• 08
    API
    2020
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Ernaik eta Aitzinak, koronabirusa dala ta, arduraz jokau ta Uxue, Erriberri, Tafalla ta Iruña lotuko zittun BidEHbat martxa bertan behera uztea erabaki zon

    Egoera hontan eondare, gure biden aurrea seittuko deu, dazkeun baliabidek erabiliz, ahalik eta jende gehienana iristeko.

    Gaurtik hasi eta igandea bitarten, atsaldeko 18:00etatik aurrea labur.eus/bidehbat kanalen, egitarau berezi hontaz gozau ahal izango deu:

    APIRILAK 8:

    - 18:00etan - HITZALDIA: "Burujabetzak denontzat. Ekonomia egunerokotik eraldatzeko bide bat" Beñat Irasuegi, OlatuKoop-eko kidearen eskutik

    APIRILAK 9:

    - 18:00etan - HITZALDIA: "Gure genealogiatik ikasiz, iraultza feminista antolatu" Miren Arangurenen eskutik

    - 19:30etan - BERTSO SAIOA

    APIRILAK 10:

    - 18:00etan - HITZALDIA: Ingurumen krisiaren azterketa etxeko txokotik, Mikel Oteroren eskutik

    - 19:30etan - KOLABORAZIO BEREZIAK: Aitor Regueiro

    APIRILAK 11:

    - 18:00etan - MAHAINGURUA: "Covid-19: herri konfinatura begira" Ernai ta Iratzar Fundazioaren eskutik

    - 19:30etan - EKITALDIA (Sigeruban eta Pula Gzon, kolaborazio bereziak)

    APIRILAK 12: ABERRI EUNE

    Motorrak berotzeko, argazkie atea ta aberrieguna2020.eus helbidea bialtzeko deialdie luzatzen dizeu herritar guztiri, historiako geldittukoan mosaiko erraldoien partehartuz.

    Aberri eunen bertan, eguardiko 12:00etan, balkoeta atea eta minutuko isilunea in da gero Txoriak Txori abestie kantako deun denok batea.

     

    Nahiz eta gehien bat gaztei bideratutako egitarau bat izan, herritar oroi luzatzen diu gonbitea, gogoetako tarte bat hartu eta 5 eun hotan, kanal hau saltseatu eta ahalik eta zukun gehien ateatzeko.

    Bide bat hartu deu, biden garen seinale

    Bidek in, erein ta eragin

    Borrokan biden ekiñez, borrokak bidea iñez

    Ernai Zaldibi