• 09
    URT
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Badator zita handia, larunbat honetan, hilak 9an, Bilbo eta Baionako kaleak beteko ditugu, Euskal Presoen eskubideen aldea.

    Zaldibitik ere baGOaz Bilbora!
    Urtarrilaren 9ko manifestazioko kartela

    17etan hasiko dira bi manifestazioak, bi hiriburuetan. Ondorioz, urtero bezala Zaldibiko plazatik 15etan irtengo dira autobusak.

    Oraingoz 115 pertsona inguru gaude listetan apuntatuak. Joateko asmotan bazaude eta oraindik izena eman ez baduzu, mugi zaitez!

    Manifestazioa amaitzean bueltatuko gara berriro Zaldibira.

    Oharra: 15etan, puntuan, habiatuko da autobusa. Aurretik zerbait hartu nahi duena, lehenago mugi dadila.

    EA DENOK BATERA MUGITUZ, HARRI ASTUN HAUEK MUGITZEN DITUGUN!