• 02
    MAR
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Iada aurkeztu dira aurtengo Gazte Danbadaren nondik norakoak. Motorrak berotzeko, Zaldibiko gazteon azken Gazte Danbadako, Gazte Martxako eta Gazte Burutakzioetako argazkiak bildu ditugu. Hona hemen emaitza!

    Garaiz zabiltza oraindik Gazte Danbadara joan nahi baduzu. Joxepanen dagoen listan izena eman eta gu arduratuko gara harremanetan jartzeaz.

    4 egunetarako bonoek 35 euro balio dute eta egunekoek 15 euro aurrez erosita eta 18 ondoren.

    Autobusak antolatzen ari gara Goierri mailan, baina oraindik hauen kostua ez dakigu zein izango den.

    Informazio gehiago plazaratuko dugu jaso ahala. Hala ere, sartu gaztedanbada16.info-n eta saltseatu zein tailer dauden, kontzertuen ordutegia, Gazte Danbadako abestia...

    Eta garrantzitsuena... ESNA HARRAPA GAITZALA!

    Ernai Zaldibi