• 20
    OTS
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Espetxe guztietara martxak!
    Espetxe guztierata martxak

    Otsailaren 20rako espetxe guztietara joateko martxak antolatu ditu ezker abertzaleak, Euskal Herria abian, presoak etxera lelopean.

    Ezker Abertzaleak martxan jarria duen ABIAN prozesuaren baitan antolatutako ekintza da honakoa. Espetxe guztietara iristeko asmoa dago, Euskal Herritik ehunka kilometrotara dauden presoei gure babesa erakusteko. 

    Eskualdeka banatu dira espetxeak eta Goierriko eskualdeari, Zaragozako espetxeak bisitatzea egokitu zaio. Ondorioz, Zaldibitarrok ere Otsailaren 20ean Zaragozan dugu zita

    Goizeko 6:30ak aldera irtengo gara plazatik eta iluntzean bueltan izango gara. Zaragoza inguruko hainbat espetxeren aurrean ekitaldiak eginez bertan daunen euskal preso politikoei Euskal Herriko berotasuna eta indarra transmitituko diegu.

    Horretarako, Joxepanen dagoen zerrendan izena eman Otsailaren 11 baino lehen

    Gogoratu... "Beste bat loturik deino, ez gara libre izango!"

    Ernai