• 03
    EKA
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    BAI da erantzuna!

    "Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?" hauxe izango da Gure Esku Dagok ekainaren 5ean egingo duen galdera. Erantzuna garbia da: BAI

    Ekainaren 5eko galdeketari begira, Independentzia aldarrikatuz,  Zaldibian hainbat ekintza burutuko ditugu. Hamaika arrazoi ditugulako, demokraziari, justizia sozialari, euskarari, etorkizunari, Euskal Errepublikari... BAI esango diogu:

    Maiatzaren 27an, bihar, 16:00etan hasi eta arratsaldean zehar plazan BAI murala marratuko dugu. Murala, bertaratuko garen herritarren argazkiekin eta orri zati batean idatzitako esaldiez osatuko dugu. Argazkiak momentuan atera eta inprimatuko ditugu. Esku marka berdez murala apaintzeko aukera ere izango da. Gainera, Independentzia denda egongo da arratsalde osoan zehar, arropa eta osagarri ezberdinak erosteko aukera izango da.

    Ekainaren 1ean, asteazkenan, 18:00etan kotxe karabana egingo dugu Goierrin zehar eta 19:00 agerraldi masiboa Ordiziako plazan. Kotxe karabanaren ibilbidea adierazita dago herrian zehar dauden karteletan.

    Ekainaren 3an, ostiralean, Gaztetxearen 10.urteurrena dela aprobetsatuz, arratsaldeko 19:30etan argazki erradoila aterako dugu plazan. Aberri eguneko manifestazioan erabilitako BAI ohial erraldoa ekarriko da eta 200 pertsona inguru beharko dira hau altxatzeko.  Lortuko al dugu hau altxatzea? Denon beharra izango dugu! Gogoratu ondoren, Gaztetxea barrutik ikusteko eta mokadutxoaz gozatzeko aukera izango dugula. 

    Ekainaren 5an, Galdeketa eguna. Denok BAIetzaren aldeko botoa ematera. Eskolako zubi berdearen eskuinetara dagoen lokalean izango da botoa emateko aukera.

    Denon parte hartzeaz, jantzi dezagun Independentziaren kolore berdeaz Zaldibi!

    Gazte Asanblada eta Ernai