• 04
    AZA
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Geure gainetik, IZARRAK BAKARRIK!

    Arnasa hartu, birikak bete eta Euskal Herria alternatibaz jostera goaz! Abenduaren 9, 10 eta 11n Barañainen egingo diren autogestio topaketen nondik norakoak aurkeztuko ditugu bihar, iluntzeko 8ak aldera Zaldibiko plazan.

    Arlo ezberdin eta anitzetan banatuta, hilabete luzez, garunari eragin, eztabaidatu, hausnartu eta mahai gainean jarri ditugu autogestioan oinarritutako hemezortzi proiektu. Euskaratik etxebizitzara eta elikadura burujabetzatik komunikaziora. Besteak beste, ELIKADURA BURUJABETZA, ETXEBIZITZA, KIROLA, SORKUNTZA, FEMINISMOA, HEZKUNTZA, LANA...

    Zaldibiako Ernaik ere, bat egiten du dei eta asmo honekin. Gazteon etorkizun prekario bat bizitzen eta aurreikusten dugu. Ikasketak amaitu eta ez daukagu guk ikasitako honetan lan egiteko aukerarik. Egoera honek, gure emantzipazio aukera mugatzen du; etxebizitza bat eskuratzeko zailtasunak begibistakoak baitira, egungo hipotekak, alokairu garestiak...

    Hemendik 10-20 urtera zer-nolako Zaldibi izango dugun hausnartzen aritu gara gazteok eta egoera penagarria irudikatu dugu.  Komertzio eta tabernen etorkizuna kolokan ikusten dugu, LOTARAKO HERRI BIHURTUKO DENAREN BELDUR GARA!

    Gainera, plazaratutako azken datuen arabera, herrian 242 etxe huts ditugu. Eta hala ere, berriak eraikitzeko proiektuak martxan daude. Gai honen inguruan jardungo gara, guk argi baitugu, beste alternatiba batzuk landu nahi ditugu, etxe hauei irtenbidea eman eta alokairu sozialak bultzatuz. 

    Beraz, badago lana eta egitekoa!

    Horregatik, abenduaren 9, 10 eta 11n Barañainen egingo diren topaketetarako dei luzatzen dugu. Beste herrietako esperientziak ezagutzea eta idea ezberdinak eztabaidatzea Zaldibiarako aberasgarria izango baita. 

    Bihar aurkezpen jaialdia egingo dugu iluntzeko 8ak aldera plazan, beraz bertan ikusiko dugu elkar. Animatu eta Joxepaenen jarriko dugun zerrendan izena eman. 

    Informazio gehiago http://gazteokeraikitzen.topatu.eus/

    Herriak du hitza, herriak du giltza!

    Geure gainetik, IZARRAK BAKARRIK!

    Zaldibiko Ernai

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.