• 25
    OTS
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Ezin gara etorkizunaren zain egon. Esna harrapa gaitzala, adi, prest. Gure bide propioa eraikitzeko, eraldaketa emateko, urratsez urrats egin beharko dugu. Burujabetzaren bidean, gazteok arloz arlo emandako hainbat aldaketen isla izango da Gazte Danbada, aisialdia eta borroka uztartuko dituena. Bidasoaren bi aldeetako gazte antolakundeok, Ernai eta Aitzinak, elkarlanean antolatutako gazteon topalekua. Martxoaren 25, 26, 27 eta 28an, Laudion.

    Beste urte batez, Ernai eta Aitzina gazte antolakundeok Gazte Danbada ekimena elkarlanean antolatu dugu.

    2016ko martxoaren 25, 26, 27 eta 28an, Laudion elkartuko gara bestelako herri eredu baten aldeko borroka hauspotzeko. “Esna harrapa gaitzala” lemapean, aisialdia eta borroka uztartuko dituen planteamendua garatuko dugu lau egunez.

    Egun gazteok bizi dugun egoera prekarioan, esna egotea ezinbestekao baita. Esna egoteak bere horretan adi egotea esan nahi du, prest. Prest ito nahi gaituen zurrunbilotik atera eta gure bide propioa egiteko, ekiteko. Iraultza gure baitan hasten da, horregatik da ezinbesteko esna egotea. Burujabetzaren bidean urratsak ematen jarraitzeko, gazteok elkartu eta gure ekarpena egiteko, Gazte Danbada!

    BONOAK:

    Lau egunetako bonoak:

    • 30 euro (Otsailaren 28a baino lehen eta 10 taldeetan bilduz gero)
    • 35 euro (Eperik gabe, Laudion erosteko aukera ere egongo da)

    Egun bateko bonoak:

    • 15 euro (Aurrez erosiz gero)
    • 18 euro (Laudion bertan)

    AUTOBUSAK:

    Hasiera batean Goierri mailan antolatuko ditugu autobusak. Baina jende kopuruaren arabera Zaldibitik antolatzeko aukera ere suerta liteke. 

    Bihar Azken Ostirala izanik eta Ernaikoek lekukoa hartuko dugunez, plazan mahai bat jarriko dugu egitarauak, triptikoak... banatzeko. Bertan, bonoak erosteko eta autobusetan apuntatzeko aukera izango da. Hala ere, oraindik zalantzan zaudetenontzat aurrerago ere aukera izango da bonoak erosteko eta autobusetan apuntatzeko. 

    Informazioa gehiago: gaztedanbada16.info

    Esna harrapa gaitzala, egon gaitezen esna!!

    Oraina garelako, biharkoa guk nahi dugun bezalakoa izateko, esna!!

    Ernai Zaldibi