• 11
    ABE
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    "Ezkutuko hitzez marrazten: gazteon arteko indarkeria sexista" Dossierra egin du Ernaik eta bertan gazteon arteko harremanak izan ditugu hizpide. Bideo honetan laburbiltzen dira hainbat ideia eta hemen duzue dossierra osorik irakurri nahi izatekotan: Ezkutuko hitzez marrazten Dossierra.

    Sistema heteropatriarkalak ezarritako harremantzeko eta maitatzeko ereduaren inguruko analisia egin dugu, baina baita egunerokotasunean neska gazteok jasaten ditugun eraso sotil edo ezkutukoen (mikromatxismoa) ingurukoa ere.

    Helburua argia da; batetik, erasoen eta inposatutako eta txiki txikitatik irakatsitako ereduen gaineko kontzientziazioa eta identifikazioa. Bestetik, inposatutako ereduen deseraikuntza, hau da, norbanakoaren iraultza eta iraultza kolektiboa.

    Zapalkuntzen aurrean, lehen pausua zapaldua zarela konturatzea da. Ondoren hasten da eredu berri baten eraikuntza, maila pertsonalean zein kolektiboan.

    Espero dugu baliagarria izango zaizuela bai bideoa eta baita Dossierra ere.