• 16
    API
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Bihar hasiko dira Gazte Burutakzio Topaketak Altsasun. Hemen duzue horren harira Zaldibiko Ernaik egindako bideoa.

    Burutakzio topaketak sistema kapitalista patriarkalaren kontra aritzeko bitartekoak eskaintzera datorren ekimena da Apirilaren 17tik 20ra Altsasun. Gazteok gure egunerokotasunean gu geu izateko aukera nola ukatzen zaigun ikusten dugu, gazte, aske eta burujabe izateko aukera, eta zapalkuntza horren aurrean ezinbestekoa zaigu ahalduntzea. Helburu horiei begira prestatu ditugu Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek apirilaren 17tik 20ra bitarte egingo diren topaketak.

    Deia luzatzen diegu beraz, Zaldibiko gazte guztiei bertaratu daitezen. Formakuntza eta jaia uztartuz asteburu ederra pasako dugu!

    Bizitza eredu berri bat eraiki dezagun denon artean!