. Dei egiten dugu parte hartzeko, erabakitzera goazelako eta hori gizarte justuago bat eraikitzeko oinarria delako.

Dei egiten dugu BAI bozkatzeko, euskal estatu burujabe bat delako gure herriaren etorkizuna eta bertako herritarron ongizatea bermatzeko bide bakarra.

Ekainaren 5ean, bozka dezagun BAI!

Goierriko EHBilduko alkate eta hautetsiak

]]>
Thu, 02 Jun 2016 10:32:48 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/3007 Thu, 02 Jun 2016 10:32:48 +0100 2016-06-05 2016-06-05
<![CDATA[Maiatzak 17, Homofobiaren aurkako eguna]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/2988/Maiatzak_17_Homofobiaren_aurkako_eguna/ Tue, 17 May 2016 12:07:39 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/2988 Tue, 17 May 2016 12:07:39 +0100 2016-05-17 2016-05-17 <![CDATA[Udalherri bilgune irekia datorren asteartean]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/2984/Udalherri_bilgune_irekia_datorren_asteartean/ Maiatzaren 17an, asteartea, hileroko moduan elkartuko gara Karreane Kultur Etxeko beheko solairuan iluntzeko 7etan. Bertaratzera gonbidatzen zaitugu!]]> Kurtsoaren azken txanpan, hainbat gai izango ditugu mahai gainean: herriko lehentasunezko lanketa ildoak, Biloreren inguruko proposamena, parte hartze prozesuko proiektuen planteamendua... Euskal Herri mailan berriz, eta ekainaren 26ko Espainiar Parlamenturako hauteskundeak zerumugan, EHBilduren Gipuzkoako zerrenda berretsi eta herriko plangintza osatuko dugu. Ekainaren 5eko herri-galdeketak ere izango ditugu hizpide.

Jaso ezazu gure gonbidapena eta bertaratu zaitez, zure ekarpena ere garrantzitsua da eta!

Gogoratu: MAIATZAK 17, asteartea, 19:00etatik 20:15era Karreane Kultur-Etxeko Beheko Solairuan.

EHBildu Zaldibia

]]>
Fri, 13 May 2016 17:56:26 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/2984 Fri, 13 May 2016 17:56:26 +0100 2016-05-17 2016-05-17
<![CDATA[UDALHERRI bilgunea datorren asteartean]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/2928/UDALHERRI_bilgunea_datorren_asteartean/ Oporren ondotik eta pilak kargatuta, apirilaren 5ean, asteartea, 18:30ean Karreaneko Beheko Solairuan elkartuko gara, herrigintza eta udalgintzako kontuak lantzeko. Zatoz!]]> Hilero bezala, Zaldibiri eta Euskal Herriari begira jarriko gara. Indarrak berrituta eta kurtsoaren azken txanpari heltzeko prest, hainbat gai izango ditugu mahai gainean: herriko lehentasunezko lanketa ildoak, parte hartze prozesuko proiektuen planteamendua, egoera politikoaren irakurketa eta EAEko hauteskundeetarako lehendakarigaia hautatzea, besteak beste.

Jaso gure gonbidapena eta bertaratu zaitez, zure ekarpena ere garrantzitsua da eta!

Gogoratu: APIRILAK 5, asteartea, 18:30etik 20:00etara Karreane Kultur-Etxeko Beheko Solairuan.

EHBildu Zaldibia

]]>
Thu, 31 Mar 2016 10:41:55 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/2928 Thu, 31 Mar 2016 10:41:55 +0100 2016-04-05 2016-04-05
<![CDATA[Osoko Bilkura astelehenean eta Udalherri bilgunea asteartean]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/2880/Osoko_Bilkura_astelehenean_eta_Udalherri_bilgunea_asteartean/ Astelehenean 18:30ean Udaleko Areto Nagusian Ohiko Osoko Bilkura izango dugu eta asteartean, hilak 23,  Udalherri bilgunea ordu berean Karreane Kultur Etxeko Beheko aretoan. Zatoz gustu baduzu!]]> Urtarrileko bilgunean 2016ko aurrekontuei eskaini genien tartea eta asteleheneko Osoko Bilkuran onartuko dira behin-behinean aurrekontu hauek. Gainera, Stop Kaleratzeakekin landutako mozioa tarteko, Zaldibia "Kaleratzerik gabeko herri" izendatuko dugu, Zaldibiako Udalak horretarako, bere ahalmenen arabera, neurriak hartuko dituelarik aurrerantzean.

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, ate joka dugunez, Udalaren Ongizate, Berdintasun eta Aniztasun Batzordean adostutako adierazpena ere onartuko da. Bestetik, Zaldibiako Gure Esku Dago taldeak hitzartzea eskatu du galdeketaren harira egiten ari den lana azaltzeko.

Osoko Bilkura betea dugu beraz astelehenekoa eta deia luzatzen dizugu nahi baduzu gerturatzeko.

Bestetik, hurrengo egunean, asteartea hilak 23, Otsaileko Udalherri bilgunea egingo dugu. Hil honetan, 2016rako erronka zehatzak izango ditugu hizpide, batez ere, bai herri mailakoak, nola herrialde mailakoak ere.

Bi deialdi hauetan ikusiko garelakoan agurtzen gara. Asteburu ona izan,

EHBildu Zaldibia

]]>
Fri, 19 Feb 2016 14:32:45 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/2880 Fri, 19 Feb 2016 14:32:45 +0100 2016-02-23 2016-02-23
<![CDATA[EUSKARAZ MATRIKULATZEAREN ALDEKO KANPAINA 2016/2017]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/2861/EUSKARAZ_MATRIKULATZEAREN_ALDEKO_KANPAINA_2016/2017/ Otsailean hasi da aurtego matrikulazio kanpaina eta EHBilduk euskaraz matrikulatzeko deia egiten du, alegia, D ereduan.]]> Beste urte batez, datorren ikasturterako ikasleak zein hizkuntza eredutan matrikulatuko diren erabakitzeko unea da. Oraindik, Euskal Herri osoan euskara ofiziala ez den honetan, matrikulazioak gure hizkuntzaren etorkizunaren aldeko urratsa izatea lortu behar dugu.

A, G, TIL eta PAI ereduek ez dute euskalduntzen. B ereduan 2/3ak ez dira euskalduntzen. D ereduan 1/3 ez da euskalduntzen.

Datuok kezkagarriak izanik, bide luzea dugu oraindik egiteko euskalduntzen duen murgiltze eredu bakarraren alde.

Gauzak horrela, ikasle euskaldun eleaniztunak heziko dituen eredu bakarraren bidean, D ereduan matrikulatzeko deia egiten diegu herritarrei ondorengoa aldarrikatuz:

• Egungo A, B, D, G, TILL eta PAI ereduek ez dute osotasunean euskalduntzen.• Ikasle euskaldun eleaniztunak heziko dituen eredua aldarrikatzen dugu.• Euskaraz matrikulatzeko deia egiten dugu, alegia, D ereduan.

Euskal Herrian, 2016ko otsailean

EHBildu

]]>
Tue, 02 Feb 2016 09:59:21 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/2861 Tue, 02 Feb 2016 09:59:21 +0100 2016-02-02 2016-02-02
<![CDATA[Urtarrileko UDALHERRI bilgune irekia ostegunean]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/2853/Urtarrileko_UDALHERRI_bilgune_irekia_ostegunean/ Hileroko epean, hemen dugu Urtarrileko bilgunea. Urte berria estreinatu dugunez, erronka berriak ditugu esku artean. Herriari begira, 2016ko Udal Aurrekontuen inguruan arituko gara. Ondoren, 2016an EHBilduk bai Zaldibian, baita Euskal Herri mailan dauzkan erronkak izango ditugu hizpide: EHBildu komunitatea eraikitzea, gure eskaintza politikoa berritzea eta Legebiltzarrerako hauteskundeen prestaketa.

Espainiako hauteskundeek utzi duten egoeraz eta epe laburrean hartu beharreko erabakiez ere arituko gara hizketan.

Bukaeran tarte irekia izango dugu norberak dakartzan ekarpenentzat. 20:00etan amaituko da bilgunea.

Bilgunera gonbidatzen zaitugu eta ea denon artean probetxua ateratzen diogun!

OHARRA: haurren zaintza zerbitzua beharko balu inork, zaldibia@ehbildu.eus helbidera idatzi mesedez. Beste arazoren bat medio parte hartzerik ez baduzu, baina iritzia eman nahiko bazenu, helbide berean jakinarazi eta zure iritzia biltzeko beste moduren bat aurkituko dugu.

EHbildu Zaldibia

]]>
Mon, 25 Jan 2016 15:33:49 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/2853 Mon, 25 Jan 2016 15:33:49 +0100 2016-01-28 2016-01-28
<![CDATA[Zaldibiako EHBilduren Hauteskunde balorazioa]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/2823/Zaldibiako_EHBilduren_Hauteskunde_balorazioa/ Zaldibiako EHBilduko kideok hauteskundeen inguruko balorazio txiki bat egin dugu eta urte berriarekin batera, erronka berriak ere baditugula aurreikusi dugu. ]]> Eguberri jaien bueltan, jada ahaztuko zitzaizun ia duela egun gutxi hauteskundeak izan genituela. Horren harira, EHBildun balorazio bat egiten gabiltza gune ezberdinetan eta Zaldibiako EHBilduko kideok zaldibitarrekin elkarbanatu nahi genuke irakurketa hau.

Hasteko, eskerrak eman nahi dizkizuegu ekitaldian, boto-prestaketa eta banaketetan, ahaldun lanetan eta bestelako lanetan aritu zineten guztiei. EHBilduren mezua zabaltzeko ezinbesteko izan zarete eta eman du bere fruitua: Zaldibian lehen indarra izan gara eta gehiengo handiz gainera.

Espainiar Hauteskundeak ez dira errazak izaten. Foko nagusia Madrilen kokatzen da eta hauteskunde hauetan, lehen aldiz, 4 alderdiren inguruan, bipartidismoari amaiera emanez. Hauteskunde eztabaida, beraz, PP-PSOE-Ciudadanos-Podemos alderdien artean eman da, gure mezua itzalean geratu delarik.

Saiatu gara Madrilen EHBilduk izango lukeen funtzioa eta bere garrantzia azaltzen, baina bistakoa da ez dugula lortu, emaitzak txarrak izan dira Hego Euskal Herrian. Hala ere, kanpo faktoreez gain, barne mailan aurretik dakartzagun gabezia eta arazoek ere eragina izan dute, noski.

Irailetik hona funtzionamendu berria martxan jartzen ari gara eta EHBildu berria eraikitzeko erronkan murgilduta gaude. Koalizioaz harago, ezkertiar soberanisten erreferentzia eta lanerako gune izan behar du EHBilduk, eta hori horrela izateko behar diren erabakiak hartzen gabiltza.

2015. urte hau badoa eta erronka potoloz beterik datorkigu 2016a: EHBildu berria eraikitzea, herrigintza, udalgintza, Legebiltzarrerako hauteskundeak... Erronka konplexu bezain zoragarriak!

Hauteskunde gauean esan genuen:“Erori gara, baina bihar jaikiko gara, eta horretarako guztiak behar zaituztegu”

Zutitu, pentsatu, adostu eta ekiteko unea dugu eta horretarako guztiok gara beharrezkoak. Herrian antolatzen ditugun foro ezberdinetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Ondoan falta ditugunak gogoan, urteari amaiera ona eman eta datorrena ondo has dezazula opa dizugu!

EHBildu Zaldibia

]]>
Thu, 31 Dec 2015 10:46:50 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/2823 Thu, 31 Dec 2015 10:46:50 +0100 2015-12-31 2015-12-31
<![CDATA[UDALHERRI: bilgune irekia asteartean]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/2816/"UDALHERRI":_bilgune_irekia_asteartean/ Hilak 22, asteartea, 18:30ean KARREANEko beheko solairuan elkartuko gara. EHBilduren oinarri guztiari irekitako foroa da "Udalherri" eta herrigintza eta udalgintza gaiak lantzen dira bertan. ]]> Azaroaren 17an ekin genion foro hau martxan jartzeari eta gune interesgarria dela ikusirik, hilean behin egingo dugu deialdia, bildu, hitz egin, hausnartu, eta hala tokatzen denetan erabakiak hartzeko.

Hilabete bakoitzean, gai ezberdinek betetzen dute gaiordena. Oraingoan, adibidez, 2016ko aurrekontuak, Goizaneko Transformazio Zentroa, herriko obra-proiektu ezberdinak eta nola ez, Espainiar Gorteetarako hauteskundeen balorazioa izango ditugu hizpide. Amaierako tarte irekian, berriz, norberak lekarkeena landuko dugu.

Zaldibiko EHBildutik etortzeko gonbitea luzatu nahi dizugu, beraz.

Eskerrik asko,

EHBildu Zaldibia

]]>
Mon, 21 Dec 2015 11:14:41 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/2816 Mon, 21 Dec 2015 11:14:41 +0100 2015-12-22 2015-12-22
<![CDATA[Hauteskundeen azken txanpan]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/2807/Hauteskundeen_azken_txanpan/ Ostiraleko ekitaldiaren ondoren, bozka banaketan ari gara etxez etxe. Larunbatean baserrietan izan ginen eta gaur, astelehena, 18:30ean plazatik abiatuko gara herri-guneko etxeetara banaketa egitera. ]]> Igandean da hauteskunde eguna eta azken txanpan sartu gara, beraz. Hemen duzue ikusgai ostiraleko ekitaldian emandako bideoa.

Igone Lamarain Kongresurako Gipuzkoako zerrendakidea izan genuen gurekin eta hainbat arrazoi azaldu zituen igandean EHBilduren aldeko bozka emateko. Horien artean, azpimarratu zuen: "erabakiak bertatik eta bertara hartu behar ditugu, baina Madrilen ozen entzun behar dute gure ahotsa".

Bildu erabakira! Bildu independentziara!

]]>
Mon, 14 Dec 2015 17:13:21 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/2807 Mon, 14 Dec 2015 17:13:21 +0100 2015-12-14 2015-12-14
<![CDATA[Hauteskunde ekitaldia gaur]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/2805/Hauteskunde_ekitaldia_gaur/ Gaur, ostirala, 19:30ean plazan hauteskunde kanpainako ekitaldia izango dugu plazan. Bertan, bideoa, argazkiak eta gaztainak izango ditugu eta Igone Lamarain zerrendakidea izango dugu gonbidatu gisa. Zatoz zu ere eta Bildu erabakira! Bildu independentziara!]]> Fri, 11 Dec 2015 11:24:26 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/2805 Fri, 11 Dec 2015 11:24:26 +0100 2015-12-11 2015-12-11 <![CDATA[EHBilduren ekimenak hauteskundeetan]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/2800/EHBilduren_ekimenak_hauteskundeetan/ Hauteskunde kanpaina dela eta, hainbat ekimen antolatu ditugu. Zatoz eta #bildu erabakira, bildu independentziara!]]> Hemen dituzue labru-labur esanda antolatu ditugun ekimenak:

ABENDUAK 11, OSTIRALA, 19:30ean HAUTESKUNDE EKITALDIA PLAZAN.

ABENDUAK 12, LARUNBATA, 10:00etan plazatik abiatuta BASERRIETAN BOTO BANAKETA.

ABENDUAK 14, ASTELEHENA, 18:30ean plazatik abiatuta HERRIGUNEAN BOTO BANAKETA.

ABENDUAK 20, IGANDEA: HAUTESKUNDE EGUNA.EHBilduren ahaldunak egongo dira hautes-tokietan boto-emaileen zalantzak-edo argitu asmoz.

Gauean, 21:00etan AFARIA egingo da Joxepanen hauteskunde emaitzak ikusi eta komentatzeko. Afarira etortzeko ezinbestekoa izango da Joxepanen jarriko dugun zerrendan izen ematea aurrez.

Parte hartu ekimenetan eta bete ditzagun hautestontziak EHBilduren bozkez!

EHBildu Zaldibia

]]>
Wed, 09 Dec 2015 16:42:42 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/2800 Wed, 09 Dec 2015 16:42:42 +0100 2015-12-11 2015-12-14
<![CDATA[Abenduaren 6an Manifestazioa Bilbon]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/bideoak/2784/Abenduaren_6an_Manifestazioa_Bilbon/ Wed, 25 Nov 2015 09:24:56 +0100 BIDEOAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/bideoak/2784 Wed, 25 Nov 2015 09:24:56 +0100 2015-11-25 2015-11-25 <![CDATA["UDALHERRI": bilgune irekia asteartean]]> http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/2768/"UDALHERRI":_bilgune_irekia_asteartean/ Datorren asteartean, hilak 17, 18:30ean Karreaneko beheko solairuan biltzeko deia egiten dugu. ]]> Zaldibiako EHBilduko kideok, urte hauetako esperientzia ikusirik, foro hau martxan jartzeko beharra ikusi dugu. "Udalherri" deituriko bilguneetan, HERRIGINTZA izango dugu ardatza, eta hainbat herritarrok beste hainbeste alorretan egiten dugun lanaren uztarketa izango da helburua: herri-mugimenduan, egunerokotasunean, udalean...

Bilgune arin, fresko, ireki eta partehartzaileak egingo ditugu, hileroko maiztasunarekin orokorrean eta zalantzak, kezkak, informazioa, ideiak elkarbanatzea da asmoa, ordubete inguruko saioan.

Lehenengo zita datorren asteartean, azaroak 17, 18:30ean jarri dugu Karreane Kultur-Etxeko beheko solairuan eta interesa duen edonori etortzeko gonbitea luzatzen diogu.

Bilgunera etortzerik ez baduzu, baina bertan esandakoaren informazioa jaso nahi baduzu, bidaliguzu zure e-maila helbide honetara: zaldibia@ehbildu.eus eta gustu handiz bidaliko dizugu akta.

Guztion ekarpena balio handikoa delako, asteartera arte!

EHBildu Zaldibia

]]>
Fri, 13 Nov 2015 11:20:42 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ehbildu/albisteak/2768 Fri, 13 Nov 2015 11:20:42 +0100 2015-11-13 2015-11-13