• 05
    OTS
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    ETXEAKO BIDEA ITTEN HASTEA GOAZ!

    Arrazoiak baditugulako, Zaldibiko gazteok ETXEAKO BIDEA itten astea goaz. Igande honetan, goizeko 11:00tan Karreanen elkartuko gara dinamika honi hasiera emateko. 

    ETXEAKO BIDEA Zaldibiko etxebizitza eskubidearen aldeko proiektua da. Orain astebete, Zaldibiako gazteok emantzipatzeko ditugun arazoak kontuan izanda eta herrian 242 etxebizitza huts daudela jakinda, honekin hautsi eta proiektu bat martxan jartzeko hautua egin genuen.

    Espainiako Konstituzioa (1978), 47. artikuluak dioen bezala: “Todos los españoles tienen derecho a disfrutar de una vivienda digna y adecuada. Los poderes públicos promoverán las condiciones necesarias y establecerán las normas pertinentes para hacer efectivo este derecho, regulando la utilización del suelo de acuerdo con el interés general para impedir la especulación. La comunidad participará en las plusvalías que genere la acción urbanistica de los entes públicos".

    Argi eta garbi, herritar orok, gazteok barne, ETXEBIZITZA DUIN BATERAKO ESKUBIDEA DUGU!

    Hautsi dezagun beraz, bizitza guztirako hipotekekin, herriko etxe hutsekin, gurasoekiko menpekotasunarekin... mila dira emantzipatzeko ditugun arrazoiak!

    Baina noski, zenbat eta esku gehiago izan lanerako, fruituak ere horrelakoak izango dira. Horregatik, herritar oro gonbidatzen dugu lehen elkarretaratze honetara. Helburua talde dinamika bat sortzea eta epe luzerako proiektu bat diseinatzea izango dira. Zaldibian ere alokairu soziala edo antzeko aukerak izan ditzagun. Zuen ekarpenak ongi etorriak izango dira, arlo honetan ez baikaude oso eguneratuak. 

    Orduan badakizue, igande honetan goizeko 11etan Karreanen bilduko gara. 

    Ongi izan!! Eta segi eskubideen alde borrokan!!

    Ernai Zaldibi