• 15
    API
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    GAZTE BURUTAZKIO TOPAKETAK!

    Burutakzio topaketak sistema kapitalista patriarkalaren kontra aritzeko bitartekoak eskaintzera datorren ekimena da Apirilaren 17tik 20ra Altsasun. Gazteok gure egunerokotasunean gu geu izateko aukera nola ukatzen zaigun ikusten dugu, gazte, aske eta burujabe izateko aukera, eta zapalkuntza horren aurrean ezinbestekoa zaigu ahalduntzea. Helburu horiei begira prestatu ditugu Ernai eta Aitzina gazte antolakundeak apirilaren 17tik 20ra bitarte egingo diren topaketak.

    Apirilaren 17a,ostegun honetan hasiko dira Atsasun topaketa hauek. Bertan hiru egunez aisialdi aukera ezberdinez gozatzeko aukera izango dugu. Aurtengoan formakuntzara bideratutako gazte topaketak izango dira gahien bat.

    Goizez, lau eremu ezberdinetan banatuta, sei arlo ezberdinetan zehaztutako formakuntza saioak garatuko dira:

    • Desobedientzia
    • Desnormalizazio taillera
    • Komunikazio Gerrilla
    • Sormen taillera
    • Kanpo proekzioa
    • Taldeen mikropolitikak

    (Hauetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da)

    Arratsaldez, nahi duen orok Altsasura gerturatzeko aukera izango du, tailerrak, antzerkiak, hitzaldiak eta ikuskizun ezberdinak izango dira.

    Larunbat gauen, festarako aukera izango dugu, Altsasuko Gaztetxean Kolpatu, Zurraia, Tajon Prieto y Los Kuajalote eta 3gabe2 taldeen emanaldia izango baitugu. Hau ere edozein publikorentzat irekia izango da.

    Azken eguna Apirilaren 20, igandea izango da. Iruñan Aberri eguna dela aprobetxatuz denok bertara hurbilduko gara.