• 06
    ABU
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Lehen Bilgune Orokorra burutu berri du Ernai Gazte Antolakundeak. Ehundaka militantek datorren ikasturterako lehentasunezko ildoak zehaztu eta funtzionamenduaren inguruko erabakiak hartu ditugu.

    I. Bilgune Orokorrean datorren ikasturteko ildoak zehaztu ditu Ernaik

    Emandako eztabaidetan hurrengo ikasturtera begira honako ildoak erabaki dituzte gazteek:

    Zukgua prozesu eratzailean zehaztu bezala, bi lan lerro nagusi finkatu dituzte;  bizi eredu berrien eraikuntza eta gatazkaren konponbidea. Bizi eredu berrien eraikuntzan “prekarietatea eta nazio identitatea” jarri dituzte lehentasun. Hauez gain, euskara, hezkuntza, feminismoa zein proiektu txikitzaileei ere  garrantzia eman zaie.

    Gatazkaren konponbidean “preso eta iheslariak, jazarpen politikoa eta erabakitzeko eskubidearen ildoa” nabarmendu dituzte. Memoria eta indar errepresiboei begirako ildoei ere garrantzia eman zaie.  Horregatik, Ernaik, preso eta iheslarien aitortza politikoa, epaiketen etetea eta burujabetzaren aldeko masen artikulazioa izango du jomuga. Ildo nagusietatik aparte, formakuntzak, feminismoak eta internazionalismoak Gazte Antolakundean “garrantzi berezia” hartuko dute.

    Bilgune orokorraren balorazio positiboa egin dute  gazteek. “Jorratutako gaien mardultasuna aintzat hartuta, guztion artean erabakiak hartzeko” gai izan direla adierazi dute. Salatu dutenez, bilgune orokorraren hasieratik “jazarpen poliziala nabarmena” izan da. Hala ere, “kikildu” ez eta aurrera guztiak batera ekiteko hautua egina dutela azpimarratu dute.