• 31
    UZT
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Asteazken gauean dokumentala plazan

    "Izan pirata" dokumentala proiektatuko dugu gaueko 21:30etik aurrera herriko plazan. 

    Uda honetako 3. dokumentala izango da asteazkenekoa. Orain artekoak eguraldia dela eta kultur etxean egin behar izan ditugu, eta ea ba 3. hau plazan egiteko moduan garen.

    Izan pirata dokumentalak, Donostiako jai herrikoien aldeko mugimenduaren nondik norakoak azaltzen ditu, 80ko hamarkadatik hasi eta gaur egunera arte. Laister izango da Donostiko aste nagusia eta Piratek urteetan zehar egin duten eta egiten ari diren lana goraipatu nahi dugu honekin, jai herrikoi, partehartzaile, parekide eta euskaldunak bultzatu baitituzte auzolanez eta ilusioz.

    Gora piratak!