http://www.zaldibia.org/ernai/ http://www.zaldibia.org/ernai/

ERNAI Euskal Herriko gazte antolakunde independentista, sozialista, feminista eta iraultzailea

eu-ES Fri, 20 Apr 2018 20:23:01 +0100 40 Zaldibia.org http://www.zaldibia.org//images/logo.jpg http://www.zaldibia.org/ernai/ <![CDATA[ETXEAKO BIDEA ITTEN HASTEA GOAZ!]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/3216/ETXEAKO_BIDEA_ITTEN_HASTEA_GOAZ!/ ETXEAKO BIDEA Zaldibiko etxebizitza eskubidearen aldeko proiektua da. Orain astebete, Zaldibiako gazteok emantzipatzeko ditugun arazoak kontuan izanda eta herrian 242 etxebizitza huts daudela jakinda, honekin hautsi eta proiektu bat martxan jartzeko hautua egin genuen.

Espainiako Konstituzioa (1978), 47. artikuluak dioen bezala: “Todos los españoles tienen derecho a disfrutar de una vivienda digna y adecuada. Los poderes públicos promoverán las condiciones necesarias y establecerán las normas pertinentes para hacer efectivo este derecho, regulando la utilización del suelo de acuerdo con el interés general para impedir la especulación. La comunidad participará en las plusvalías que genere la acción urbanistica de los entes públicos".

Argi eta garbi, herritar orok, gazteok barne, ETXEBIZITZA DUIN BATERAKO ESKUBIDEA DUGU!

Hautsi dezagun beraz, bizitza guztirako hipotekekin, herriko etxe hutsekin, gurasoekiko menpekotasunarekin... mila dira emantzipatzeko ditugun arrazoiak!

Baina noski, zenbat eta esku gehiago izan lanerako, fruituak ere horrelakoak izango dira. Horregatik, herritar oro gonbidatzen dugu lehen elkarretaratze honetara. Helburua talde dinamika bat sortzea eta epe luzerako proiektu bat diseinatzea izango dira. Zaldibian ere alokairu soziala edo antzeko aukerak izan ditzagun. Zuen ekarpenak ongi etorriak izango dira, arlo honetan ez baikaude oso eguneratuak.

Orduan badakizue, igande honetan goizeko 11etan Karreanen bilduko gara.

Ongi izan!! Eta segi eskubideen alde borrokan!!

Ernai Zaldibi

]]>
Thu, 02 Feb 2017 21:09:55 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/3216 Thu, 02 Feb 2017 21:09:55 +0100 2017-02-05 2017-02-05
<![CDATA[Larunbatean denok ALTSASURA!]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/3154/Larunbatean_denok_ALTSASURA!/ "Titular guztiak guri buruz dira baina ez digu inork ezer ere galdetu” Berri Txarrak taldeak kantatzen dituen hitzak ezin hobeto egokitzen dira Altsasuko egoerari. Ezin hobeto antolatutako zirko mediatikoari esker, Altsasu, bere gazteria eta herri mugimendua jo puntuan jarri ditu oligarkia mediatikoak.

Herri honetako pasarte ilunenak idatzi ditu Guardia Zibilak baina hedabide askok lan handia egin dute dena manipulatzen. Poliziaren gezurrezko bertsio ofiziala jaso, titulua jarri eta inprentara zuzen-zuzenean. Lan profesionala. Gazteok aspaldi ikasi genuen ordea, lerro arteak irakurtzen, hitzen sakonera argitzen, gezurrak gezur direla pentsatzen.

Jakin badakigu zer den gazte konprometitua izatea Herri honetan. Eta jakin ere badakigu zein izan den Guardia Zibilaren jarrera gazteekiko. Horregatik, zeuden Altsasuko gazteak aldez aurretik jo puntuan. Horregatik, erabili dituzte tabernako gertakariak Euskal Herriak bizi duen salbuespen egoera berresteko.

Muntai polizial, zirko mediatiko eta antzerki politiko-judizialak sortutako zurrunbiloaren erditik, gure babes osoa bidali nahi diegu espetxeratutako zein inputatutako gazteei eta beraien senideei. Gure babes osoa doakie baita Altsasun egunero-egunero borrokan dabiltzan gazte guztiei, haien konpromisoa balorean jarriz.

Horregatik, Azaroaren 26an Altsasun ospatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu nahi diogu Euskal Herriko gazteriari. Zabaldu dezagun azaroaren 23an heziguneetan gure elkartasun keinuak!

Orduan, herriko plazan geratuko gara eguardiko 12:15etan Altsasura joateko. Animatu, kotxeetan lekua egongo da eta!

Kriminalizaziorik ez!

Utzi bakean Altsasu! Utzi Bakean Euskal Gazteria!

]]>
Wed, 23 Nov 2016 16:06:24 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/3154 Wed, 23 Nov 2016 16:06:24 +0100 2016-11-26 2016-11-26
<![CDATA[Zaldibitik ere, abenduaren 9tik 11ra Baranaina!]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/3145/Zaldibitik_ere_abenduaren_9tik_11ra_Baranaina!/ Astea ezin hobeto amaitzeko, topaketen inguruko azalpena emango dugu ostiral honetan Gaztetxean. Nahiz eta gehien bat gazteei zuzendua egon, edonork har dezakee parte.

Iluntzean elkartuko ginateke, Bokadilo afariarekin hasiera emanez.

Ondoren 22:00etan topaketen nondik norakoak azalduko genituzke eta 22:30etan Gure Kabuz ala Hil dokumentalaren emanaldia.

Bokadilo afarirako aldez aurretik izena eman, Gazte Asanbladako bilera amaitzean edota Gaztetxean jarrita dagoen listan apuntatuz.

Bestetik gogoratu, topaketa autogestionatuak izango direla eta denon beharra dugula hauek aurrera eramateko. Ondorioz, ekarpenik txikiena ere handia izango da. Hemen zure laguntza emateko aukera, opari eta guzti:http://gazteokeraikitzen.topatu.eus/crowdfunding/

Geurea da garaipena, ostiral arte!

Ernai Zaldibi

]]>
Wed, 16 Nov 2016 15:26:16 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/3145 Wed, 16 Nov 2016 15:26:16 +0100 2016-11-16 2016-11-16
<![CDATA[Geure gainetik, IZARRAK BAKARRIK!]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/3129/Geure_gainetik_IZARRAK_BAKARRIK!/ bihar, iluntzeko 8ak aldera Zaldibiko plazan.]]> Arlo ezberdin eta anitzetan banatuta, hilabete luzez, garunari eragin, eztabaidatu, hausnartu eta mahai gainean jarri ditugu autogestioan oinarritutako hemezortzi proiektu. Euskaratik etxebizitzara eta elikadura burujabetzatik komunikaziora. Besteak beste, ELIKADURA BURUJABETZA, ETXEBIZITZA, KIROLA, SORKUNTZA, FEMINISMOA, HEZKUNTZA, LANA...

Zaldibiako Ernaik ere, bat egiten du dei eta asmo honekin. Gazteon etorkizun prekario bat bizitzen eta aurreikusten dugu. Ikasketak amaitu eta ez daukagu guk ikasitako honetan lan egiteko aukerarik. Egoera honek, gure emantzipazio aukera mugatzen du; etxebizitza bat eskuratzeko zailtasunak begibistakoak baitira, egungo hipotekak, alokairu garestiak...

Hemendik 10-20 urtera zer-nolako Zaldibi izango dugun hausnartzen aritu gara gazteok eta egoera penagarria irudikatu dugu. Komertzio eta tabernen etorkizuna kolokan ikusten dugu, LOTARAKO HERRI BIHURTUKO DENAREN BELDUR GARA!

Gainera, plazaratutako azken datuen arabera, herrian 242 etxe huts ditugu. Eta hala ere, berriak eraikitzeko proiektuak martxan daude. Gai honen inguruan jardungo gara, guk argi baitugu, beste alternatiba batzuk landu nahi ditugu, etxe hauei irtenbidea eman eta alokairu sozialak bultzatuz.

Beraz, badago lana eta egitekoa!

Horregatik, abenduaren 9, 10 eta 11n Barañainen egingo diren topaketetarako dei luzatzen dugu. Beste herrietako esperientziak ezagutzea eta idea ezberdinak eztabaidatzea Zaldibiarako aberasgarria izango baita.

Bihar aurkezpen jaialdia egingo dugu iluntzeko 8ak aldera plazan, beraz bertan ikusiko dugu elkar. Animatu eta Joxepaenen jarriko dugun zerrendan izena eman.

Informazio gehiagohttp://gazteokeraikitzen.topatu.eus/

Herriak du hitza, herriak du giltza!

Geure gainetik, IZARRAK BAKARRIK!

Zaldibiko Ernai

]]>
Thu, 03 Nov 2016 14:14:52 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/3129 Thu, 03 Nov 2016 14:14:52 +0100 2016-11-04 2016-11-04
<![CDATA[BAI da erantzuna!]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2999/BAI_da_erantzuna!/ Ekainaren 5eko galdeketari begira, Independentzia aldarrikatuz, Zaldibian hainbat ekintza burutuko ditugu. Hamaika arrazoi ditugulako, demokraziari, justizia sozialari, euskarari, etorkizunari, Euskal Errepublikari... BAI esango diogu:

Maiatzaren 27an, bihar, 16:00etan hasi eta arratsaldean zehar plazan BAI murala marratuko dugu. Murala, bertaratuko garen herritarren argazkiekin eta orri zati batean idatzitako esaldiez osatuko dugu. Argazkiak momentuan atera eta inprimatuko ditugu. Esku marka berdez murala apaintzeko aukera ere izango da. Gainera, Independentzia denda egongo da arratsalde osoan zehar, arropa eta osagarri ezberdinak erosteko aukera izango da.

Ekainaren 1ean, asteazkenan, 18:00etan kotxe karabana egingo dugu Goierrin zehar eta 19:00 agerraldi masiboa Ordiziako plazan. Kotxe karabanaren ibilbidea adierazita dago herrian zehar dauden karteletan.

Ekainaren 3an, ostiralean, Gaztetxearen 10.urteurrena dela aprobetsatuz, arratsaldeko 19:30etan argazki erradoila aterako dugu plazan. Aberri eguneko manifestazioan erabilitako BAI ohial erraldoa ekarriko da eta 200 pertsona inguru beharko dira hau altxatzeko. Lortuko al dugu hau altxatzea? Denon beharra izango dugu!Gogoratu ondoren, Gaztetxea barrutik ikusteko eta mokadutxoaz gozatzeko aukera izango dugula.

Ekainaren 5an, Galdeketa eguna. Denok BAIetzaren aldeko botoa ematera. Eskolako zubi berdearen eskuinetara dagoen lokalean izango da botoa emateko aukera.

Denon parte hartzeaz, jantzi dezagun Independentziaren kolore berdeaz Zaldibi!

Gazte Asanblada eta Ernai

]]>
Thu, 26 May 2016 14:38:45 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2999 Thu, 26 May 2016 14:38:45 +0100 2016-06-03 2016-06-03
<![CDATA[8 lagun atxilotuak, EGIA esateagatik]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2952/8_lagun_atxilotuak_EGIA_esateagatik/ Espainiar Gobernuak sistematikoki torturatu du Euskal Herriko askapen borrokan parte hartu duten milaka gizon eta emakume. Inkomunikatu, bortizki torturatu, epaileak entzungor eta espetxera. Hau izan da askok bizitakoa, hau izan da justiziaren oinarria. Iraganeko kontutzat baino, orainean ere kokatu behar dugu. Izan ere, egun torturatua izateko arriskuak bere horretan dirau.

Aztnugal hitzak Euskal Herria zeharkatu zuen, baita gure barrenak ere. Denoi etorri zitzaizkigun senide eta lagunen bizipenak, beldurrak. Baina Herri honek urteetan zerbait erakutsi badu, beldurra, poza eta amorrua antolatzen jakitea izan da. Sentitzen dugunetik antolatu. Horren adierazle izan da, Aztnugal-en kasua salatzeko egindako lan ikaragarria. Lan horrek min eman die eta horregatik atxilotu dituzte beraien hurbileko lagunak.

Guardia Zibila, Polizia Nazionala... ez dute izan eta ez dute sekula izango lekurik Euskal Herrian. Argi izan behar dugu ordea, askapen prozesu eraldatzailea martxan jarri ezean ez direla joango. Bidal ditzagun, izan gaitezen Herri, izan gaitezen aske.

Mural hau margoztea delitua bada, dei egiten diogu euskal gazteriari herri eta auzoetan torturaren aurkako muralak margoztera. Torturaren aurkako salaketa isilarazi nahi dute, gertatutakoa itzaletan gera dadin.

Atera dezagun egia argira, salatu ditzagun herritarron aurkako erasoak.

Ernai

]]>
Tue, 19 Apr 2016 16:59:10 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2952 Tue, 19 Apr 2016 16:59:10 +0100 2016-04-19 2016-04-19
<![CDATA[Zaldibiko gazteok eginiko Gazte Danbarako spot-a!]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2892/Zaldibiko_gazteok_eginiko_Gazte_Danbarako_spot-a!/ Garaiz zabiltza oraindik Gazte Danbadara joan nahi baduzu. Joxepanen dagoen listan izena eman eta gu arduratuko gara harremanetan jartzeaz.

4 egunetarako bonoek 35 euro balio dute eta egunekoek 15 euro aurrez erosita eta 18 ondoren.

Autobusak antolatzen ari gara Goierri mailan, baina oraindik hauen kostua ez dakigu zein izango den.

Informazio gehiago plazaratuko dugu jaso ahala. Hala ere, sartu gaztedanbada16.info-n eta saltseatu zein tailer dauden, kontzertuen ordutegia, Gazte Danbadako abestia...

Eta garrantzitsuena... ESNA HARRAPA GAITZALA!

Ernai Zaldibi

]]>
Wed, 02 Mar 2016 15:39:44 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2892 Wed, 02 Mar 2016 15:39:44 +0100 2016-03-02 2016-03-02
<![CDATA[Badator Gazte Danbada!]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2886/Badator_Gazte_Danbada!/ Esna harrapa gaitzala, adi, prest. Gure bide propioa eraikitzeko, eraldaketa emateko, urratsez urrats egin beharko dugu. Burujabetzaren bidean, gazteok arloz arlo emandako hainbat aldaketen isla izango da Gazte Danbada, aisialdia eta borroka uztartuko dituena. Bidasoaren bi aldeetako gazte antolakundeok, Ernai eta Aitzinak, elkarlanean antolatutako gazteon topalekua. Martxoaren 25, 26, 27 eta 28an, Laudion.]]> Beste urte batez, Ernai eta Aitzina gazte antolakundeok Gazte Danbada ekimena elkarlanean antolatu dugu.

2016ko martxoaren 25, 26, 27 eta 28an, Laudion elkartuko gara bestelako herri eredu baten aldeko borroka hauspotzeko. “Esna harrapa gaitzala” lemapean, aisialdia eta borroka uztartuko dituen planteamendua garatuko dugu lau egunez.

Egun gazteok bizi dugun egoera prekarioan, esna egotea ezinbestekao baita. Esna egoteak bere horretan adi egotea esan nahi du, prest. Prest ito nahi gaituen zurrunbilotik atera eta gure bide propioa egiteko, ekiteko. Iraultza gure baitan hasten da, horregatik da ezinbesteko esna egotea. Burujabetzaren bidean urratsak ematen jarraitzeko, gazteok elkartu eta gure ekarpena egiteko, Gazte Danbada!

BONOAK:

Lau egunetako bonoak:

  • 30 euro (Otsailaren 28a baino lehen eta 10 taldeetan bilduz gero)
  • 35 euro (Eperik gabe, Laudion erosteko aukera ere egongo da)

Egun bateko bonoak:

  • 15 euro (Aurrez erosiz gero)
  • 18 euro (Laudion bertan)

AUTOBUSAK:

Hasiera batean Goierri mailan antolatuko ditugu autobusak. Baina jende kopuruaren arabera Zaldibitik antolatzeko aukera ere suerta liteke.

Bihar Azken Ostirala izanik eta Ernaikoek lekukoa hartuko dugunez, plazan mahai bat jarriko dugu egitarauak, triptikoak... banatzeko. Bertan, bonoak erosteko eta autobusetan apuntatzeko aukera izango da. Hala ere, oraindik zalantzan zaudetenontzat aurrerago ere aukera izango da bonoak erosteko eta autobusetan apuntatzeko.

Informazioa gehiago: gaztedanbada16.info

Esna harrapa gaitzala, egon gaitezen esna!!

Oraina garelako, biharkoa guk nahi dugun bezalakoa izateko, esna!!

Ernai Zaldibi

]]>
Thu, 25 Feb 2016 14:00:37 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2886 Thu, 25 Feb 2016 14:00:37 +0100 2016-02-25 2016-03-25
<![CDATA[Espetxe guztietara martxak!]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2866/Espetxe_guztietara_martxak!/  Euskal Herria abian, presoak etxera lelopean.]]> Ezker Abertzaleak martxan jarria duen ABIAN prozesuaren baitan antolatutako ekintza da honakoa. Espetxe guztietara iristeko asmoa dago, Euskal Herritik ehunka kilometrotara dauden presoei gure babesa erakusteko.

Eskualdeka banatu dira espetxeak eta Goierriko eskualdeari, Zaragozako espetxeak bisitatzea egokitu zaio. Ondorioz, Zaldibitarrok ere Otsailaren 20ean Zaragozan dugu zita.

Goizeko 6:30ak aldera irtengo gara plazatik eta iluntzean bueltan izango gara. Zaragoza inguruko hainbat espetxeren aurrean ekitaldiak eginez bertan daunen euskal preso politikoei Euskal Herriko berotasuna eta indarra transmitituko diegu.

Horretarako, Joxepanen dagoen zerrendan izena eman Otsailaren 11 baino lehen.

Gogoratu..."Beste bat loturik deino, ez gara libre izango!"

Ernai

]]>
Thu, 04 Feb 2016 15:08:12 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2866 Thu, 04 Feb 2016 15:08:12 +0100 2016-02-20 2016-02-20
<![CDATA[Zaldibitik ere baGOaz Bilbora!]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2827/Zaldibitik_ere_baGOaz_Bilbora!/ 17etan hasiko dira bi manifestazioak, bi hiriburuetan. Ondorioz, urtero bezala Zaldibiko plazatik 15etan irtengo dira autobusak.

Oraingoz 115 pertsona inguru gaude listetan apuntatuak. Joateko asmotan bazaude eta oraindik izena eman ez baduzu, mugi zaitez!

Manifestazioa amaitzean bueltatuko gara berriro Zaldibira.

Oharra: 15etan, puntuan, habiatuko da autobusa. Aurretik zerbait hartu nahi duena, lehenago mugi dadila.

EA DENOK BATERA MUGITUZ, HARRI ASTUN HAUEK MUGITZEN DITUGUN!

]]>
Thu, 07 Jan 2016 19:05:38 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2827 Thu, 07 Jan 2016 19:05:38 +0100 2016-01-09 2016-01-09
<![CDATA[MUGI DAITEZEN HARRIAK!]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2821/MUGI_DAITEZEN_HARRIAK!/ Azken ostiraletako konzentrazioa, abenduaren 31an ospatuko dugu.

Beraz, iluntzeko 8etan elkartuko gara plazan, animatu eta parte hartu ea denon artean Artxanberriko harria mugitzea lortzen dugun.

Ondoren, topa egingo dugu Euskal Presoen alde.

]]>
Sun, 27 Dec 2015 21:45:40 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2821 Sun, 27 Dec 2015 21:45:40 +0100 2015-12-31 2015-12-31
<![CDATA[Gazteon bozka, EH BILDU!]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2636/Gazteon_bozka_EH_BILDU!/ PP eta PSE alderdiek neoliberalismoaren babesean, eskubide sozialak suntsitzeari ekin diote etengabe.

Hezkuntzaren alorrean, zenbait erreforma eta lege inposatu dizkigute non gazteon ikasketa ibilbidea baldintzatzen diguten.

Alde batetik LOMCE legearen bitartez, euren ideologiaren arabera moldatu dute hezkuntza modu erabat antidemokratikoan, sexista, baztertzaile eta autoritario batean, herrietako behar eta errealitateetatik urrunduz.

Bestetik, 3+2 erreformak hezkuntza sistema herritar guztien eskura egotea oztopatu du tasen igoera dela eta.Adierazpen askatasunari dagokionez, Mozal legearekin, desobedientzia zibilerako bide oro indargabetu nahi dute, protesta eta kaleko ekimenak zigortuz.

Eta azkenik espainiatik datorren alderdi berria daukagu, PODEMOS. Zer esan PODEMOS-i buruz? Zer eskaintzen dio euskal gazteriari? Ezer ez! Nahiz eta alderdi berria izan, hauek ere lehengoen lepotik dute burua, entzun besterik ez dago Pablo Iglesiasek autodeterminazioaren inguruan egin dituen azken hitzak: ”Herrien erabakitzeko eskubidearen alde gaude, baina ex dugu independentzia babesten, denak batera hobeto gaudela uste dugulako.”

Bukatzeko PNVk berriz, zer eskainiko digu? Ba aipatu dugun guztiaz gain, AHT, errausgailua bezalako proiektuak, murrizketa sozialak, zerbitzu publikoaren pribatizazioa (KUTXABANK, diru publikoaren kudeaketa txarra (BIDEGI), irregulartasunak…

Espainiar estatuak lan politikoa egiteagatik behin eta berriro jartzen du jomugan. Horren adibide dira urte hauetan zehar gazte independentisten aurka egin diren eta egiten ari diren epaiketak. Egoera honen jakitun eta guzti hau babestuz. PNVk etengabe zapaldu nahi izan du euskal gazteria bere agindupean lan egiten duen ertzaintza herri harresietara bidaliz gazteak atxilotzera. Beraz etsairik handiena etxean daukagu!!!!!

Guzti hau esanda, ezin dugu oraina eta etorkizuna PNV, PP, PSE eta PODEMOSen esku utzi.

EH Bildu da, beste proiektu guztien aurrean alternatiba erreal bakarra. EH Bilduk gazteak politikaren parte aktibo izatea ahalbidetuko du, gazte ikuspegitik, gure gizarteko arlo ezberdinak behatu, dauden problematikak aztertu eta alternatibak planteatuz.

Guzti honengatik, datorren igandean, maiatzaren 24ean, Euskal Herriaren eta euskal gazteriaren aldeko bozkaren alde egingo dugu.

Horregatik, gazteon bozka EH BILDU izango da!

EH BILDUREKIN GAZTEOK GARAILE!

]]>
Wed, 20 May 2015 15:03:45 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2636 Wed, 20 May 2015 15:03:45 +0100 2015-05-24 2015-05-24
<![CDATA[Gazteria Libre!]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2624/Gazteria_Libre!/ Epaiak 7 gazte kondenatu ditu eta 9 absolbitu.

Garrantzitsua da gogoratzea 28 gazteen aurkako epaiketa hau, 40 gazteen kontrako makroepaiketaren jarraipena dela. Kasu horretan, 40 gazteak absolbituak izan ziren. Gainera, gazteak zigortzeko dituzten froga bakarrak torturapeko testigantzak dira.

Oraingoz dugun informazioa oso urria da. Hala ere, atxiloketak gehiago izango direlakoan gaudenez,

Zaldibitarrok ere oso gertutik bizi izan ditugu egoera hauen eta badugu joko honetan zer esana. Horregatik,bihar, osteguna, arratsaldeko 20:00etan plazan kontzentrazioa egingo dugu atxiloketak salatuz.

Berriz diogu, onartzen dugun epai bakarra Euskal Herriak argi esandakoa da, DENAK LIBRE!

]]>
Wed, 06 May 2015 17:10:12 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2624 Wed, 06 May 2015 17:10:12 +0100 2015-05-07 2015-05-07
<![CDATA[M1 Prekarietatearen aurrean, gazteok martxan!]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2619/M1_Prekarietatearen_aurrean_gazteok_martxan!/ Maiatzak 1 langileon nazioarteko eguna dugu, kalea aldarrikapenez betetzeko borroka eguna. Euskal Herrian eta nazioarteko beste herri borrokalarietan, langileriak jendarte justu baten aldeko borroka eraman du aurrera urteetan eta aurten ere ezinbesteko zita daukagu. Egun neoliberalismo basatiaren eraso bortitzak jasaten ari gara eta Horregatik inoiz baino arrazoi gehiago dauzkagu kaleak astintzeko. Herri mugimenduarekin batera, gazte mugimenduko kideok ere kalera aterako gara. Ikasleok, gazteok, guztiak gara Langile Herria.

Gazteok lan esku merkea gara patronalarentzat, bere poltsikoak betetzeko beharrezko duen pieza sinple bat. Zapalduak eta esplotatuak gara. Eredu merkantilistaren mesedetara diseinaturiko hezkuntzaz buruak bete eta peoi lanetan aritzera bideratzen gaituzte, merkatu kapitalistaren tresna bilakatuz. Patronalaren poltsikoak kapitalez betetzeko makinaria gara, gazteok bereziki.

Bizi prekariora kondenatzen gaituzte beraiek sabela angulaz betetzen duten bitartean. Faltsuak diren ametsez marrazten digute etorkizuna oraina borrokatu ez dezagun. Patronalaren mesedetan diharduten politikariak gure emantzipatzeko ezintasuna areagotzen dute, beraien lagunen interesak defendatzen dituzten bitartean herritarron kontura. Prekarietatean bizi arren, pribilegiatuak omen gara. Bizi ala biziraun, ordea?

Egoera kaskarra baldin bada ere, ez dago beste irtenbiderik borrokatzea baino, erroko arazoa kolpatu eta iraultzea. Prekarietatea ez da bizi baldintza, baldintzak eraikiak baitira. Bizitza erdigunean jarriko duen sistema berri bat posible da. Egungo sistema eraikia izan den bezala, beste sistema justuago bat eraikitzea ere posible da.

Inork ezer emango digunaren ideia burutik kendu beharra daukagu. Gure bizi eredu propioak eraikitzera salto egin behar dugu eta sistemaren kateetatik ihes egin. Norberarengan dago giltza eta guztion arten errazago izango da egoerari buelta ematea

Zapaltzen gaituen sistemaren aurrean burujabeak izan nahi dugula aldarrikatuko dugu, gure erabaki propioak hartu eta gure behar eta nahien araberako herri eredua osatuz. Horretarako, ordea, ezinbestekoa dugu elkarrekin borrokatzea. Ezinbestekoa da gure indarrak antolatu eta eskaintzen diguten miseriaren aurrean aldaketaren aldeko apustua egitea.

Borrokaz soilik alda daitezke gauzak eta horrela erakutsi digu historiak. Egunoroko txinaurri lanarekin guri dagokigu horri jarraipena ematea, bidean aurrera jarraitzea. Gazteok lehen lerroan egon behar dugu, makurturik eta etxean gordeta nahi gaituen sistema patriarkal kapitalistari hortzak erakusteko. Egun batean borroka egitea ez da nahikoa ordea, egunerokotasunean ekin behar dugu norberarengandik hasi eta kolektiboraino. Beste eredu baten alde alternatibak eraikiz kapitalismo neoliberalarekin bukatu behar dugubehingoz.

Zaldibiko langileei ere, bihar, maiatzak 1, Besainen egingo den manifestaziorako deia luzatzen dizuegu. 12:00etan Zubimuzu plazatik habiatuko da.

Langile Herria gara. Iraultzaren sua. Bestelako herri eredu bat eraikiko duen indarra gara.

Herri aske, sozialista eta feministara bidean, gazteok martxan!

]]>
Thu, 30 Apr 2015 12:51:45 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2619 Thu, 30 Apr 2015 12:51:45 +0100 2015-05-01 2015-05-01
<![CDATA[Eta orain, zer? Joxepane LIBRE]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2601/Eta_orain_zer?_Joxepane_LIBRE/ Errealitate bihur daitekeen parodia honekin, herritarrak laister bizi dezakegun egoera honen aurrean, zein jarrera hartu behar dugun hausnartzera bultzatu nahi zaituztegu.

ELKARTASUNETIK KONPROMISORA, JOXEPANE LIBRE!

]]>
Mon, 20 Apr 2015 18:47:40 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2601 Mon, 20 Apr 2015 18:47:40 +0100 2015-04-20 2015-04-20
<![CDATA[Gazte martxaren aurkezpena]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2562/Gazte_martxaren_aurkezpena/ "Herria mugarri" lemapean Aitzina eta Ernai gazte antolakundeek udaberriko ekimena antolatu dugu. Horren arira Zaldibiako Ernaik ekimena aurkeztuko du.]]> Aitzina eta Ernai, bidasoaren bi aldetako gazte antolakundeok, aurtengo udaberriko oporretan Lekunberritik Berriozarrera mendi martxa antolatzen gabiltza. Apirilaren 3tik 5era Euskal Herriko txoko guztietako gazteak batu eta mendian gora abiatuko gara eta tartean hitzaldiez, jolasez, kontzertuez, bertsoez, tailerrez eta giro apartaz gozatzeko aukera izango dugu.

Apirilaren 3an goizean Lekunberrin irten, Irurtzunen gaua pasa eta apirilaren 4ean Berriozarrera iritsiko gara. Apirilaren 5ean Iruñan ospatuko den Aberri Egunera egingo dugu martxa kalejiran guztiok batera, hiru egunetako gazte martxari amaiera emanez. Hiru egun hauetan zehar geure esperientziak elkartrukatzeko eta harremantzeko aukera paregabea izango dugu, geure kezka eta nahien inguruan hitz egin eta pertsona askez osatutako Euskal Herri aske baterako bideari ekitekoa.

Aurtengo udaberriko oporretan bada, gazteok martxan abiatuko gara maldan gora eta behera herria mugarri dugula geure oraina eta geroa gaurdanik eraiki eta erabakitzeko.

GAZTEOK MARTXAN GARA, HERRI BERRI BATERANTZ!

Herrian ere, honi lotuta, zita bat dugu martxoaren 13an, ostiralean, arratsaldeko 20:00ak inguruan plazan. Parodia baten bidez gazte martxaren nondik norakoak azalduko ditugu. Bertan, gazte martxako kamixetak egongo dira salgai 6 eurotan.

Beraz, animatu eta inguratu plazara!

Azkenik, motorrak berotzeko martxoaren 29an, Zaldibiko martxa egingo dugu. Lema "Herria mugarri" aitzakiatzat hartuta, Zaldibiako mugarriak ezagutuz. Aurrerago txango honen berri emango dugu.

Nahiz eta ostiralean dena ongi azaldu, martxoaren 23a izango da azken eguna Joxepaneko listan izena emateko.

Besterik gabe, motxilak eta lo zakuan hartu eta goazen Euskal Herriarentzako independentzi nahia eta beharra aldarrikatzera!!!!

ERNAI

]]>
Wed, 11 Mar 2015 18:50:46 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2562 Wed, 11 Mar 2015 18:50:46 +0100 2015-03-13 2015-03-13
<![CDATA[MOSAIKOA]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2478/MOSAIKOA/ Thu, 25 Dec 2014 16:31:45 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2478 Thu, 25 Dec 2014 16:31:45 +0100 2014-12-25 2014-12-25 <![CDATA[Gazteak eta harremanak]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2449/Gazteak_eta_harremanak/ "Ezkutuko hitzez marrazten: gazteon arteko indarkeria sexista" Dossierra egin du Ernaik eta bertan gazteon arteko harremanak izan ditugu hizpide. Bideo honetan laburbiltzen dira hainbat ideia eta hemen duzue dossierra osorik irakurri nahi izatekotan: Ezkutuko hitzez marrazten Dossierra.]]> Sistema heteropatriarkalak ezarritako harremantzeko eta maitatzeko ereduaren inguruko analisia egin dugu, baina baita egunerokotasunean neska gazteok jasaten ditugun eraso sotil edo ezkutukoen (mikromatxismoa) ingurukoa ere.

Helburua argia da; batetik, erasoen eta inposatutako eta txiki txikitatik irakatsitako ereduen gaineko kontzientziazioa eta identifikazioa. Bestetik, inposatutako ereduen deseraikuntza, hau da, norbanakoaren iraultza eta iraultza kolektiboa.

Zapalkuntzen aurrean, lehen pausua zapaldua zarela konturatzea da. Ondoren hasten da eredu berri baten eraikuntza, maila pertsonalean zein kolektiboan.

Espero dugu baliagarria izango zaizuela bai bideoa eta baita Dossierra ere.

]]>
Thu, 11 Dec 2014 09:00:30 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2449 Thu, 11 Dec 2014 09:00:30 +0100 2014-12-11 2014-12-11
<![CDATA[Azaroak 25 ]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2434/Azaroak_25_/ Beste urte betez, emakumeen aurkako bortizkeriaren kontrako eguna ospatuko da.]]> Patriarkatua egituratutako sistema oso bat da, eta sistema oso bezala egiturazkoak diren zapalketak eragiten ditu, indarkeria egiturak bizirauteko behar duen tresna izaki. Eraso Patriarkarrak agerikoak edo ezkutukoak izan daitezke, gogorragoak edo sotilagoak baina eraso horiek beti izango dira estrukturalak. Gure eguneroko harremanetan eraso horiek ematen dira, eraso horiek pairatzen ditugu. Horiei deitzen diegu Mikromatxismo, ez dira mikroak intentsitatez, baizik eta ezkutukoak bihurtzen direlako askotan, gehienetan. Ernaik, Euskal Estatu Sozialista eta Feministaren bidean, ezkutuko eraso horiek identifikatu, azalerazi eta horien aurka indar guztiz borrokatzeko hautua egina du.

Indarkeria sexista, ordea, egiturazko erasoen artean agerikoena da, heriotza du azken muturreko ondorioa. Euskal Herrian urtero indarkeriazko eraso ugari pairatzen ditugu, horietako batzuk heriotza kasuekin. Horregatik, gaur, patriarkatuaren biktimak omentzeko lekua hartu nahi dugu. Sistema anker honen atzaparretan hildakoak gure oroimenean eramaten ditugu eta borrokarako indar gehiago ematen digute.

Eraso guztien aurrean autodefentsa da dugun bide bakarra, eta horregatik hain zuzen aldarrikatzen dugu. Euskal Estatu Feminista eraikitzen goazen bitartean, erabili beharko dugu autodefentsa, baina gure helburua eraso guztiak desagertuko diren eszenatokia eraikitzea izango da. Patriarkatua igarotako amesgaiztoa izango den garaia erditzea da gure helburu nagusia.

Emakume gazteak, antolatzeko beharra dugu, patriarkatuari hortzak erakusteko norbanakoan ahulak garelako, baina kolektiboan garaiezinak. Horregatik hain zuzen, Azaroaren 25eko mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen dugu, auzoz auzo eta herriz herri imaginatiboki eta era berean zurrunki mobilizatzeko ordua heldu zaigu. Bide horretan egon behar gara mutil gazteak ere, guztion betebeharra baita, erasoei aurre egitea. Emakumeen aitzindaritzaren atzean kokatu eta eurekin batera Euskal Estatu Feminista bururaino eramatea baita gure betebeharra ere.Horregatik, instituzioetatik egun hau propagandarako erabiltzen duten bitartean, inongo aldaketarik nahi ez dutenen aurrean, gu diskurtso eta praktika feminista erradikal batekin aurkeztu behar gara, aske izateko feminismoa delako bide bakarra.

Jende Librea Herri Librean.

Jo Ta Ke Euskal Estatu Feminista Lortu Arte!

]]>
Tue, 25 Nov 2014 08:36:00 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2434 Tue, 25 Nov 2014 08:36:00 +0100 2014-11-25 2014-11-25
<![CDATA[ARRAKALA DOKUMENTALA]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2422/ARRAKALA_DOKUMENTALA/ Arrrakala, Bilgune Feministak eta Topatu.info komunikazio proiektuak elkarlanean eginiko proiektua da.Testigantzetan oinarritutako dokumental baten bueltan, heteroaraua gainditzeko tresna kutxa bat sortu nahi izan dute, modu parte hartzaile eta dinamikoan eginez. 75 minutoko iraupena du.

Dokumentalari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sartuhttp://www.arrakala.net/webgunean.

]]>
Mon, 17 Nov 2014 12:18:35 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2422 Mon, 17 Nov 2014 12:18:35 +0100 2014-11-17 2014-11-17
<![CDATA[ZE PASADA?]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2421/ZE_PASADA?/ Mon, 17 Nov 2014 10:51:09 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2421 Mon, 17 Nov 2014 10:51:09 +0100 2014-11-17 2014-11-17 <![CDATA[Karenka: Ernairen aldizkaria]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2298/Karenka:_Ernairen_aldizkaria/ Ernai Gazte Antolakundeak formaziorako eta gaurkotasuneko gaien inguruan informatzeko bi hilean behin argitaratzen duen aldizkaria edo boletina da Karenka. Hemendik aurrerakoak zintzilikatzen joango gara. On egin!]]> Karenkaren uztaileko alean, honako gaiak topatuko dituzue:

Euskal Preso eta iheslari politikoek emandako azken urratsen kokapena bideo bidez.Nazioartea atalean, momentu honetan Palestinan ematen ari den sarraskiak atzetik kate luzea daukala ikusiko dugu begirada iraganean paratuz.Uda izanik, zer hobegorik jai herrikoiei buruzko gogoeta egitea baino? Hori da hain zuzen gure hausnartzen atalean hizpide hartu dugun gai.Herri borroka atalean, kutxabanken pribatizazioren harira egindako ekimenak, Ortuondoko ortua, Aiaradean lan, bizi eta ikasteko gazteek egindako manifestazio eta ekitaldia, San Ferminetako prozesioa...Eta azkenik, udako oporretan ez aspertzeko gomendio batzuk.

On egin!

]]>
Mon, 04 Aug 2014 16:36:11 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2298 Mon, 04 Aug 2014 16:36:11 +0100 2014-08-04 2014-08-04
<![CDATA[Igandean gazteok ere bozkatzera!]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2184/Igandean_gazteok_ere_bozkatzera!/ Ernaik, igandean bozka ematera joateko deia egin dio gazteriari, eta EH Bilduren hautagaitza babestearen alde egin du. ]]> Europar Parlamentuan egindako lanak gure herrian martxan den konponbide prozesuari ekarpena egiteko balio behar digu. Bi norabidetan:

Batetik, Bruselan egoteak ez dakarrelako soilik Parlamentu barruan egindako lana, Estaturik gabeko herri ordezkariekin edota kapitalaren-troikaren europaren aurrean bestelako eredua aldarrikatzen duten sektore iraultzaileekin aliantzak garatzea ezinbestekoa da. Parlamentuko lana ez da soilik barruan garatzen, inguruan dauden aliatuekin elkarlana estutu, errealitateak ezagutu eta elkartasun internazionalistaren logikatik hartu emana izatea ere badakar.

Bestetik, Euskal Herrian gatazkaren konponbideari begira irekitako prozesu demokratikoari zein herri sektore zapalduon interesei erantzunez egunez egun eraikitzen ari garen prozesu sozialari ekarpena egin behar diogu hauteskunde hauetan parte hartuz. Euskal Herrian hegemonia politikoa kolokan dagoen honetan, ezker independentista vs neoliberalismo espainol-erregionalistaren aurrean urratsa emateko aukera dugu.

Euskal Herriko ahotsa nazioartean zabaldu eta nazioartean ematen diren borrokak bertaratu behar ditugu. Euskal Herria eta nazioartea izango dira konponbide prozesuaren hartzaile eta parlamentuan egoteak horretarako aukerak irekitzen ditu.

Hori hala, maiatzaren 25ean ospatuko diren hauteskundeak gure bidean aurrera egiteko parada eta aukera gisa ulertuta, bozka bidez parte hartzeko deia luzatu nahi diogu gazteriari, gure helburuak betetzeko hautu gisa EHBilduren hautagaitza babestuz.

]]>
Thu, 22 May 2014 10:06:36 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2184 Thu, 22 May 2014 10:06:36 +0100 2014-05-25 2014-05-22
<![CDATA[Zaldibiko gazteak Altsasura!]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2128/Zaldibiko_gazteak_Altsasura!/ Bihar hasiko dira Gazte Burutakzio Topaketak Altsasun. Hemen duzue horren harira Zaldibiko Ernaik egindako bideoa.]]> Burutakzio topaketak sistema kapitalista patriarkalaren kontra aritzeko bitartekoak eskaintzera datorren ekimena da Apirilaren 17tik 20ra Altsasun. Gazteok gure egunerokotasunean gu geu izateko aukera nola ukatzen zaigun ikusten dugu, gazte, aske eta burujabe izateko aukera, eta zapalkuntza horren aurrean ezinbestekoa zaigu ahalduntzea. Helburu horiei begira prestatu ditugu Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek apirilaren 17tik 20ra bitarte egingo diren topaketak.

Deia luzatzen diegu beraz, Zaldibiko gazte guztiei bertaratu daitezen. Formakuntza eta jaia uztartuz asteburu ederra pasako dugu!

Bizitza eredu berri bat eraiki dezagun denon artean!

]]>
Wed, 16 Apr 2014 11:48:03 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2128 Wed, 16 Apr 2014 11:48:03 +0100 2014-04-16 2014-04-20
<![CDATA[GAZTE BURUTAZKIO TOPAKETAK!]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2125/GAZTE_BURUTAZKIO_TOPAKETAK!/ Apirilaren 17a,ostegun honetan hasiko dira Atsasun topaketa hauek. Bertan hiru egunez aisialdi aukera ezberdinez gozatzeko aukera izango dugu. Aurtengoan formakuntzara bideratutako gazte topaketak izango dira gahien bat.

Goizez, lau eremu ezberdinetan banatuta, sei arlo ezberdinetan zehaztutako formakuntza saioak garatuko dira:

  • Desobedientzia
  • Desnormalizazio taillera
  • Komunikazio Gerrilla
  • Sormen taillera
  • Kanpo proekzioa
  • Taldeen mikropolitikak

(Hauetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da)

Arratsaldez, nahi duen orok Altsasura gerturatzeko aukera izango du, tailerrak, antzerkiak, hitzaldiak eta ikuskizun ezberdinak izango dira.

Larunbat gauen, festarako aukera izango dugu, Altsasuko Gaztetxean Kolpatu, Zurraia, Tajon Prieto y Los Kuajalote eta 3gabe2 taldeen emanaldia izango baitugu. Hau ere edozein publikorentzat irekia izango da.

Azken eguna Apirilaren 20, igandea izango da. Iruñan Aberri eguna dela aprobetxatuz denok bertara hurbilduko gara.

]]>
Tue, 15 Apr 2014 09:36:59 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/2125 Tue, 15 Apr 2014 09:36:59 +0100 2014-04-15 2014-04-20
<![CDATA[I. Bilgune Orokorrean datorren ikasturteko ildoak zehaztu ditu Ernaik]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/1735/I._Bilgune_Orokorrean_datorren_ikasturteko_ildoak_zehaztu_ditu_Ernaik/ Lehen Bilgune Orokorra burutu berri du Ernai Gazte Antolakundeak. Ehundaka militantek datorren ikasturterako lehentasunezko ildoak zehaztu eta funtzionamenduaren inguruko erabakiak hartu ditugu.]]> Emandako eztabaidetan hurrengo ikasturtera begira honako ildoak erabaki dituzte gazteek:

Zukgua prozesu eratzailean zehaztu bezala, bi lan lerro nagusi finkatu dituzte; bizi eredu berrien eraikuntza eta gatazkaren konponbidea. Bizi eredu berrien eraikuntzan “prekarietatea eta nazio identitatea” jarri dituzte lehentasun. Hauez gain, euskara, hezkuntza, feminismoa zein proiektu txikitzaileei ere garrantzia eman zaie.

Gatazkaren konponbidean “preso eta iheslariak, jazarpen politikoa eta erabakitzeko eskubidearen ildoa” nabarmendu dituzte. Memoria eta indar errepresiboei begirako ildoei ere garrantzia eman zaie. Horregatik, Ernaik, preso eta iheslarien aitortza politikoa, epaiketen etetea eta burujabetzaren aldeko masen artikulazioa izango du jomuga. Ildo nagusietatik aparte, formakuntzak, feminismoak eta internazionalismoak Gazte Antolakundean “garrantzi berezia” hartuko dute.

Bilgune orokorraren balorazio positiboa egin dute gazteek. “Jorratutako gaien mardultasuna aintzat hartuta, guztion artean erabakiak hartzeko” gai izan direla adierazi dute. Salatu dutenez, bilgune orokorraren hasieratik “jazarpen poliziala nabarmena” izan da. Hala ere, “kikildu” ez eta aurrera guztiak batera ekiteko hautua egina dutela azpimarratu dute.

]]>
Tue, 06 Aug 2013 17:05:38 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/1735 Tue, 06 Aug 2013 17:05:38 +0100 2013-08-06 2013-08-06
<![CDATA[Asteazken gauean dokumentala plazan]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/1732/Asteazken_gauean_dokumentala_plazan/ "Izan pirata" dokumentala proiektatuko dugu gaueko 21:30etik aurrera herriko plazan. ]]> Uda honetako 3. dokumentala izango da asteazkenekoa. Orain artekoak eguraldia dela eta kultur etxean egin behar izan ditugu, eta ea ba 3. hau plazan egiteko moduan garen.

Izan pirata dokumentalak, Donostiako jai herrikoien aldeko mugimenduaren nondik norakoak azaltzen ditu, 80ko hamarkadatik hasi eta gaur egunera arte. Laister izango da Donostiko aste nagusia eta Piratek urteetan zehar egin duten eta egiten ari diren lana goraipatu nahi dugu honekin, jai herrikoi, partehartzaile, parekide eta euskaldunak bultzatu baitituzte auzolanez eta ilusioz.

Gora piratak!

]]>
Mon, 29 Jul 2013 11:40:50 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/1732 Mon, 29 Jul 2013 11:40:50 +0100 2013-07-31 2013-07-31
<![CDATA[Gaur gauean 2. bideo emanaldia]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/1729/Gaur_gauean_2._bideo_emanaldia/ Udako gau-giroak aprobetxatuz, kale-zinema antolatu du Zaldibiko Ernaik astearte gauetan. Lehengo astean eman zen aurreneko dokumentala "Iñigo Cabacas, Crónica de una herida abierta" eta 30 bat lagun bildu ginen hau ikustera.

Gaur, Josu Martinezek eta Txaber Larreategik zuzendutako "Sagarren Denbora" dokumentala proiektatuko da plazan (eguraldiak laguntzen badu, bestela antzokian edo kultur-etxean).

Hemen duzue dokumentalari buruzko informazioa:

Kristiane Etxaluz xiberotarra eta Alfonso Etxegarai bizkaitarra ezohiko bikotea dira. Biak gaztetik lotuak Euskal Herriaren askapenerako borrokari, beren maitasuna sorterritik 7.000 km-tara bizitzera kondenatuta daude, Alfonso Afrikako irla tipi batean baitaukate aspaldi, deportaturik. Baina erbesteak erbeste, Bidasoaren Herrian dauzkate biek begiak eta sagarren denboran bihotzak; oraindik iristear den sagarren denbora emankorrean.

]]>
Tue, 23 Jul 2013 10:08:34 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/1729 Tue, 23 Jul 2013 10:08:34 +0100 2013-07-23 2013-07-23
<![CDATA[Bideo emanaldik]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/1720/Bideo_emanaldik/ Gazte Antolakundearen udako kanpainaren "Batera egingo dugu" lemapen uztailen 16n, 23n eta 30en iluntzeko 21:30k aldea plazan izango die emanaldik .

Bihar Iñigo Cabacasen bideokin emango diu hasierea.

Besteipe, animau ta ikustea etorri!!

]]>
Mon, 15 Jul 2013 18:12:13 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/1720 Mon, 15 Jul 2013 18:12:13 +0100 2013-07-16 2013-07-16
<![CDATA[Irati Sienra Ernaiko bozeramailea inputatu dute]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/1642/Irati_Sienra_Ernaiko_bozeramailea_inputatu_dute/ "Terrorismoari gorazarre" egitea egotzi diote, Xabier Lopez Peña euskal preso politikoaren erahilketa salatzeko Gazte Danbadan egindako hitzartzea dela eta. ]]> Gazte Danbadako ekitaldian Xabier Lopez Peña euskal preso politiko ohiaren erailketaren inguruan esandakoarengatik auzipetu du Espainiako Auzitegi Nazionalak Ernaiko bozeramaile Irati Sienra. Ostiralean deklaratu beharko du Bilboko epaitegian.

Era berean, Lopez Peñaren erailketa salatzeko Ernaik atera zuen irudiarengatik itxi zuten gazte antolakundearen webgunea maiatzean. Itxierarekin batera, Mikel Button bozeramailea ere inputatu zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak, horri ere “terrorismoa goratzea” leporatuta. Hain justu, goiko hitz hartzea dela eta inputatu dute Sienra.

Euskal jendarte osoarentzat konponbide garaia den honetan, Espainiar Estatuak lehengo lepotik burua. Errepresioa eta zapalkuntza, beste eskaintzarik ez dute herri honentzat. Oztopo guztien gainetik, Ernaiko kideok borrokan jarraituko dugu.

EUSKAL GAZTERIA AURRERA!

]]>
Tue, 11 Jun 2013 09:37:25 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/1642 Tue, 11 Jun 2013 09:37:25 +0100 2013-06-11 2013-06-11
<![CDATA[M30 Goierrin lan eta bizi]]> http://www.zaldibia.org/ernai/argazkiak/1626/M30_Goierrin_lan_eta_bizi/ Denon indarra ezinbestekoa izango denez, hurrengo ekimenetan parte har dezazun dei egiten dizuegu! Haiek legeak, konbenioak, polizia… dituzte beraien interesak defendatzeko. GUK, BORROKA!]]> Beasaingo eskualdeko manifestazioan burututako parodiaren argazkiak.

]]>
Fri, 31 May 2013 16:28:50 +0100 ARGAZKIAK http://www.zaldibia.org/ernai/argazkiak/1626 Fri, 31 May 2013 16:28:50 +0100 2013-05-31 2013-05-31
<![CDATA[Gazteok ere bihar grebara!]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/1607/Gazteok_ere_bihar_grebara!/ Borrokak ez duela ezertarako balio esaten dute geldirik nahi gaituztenek. Izan ere, geldirik dagoenak ez ditu kateak sentitzen. Bihar goazen denok kalera!]]> Pobrezia eta langabezia nagusi denean, bizitza bera da jokoan dagoena. Oinarrizko eskubide ditugunak pribatizatu eta luxu bilakatu nahi dituzte erreforma nahiz lege ezberdinen bitartez. Osasuna, hezkuntza, gizarte zerbitzuak, kultura… dena negoziogai bihurtu eta prekaritatean bizitzera kondenatu nahi gaituzte kapitalari men egiten dioten agintari politikoek.

Gazteak izan arren, ezin esan aurrean dugun panorama ilusiogarria denik. Gurasoen etxean bizitzera behartuak gaude ezin diegulako merkatuko prezioiei aurre egin, langabezia eta lan baldintza eskasak besterik ez ditugu ezagutzen, ikasteko geroz eta laguntza gutxiago jasotzen dugu eta askok atzerrira jo behar izan dute etorkizun duinaren bila. Hori aski ez eta orain LOMCE lege berria... Nahikoa da! Gazteok Euskal Herrian nahi dugu bizi eta lan!

Kapitalismoarekin ez dugu etorkizunik, miseriaren aurrean erroko aldaketa da behar duguna eta horren alde egingo dugu maiatzaren 30eko Greba Orokorrean parte hartuz. Ez dezatela esan borrokak ez duenik balio.

Ez ahaztu, keinu batekin hasten da dena...

]]>
Wed, 29 May 2013 11:42:02 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/1607 Wed, 29 May 2013 11:42:02 +0100 2013-05-29 2013-05-29
<![CDATA[ERNAI Zaldibiren aurkezpena]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/1538/ERNAI_Zaldibiren_aurkezpena/ Garrantzitsua iruditzen zaigu herriak talde bezala ezagutzea, nola funtzionatuko dugun eta zein izango diren helburuak eta lan egiteko hildoak. Horregatik Maiatzaren 3an, urrengo ostiralean hain zuzen ere, ERNAI taldea aurkeztuko dugu herriko plazan.

Horretarako iluntzetik aurrera ekintza batzuk antolatu ditugu.

Arratsaldeko20:00tanemango diogu hasiera ekitaldi batekin. Ondoren, mokadutxoa egongoda herriko plazara agertu diren herritar guztientzat eta gaueko22:30tan GOSE eta ASKE taldeekkontzertua eskeiniko digute.

Bainahau dena egiteko zuen laguntza behar dugu, horregatik gonbidapena luzatu nahi dizuegu, maiatzaren 3an plazara urbildu eta gurekin batera partehartu ahal izateko.

]]>
Mon, 29 Apr 2013 23:12:41 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/1538 Mon, 29 Apr 2013 23:12:41 +0100 2013-05-03 2013-05-03
<![CDATA[Auzitegi Nazionalak Ernairen webgunea ixteko agindua eman du “terrorismoa goratzea” egotzita]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/1535/Auzitegi_Nazionalak_Ernairen_webgunea_ixteko_agindua_eman_du_“terrorismoa_goratzea”_egotzita/ Espainiako Auzitegi Nazionalak Ernai gazte erakunde berriaren webgunea (www.ernaiantolakundea.org) ixteko agindua eman du “terrorismoa goratzea” egotzita. Eloy Velasco epaileak orain gutxi hil berri den Xabier Lopez Peña euskal presoa goraipatzen duela egotzi dio Aitor Ortuondo webgunearen arduradunari. Ortuondok maiatzaren 9an deklaratzera joan beharko du, inputatu gisa. Ernai gazte antolakundearen webgunean Lopez Peñaren argazki batean “Agur eta ohore” jartzen zuelako terrorismoa goratu ote den ikertzen dihardu epaileak. Espainiako Poliziak Nafarroan duen agintaritzak Auzitegi Nazionalari igorritako txosten bat dela eta hartu du Velasco epaileak erabaki hau. Autoan adierazten denez, webguneak itxita jarraitu beharko du “delituzko goratzearen arduradunak ezagutzeko ikerketak jarraitu bitartean”.

Ernairen oharra:

Gaur eguerdian jakin dugunez, Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak Ernai gazte antolakundearen webgunea isteko agindua eman dio poliziari, ustez Xabier Lopez Peña Euskal Preso Politikoa ohoratu eta hala “terrorismoa goratzeagatik”.

Adierazpen askatasunaren aurkako gertakari larri honen aurrean zera adierazi nahi du Ernaik:

Espainiako Gobernua konponbide prozesua blokeo egoeran mantentzeko ahaleginak eta bi ari da egiten. Iraganeko garaien eta errezeten yonky dira Rajoy eta enparauak. Euskal jendarteak, gatazka behin betiko konpontzeko urrats positiboak exijitzen dituen artean, Madrilen eta Parisen beste aldera begira jarraitzeko hautua egin dute. Konponbide prozesuaren aurrean duten jarrera arduragabe horren ondorioz erail zuen Xabier Lopez Peña Euskal Preso Politikoa espetxe politika kriminalak.

Eta bitartean gainera, egoera horiek salatzeagatik eskubideak sistematikoki urratzen jarraitzen dute Estatuko aparatu guztiek, ezker abertzalea kriminalizatuz bere posizioa ahuldu nahian. Hobe luke Espainiako Gobernuak arduragabekeriak alde batera utzi eta konponbidearen aldeko urratsak emango balitu. Salbuespen legedia bertan behera utziz eta Auzitegi Nazionala itxiz esate baterako.

Ernai konponbide prozesuak aurrera egin dezan lan egiten jarraitzeko konpromisoan berresten da. Hori baita Euskal Herriko gazteriak nahi duena. Hori baita Euskal Herriko jendarteak exijitzen diguna. Eta horretarako, antolatzen eta borrokatzen jarraitzea da bidea.

Ernai, 2013ko apirilaren 26an

]]>
Sat, 27 Apr 2013 15:29:20 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/1535 Sat, 27 Apr 2013 15:29:20 +0100 2013-04-27 2013-04-27
<![CDATA[Herri Harresia bi orduz desegiten aritu ostean, zortzi atxilotu.]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/1514/Herri_Harresia_bi_orduz_desegiten_aritu_ostean_zortzi_atxilotu./ Maite zaituztegu oihu artean eraman dituzte zortziak. Ertzaintza 06:00etan sartu da Aske Gunean, eta jendea arrastaka eta kolpeka atera du. Gutxienez 20 zauritu badira, ertzainak borrekin hasi direlako eta harresian zeudenak indarrez eraman dituztelako. @AskeGunea]]> Herri harresia

]]>
Fri, 19 Apr 2013 09:04:00 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/1514 Fri, 19 Apr 2013 09:04:00 +0100 2013-04-19 2013-04-19
<![CDATA[Injustizien aurrean: Herri Harresia!]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/1513/Injustizien_aurrean:_Herri_Harresia!/ Gauerdi aldera joan dira aurreneko aldiz, eta goizaldeko lauretan bigarrenekoz. 500 pertsona inguru zeuden lotan Donostiako Bulebarrean, gazte zigortuak babesteko.

Ertzaintza bi aldiz igaro da Donostiako Bulebarretik. Hainbat furgoneta eta auto joan dira Aske Gune ingurura, baina ez dute inor atxilotu. Elkarri helduta, "Ez diegu utziko eramaten" eta "Euskal gazteria aurrera" oihukatu dute Aske Gunean zeudenek Ertzaintza joan denean. Hango jendetza ikusita, Ertzainek bertan behera utzi behar izan dituzte atxiloketak.

Atzo iluntzean, berriz, kontzentrazio jendetsua egin zen eta amaieran, ohar bat irakurri zen. Bertan, "Herri harresira" batzera deitu zuten EAJ, eta Ertzaintza "Espainiatik datozen lege injustuak" betetzera ez bidaltzeko eskatu zioten gazteak babesten ari diren herritarrek. Militantzia politikoa espetxera zigortzea, "XXI. mendeko demokrazia batean, onartezina" dela argudiatu zuten. Gainera, adierazi zutenez, horren aurka dago Euskal Herriaren gehiengoa.

Aske Guneak aurrera darrai egunean 24 orduz. Egunero ekitaldi eta ekimenak daude antolatuta. Tarteren bat duten guztiei dei egiten diegu elkartasunez Bulera gerturatzeko eta herri harresian parte hartzeko. Denok gara beharrezkoak!

EUSKAL GAZTERIA AURRERA!

]]>
Thu, 18 Apr 2013 09:26:20 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/1513 Thu, 18 Apr 2013 09:26:20 +0100 2013-04-18 2013-04-18
<![CDATA[Donostiako gazteak atxilotze arriskuan! Denok Bulera!]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/1505/Donostiako_gazteak_atxilotze_arriskuan!_Denok_Bulera!/ Atxilotze eta espetxeratze agindua eman da eta beraz, datozen orduetan gerta daitezke atxiloketak. Ez diezaiegun utzi! Elkartasunez, gerturatu Boulevardera!!!]]> Donostiako zortzi gazte zigortuak atxilotzeko agindua eman du Espainiako Auzitegi Nazionalak, Eleak mugimenduak jakinarazi eta Ainhoa Baglietto abokatuak BERRIAri baieztatu dionez. Auzitegi Gorenak atzo zortzi berretsi zuen Auzitegi Nazionalak ezarritako seina urteko espetxe zigorra, eta atzo eman zuten atxilotzeko agindua. Edozein unetan izan daitezke atxilotuak.

Imanol Vicente, Nahikari Otaegi, Ekaitz Ezkerra, Aitor Olaizola, Adur Fernandez, Oier Lorente, MIkel Arretxe eta Egoi Alberdi zigortu zituen auzitegiak, Segiko kide izatea egotzita.

Donostiako Bulebarrean dagoen Aske Gunera joateko deia egin dute, “herri harresia eraikitzea delako gazteak eramaten ez uzteko bide bakarra". Bertan dira zigortuak izan diren gazteak. Egunero, taldeka lagundu dituzte haien etxeetatik Aske Gunera eta handik etxeetara.

]]>
Tue, 16 Apr 2013 10:40:36 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/1505 Tue, 16 Apr 2013 10:40:36 +0100 2013-04-16 2013-04-16
<![CDATA[Donostiako 8 gazte, 6na urtez zigortuak]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/1496/Donostiako_8_gazte_6na_urtez_zigortuak/ Bizi duten egoera salatu eta mobilizatzeko deia luzatu dute Donostiako gazte auzipetuek

2012 Abenduak 27

Donostiako eta beste hainbat herritako gazteek bizi duten egoera politikoa salatu dute gazte auzipetu donostiarrek, Eleak mugimenduarekin batera eskainitako prentsaurrekoan. Ekaitz de Ibero gazte donostiarra edozein momentutan espetxeratua izateko arriskuan dagoela ere azpimarratu dute.

2007ko urritik abendura bitartean atxilotutako donostiar gazteak, 2009 eta 2011 bitarte atxilotutakoak, euren senideak, lagunak eta Eleak mugimenduko Txerra Bolinaga kidea izan dira bertan.

Prentsaurrekoko testua:

donostia_gazteak_prentsaurrekoa_eleak2007ko urria eta abendua bitartean, 26 gazte donostiar atxilotuak izan ziren polizia espainiarraren eskutik. 11 inkomunikatu egin zituzten eta komisarian torturak jasan zituzten. 13, aldiz, espetxeratuak izan ziren.

Inkomunikazio aldian torturak baliatuz, poliziak nahi zuena sinatuarazi zieten, eta torturaz zikinduriko paper horietan oinarrituz fiskal eta epaileek bi auzi ireki zituzten beraien kontra.

15 lagunek Segiko kide izateaz akusaturik, 6 urteko kartzela zigorra jaso zuten Auzitegi Nazionalean eta egun, Auzitegi Gorenean helegitea jarri ondoren, auzia noiz ebatziko zain bizi dira.

Bestetik, gaur bereziki salatu nahi dugun egoera honakoa da; lau lagun Madrilen epaituak izan ziren kale borroka ekintza batean parte hartzea leporatuta. 4 horietatik 3 absolbitu zituzten, baina Ekaitz de Ibero 4 urte eta 3 hilabeteko kartzela zigorrera kondenatu zuten, eta egun, edozein momentutan espetxeratzeko arriskuan bizi da.

Gogor salatu nahi dugu Ekaitzen egoera; 5 egunez inkomunikatuta egon eta torturatua izan zen. Hori da bere kontra erabili duten gauza bakarra, torturatuta sinatu zuen autoinkulpazioa. Espainiar justizia torturaz baliatu da beste behin euskal herritar bat espetxera kondenatzeko.

Baina gurea ez da kasu isolatua, beste hainbat gazte donostiar Madrilen epaituak izateko zerrenda luzean jarraitzen dute, Oreretako 5 gazte edozein momentutan espetxeratuko dituzte, otsailean Burlatako gazteak epaituko dituzte Auzitegi Nazionalean eta ehundik gora dira epaituak eta espetxeratuak izateko arriskuan bizi diren gazteak.

Prentsaurreko honen bidez jakinarazi nahi dugu, datozen asteotan Donostiako gazte auzipetuak eragile desberdinekin biltzen hasiko garela gure egoera eta bereziki Ekaitzen espetxeratze arriskua azaltzeko, eta era berean hauen babesa bilatu eta mobilizazio desberdinak adostu eta deitzeko asmoz. Beraz, aurrerantzean eskubide zibil eta politikoen kontra egongo diren erasoen aurrean euskal jendarteari mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen diogu, kalean egotea izango baita estatu espainiarrari zein frantziarrari presioa egiteko eta egoera guzti hauekin amaitzeko modu bakarra.

ESKUBIDE ZIBIL ETA POLITIKOEN DEFENTSAN, ESPETXERAKETA ETA EPAIKETA POLITIKOEI STOP!!

EUSKAL GAZTERIA LIBRE ETA LEGALA!!

ZALDIBIKO GAZTEAK ERE DONOSTIAKO AUZIPETUEKIN!!

ERNAI

LOTURA: Donostiako gazte auziperatuak

]]>
Thu, 11 Apr 2013 08:30:18 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/1496 Thu, 11 Apr 2013 08:30:18 +0100 2013-04-13 2013-04-13
<![CDATA[Gazte Danbadara goazenon arteko bilera igandean]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/1469/Gazte_Danbadara_goazenon_arteko_bilera_igandean/ Badator jadaaa, Gazte Danbadaaa!!! Horrela dio kantuak eta egia da, astebete eskax falta da Urduñara joateko. Horregatik, igandean iluntzeko 19:00etan bilera egingo dugu Zaldibitik goazen gazteok Gaztetxean.]]> Astebete falta da Gazte Danbadarako, Ernai Gazte Antolakundearen jaiotza festarako. Urduñan izango da, martxoaren 29tik apirilaren 1era. Bertan, hainbat ekimen egongo dira: hitzaldiak, kontzertuak, tailerrak, ikuskizunak...

Zaldibitik 30 gazte inguru joango gara egun guztiak pasatzera, baina nahi dutenek aukera dute egun bakarrerako joateko ere. Motxila prestatzen hasi beharrean gaude beraz, eta eraman beharreko gauzen inguruan hitz egiteko eta sarrerak banatzeko bilera egingo dugu.

NOIZ: martxoak 24, igandea

ORDUA: 19:00etan

NON: Gaztetxean

Gazte Danbadako egitaraua edo bestelakoak ikusi nahi badituzue, hemen duzue lotura:

http://gaztedanbada.net/

]]>
Thu, 21 Mar 2013 09:49:20 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/1469 Thu, 21 Mar 2013 09:49:20 +0100 2013-03-24 2013-03-24
<![CDATA[Lanerako gogotsu jaio da Ernai]]> http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/1411/Lanerako_gogotsu_jaio_da_Ernai/ Mila gazte ingururen aurrean ernaldu da Ernai, Ezker Abertzaleko gazte antolakundea. Lizarrako Remontival pilotalekuan aurkeztu dute Zukgua prozesuan Hego Euskal Herriko milaka norbanakok gorpuztutako bilgunea. Zaldibian ere lanean hasiak gara, gazteok gure etorkizuna eraikitzea beste aukerarik ez dagoela jabetu baikara, inork ez digu eta ezer oparituko.]]> ERNAIREN HITZARTZEA:

“Jan, edan, lo egin… hori gaixoek eta zaharrek ere egin dezaketela uste dut. Beraz, zertarako bizi? Guk beste gauza batzuk egin ditzakegula uste dut. Borrokatu, borrokatu eta borrokatu. Borrokak aberastu egiten du.”

Hauek, Lucio Urtubiaren hitzak dira, gaurko egunerako aproposak.

Hor dugu logotipoa, izar eta guzti. Zenbat espekulazio egon diren horren inguruan eh…? Eta zenbat eztabaida hemen, Lekunberrin, tolosan eta Barakaldon… feminismoaz, sozialismoaz eta gazteherriaz aritu gara behin eta berriz… ta ze buruhausteak!

Ezker abertzalearen estrategia- aldaketaz eztabaidatu dugu eta askapen prozesuari ekarpen potentea egingo dion gazte estrategia zehaztu dugu.

Gehientsuenok, bi ondorio nagusi atera ditugu guzti honetatik:

Batetik, prozesua bera formazio saio ikaragarria izan dela guztiontzat. Ideologikoki ongi hornituta gaude eta hori garrantzitsua da fase politiko honetan. Baina ez gara asetu oraindik, ikasten jarraituko dugu, borroka ideologikorako motxila betetzen.

Eta bestetik, gazteok oso argi dugula zer nahi dugun. Euskal Herria aske, sozialista eta feminista nahi dugu, horretan paratu dugu begirada, begia noraino, gogoa haraino heltzen baita. Panorama beltza da, Gure gurasoek borrokaz irabazitako eskubideak, krisiaren aitzakipean suntsitzen ari dira…… Baina Ernai gaude eta ez gaituzte lo harrapatuko! Euskal Estatu sozialista eta feministarako bideak askatuko gaitu!

Orain, eztabaidatutako guzti hori praktikara eramaten jakin behar dugu. Hau ez baita amaiera. Hasiera baizik. Ez gara hutsetik abiatzen. Ponentzia mardul horretan definitutakoaz gain, esperientzia zabala dugu. Gazte mugimenduan jardun izan dugu lanean gure herri eta auzoetan. Baina horretaz gain, gazteria antolatuak 30 urtetan izan duen ibilbidearen uzta ere jaso dugu. Ondo egindakoak gogoan hartu eta gaizki egindakoetatik ikasiz. Iparra argi izanda aurrera egingo dugu! Ez izan zalantzarik!

Ernai hitzak baditu hamaika adiera. Adi egongo gara, erne. Bizitasunez arituko gara, errebeldiaz. Ernaiekin jarrera bat adierazi nahi dugu, gazte iraultzaileon jarrera. Izan ere, sistema bere tresna guztiekin, behin eta berriz saiatzen da errealitate gordina makillatzen eta irabazteko adi egotea ezinbestekoa da. Baita bizitasuna ere, testuingurua aztertu eta etorri daitezkeen gertakariei aurre hartu ahal izateko.

Eta gure zeregin nagusietako bat, jarrera hau hedatzea izango da. Udaberriak bezala guk ere gure koloreak zabalduko ditugu: antolakuntzaren urdina, independentziaren berdea, feminismoaren morea eta sozialismoaren gorria. Iraultzarako gogoa, zirikatzeko grina zabalduko dugu.

Izan ere gazteok bi aukera ditugu uneotan:

Zapalduak jarraitu eta prekarietatean murgilduta bizirautea. Merkatuen diktadura pean peoi izanten jarraitzea.

Edota gure buruen jabe izatea. Kontraerasoari ekin eta Euskal Estatu Sozialista eta Feminista eraikitzea.

Eztabaida prozesuan behin eta berriz errepikatu dugu burujabetzaren kontzeptua. Horren ukazioaren adibide garbia dira Estatuak, Lanbide, unibertsitate programak, helduen botereak edo lan baldintza prekarioak. Guztiek hartzen dituzte erabakiak geure ordez. Ez gara ez isilik ez geldirik geratuko ordea sistema kapitalista eta patriarkala inposatzen zaigun artean. Ez gara inoren ardi! Geuren buruen jabe gara!

Argi dugu, Espainiar eta Frantziar Estatu ustelen baitan gazteok ez dugu etorkizunik! Eguneroko albisteek geroz eta arrazoi gehiago ematen dizkigute bi estatuekin apurtzeko. Barcenas eta compañia, zuena bai pagotxa; zerutik erortzen omen zaizkizue diruz beteriko sobreak. Ez jabe, ez jatorri ezagunik. Hori bai misterioa! Poltsikoak lehertzear dituzue eta hala ere bigarren mailako bilakatzen duzue gure osasuna, hezkuntza eta etxebizitza eskubidea. Baduzue dirua AHT, errauskailua, edota superportua egiteko, zuen kapritxo guztietarako! Hemen ez da murrizketa beharrik, ez da dirurik falta, borondatea eta lotsa da falta zaizuen bakarra!

Baina sobreetaz eta lapurretaz hitz egiteko hemen Euskal Herrian bertan ere ongi dakigu zer nolako trikimailuz jokatzen duen klase politiko burges ustelak. Cervera jauna, zu izan zara erortzen lehena, baina izebergaren tontorra baino ez dugu ikusi momentuz. Azaldu dezatela zure laguntxoek, zer egin duten nafar guztiona zen aurrezki kutxarekin, eta zer egin duten gure diruarekin. Azaldu dezala Barcina andereak, zeren truke saldu dion Nafarroa Espainiari? Benetan espero duzue zuen gezurrek betiko iraungo dutela? Zuen prepotentziak, zuen morrontzak, amildegiaren ertzeraino eraman zaituzte. Gezurretan aritu zarete baina gezurrak hanka motza du. Kasu beraz, kasu!!

Urkullu jauna, zu ere ez zabiltza urruti. Ibilbide luze eta tristea urteetan egindakoa, herri honen etorkizun aske eta justuari ateak ireki beharrean zuen poltsikoen interesei begira ibili zarete. Herri honi bizkarra eman eta Madrilekin eskuz esku ibili zarete negozio zikinetan, eta aurrerantzean ere, ziur, bide beretik ibiltzen segituko duzue. Ez gara fido! Zuen aurrean ere Ernai gaude!

Ez gara zuretaz ahaztu Hollande. Malin egin berri duzuen interbentzioa da zuen izaera inperialistaren adibiderik garbiena. Prest zaudete errekurtso naturalak ustiatu ahal izateko herri subirauak zapaltzeko. Berdin Euskal Herriarekin ere; zapaldu egiten dituzue subirautza aldarrikatzen duten ahotsak. Ipar Euskal Herriko jendartea lurralde elkargo propioa exijitzen ari zaizue, 3 herrialdeei batasuna emango liokeena, eta guk ere gure egiten dugu exijentzia hori.

Sistemaren eta bere bultzatzaile nagusien inposaketei aurre egitea gazte boterea artikulatuz eta gure burua ahaldunduz soilik lortuko dugu. Kontzientzia zabalduz eta gazte orori borrokarako esparruak eskaini behar dizkiogu. Horrela lortuko dugu iraultza soziala. Horrela Euskal Estatu sozialista eta feminista eraikitzea. Gazte borrokaz lortuko dugu! Bai horixe!

Eta non egongo da Ernai? Bilera geletan, itxita? Ez, ezta? Ez! Kalean egongo da, lehen lerroan beti. Eta norekin egongo da Ernai? Zapalduekin, gazteriarekin, herri sektoreekin eskuz esku lanean egongo da, bizi eredu berriak eraikitzen, euskaraz bizitzen. Gazte lokaletan, gaztetxeetan, kirol taldeetan, sarean eta kalean egongo da Ernai!

Zergatik diogu hau? Ezker abertzaleak erronka potoloak dituelako esku artean. LAB eta Sortuko kideek aipatu dituzte horietako batzuk lehen. Euskal Estatua eraikitzeko, hegemonia eskuratu behar du ezkerreko independentismoak. Eta horretarako tresnak mahai gainean jarrita daude egungo fase eta estrategiari aurre egiteko.

Instituzioak eta aparatu burgesak mugiaraziko baditugu ezinbestekoa da herri mugimendua jo eta ke aritzea lanean, jarraitu beharreko bidea marraztuz eta herritarron behar eta eskariak egi bilakatzeko exijituz. Garrantzitsuna ordea eraikitzea da. Hegemonia eskuratzeko tresnak ez baitituzte instituzioek soilik ematen. Herri mugimenduak berak ere eraiki eta sortu behar ditu. Bide batez, agur bero bat bidali nahi nieke Udalbiltzako kideei, gaur ari baitira batzar berreratzailea burutzen. Herrigintzarako tresna garrantzitsua izango da ezbairik gabe.

Euskal Estatua eskuratzeko bide horretan ordea, badugu ezinbestean igaro beharreko beste peaje bat. Urteetako gatazkak sufrimendu ugari eragiteaz gain ondorio lazgarriak ere utzi ditu. Ezker abertzaleak urrats mordoa eman ditu gatazka konpontzeko norabidean baina Estatuek amaierarik gabeko labirinto batean sartu nahi gaituzte. Euskal jendartea aurrera doa. Gobernuak aldiz konponbide prozesua blokeatu besterik ez du egin, bake bidean oztopoak ezarri.

Konponbidearen beharraz asko dakite ehundaka kilometrotara dauden euskal preso eta iheslariek baita euren senide eta lagunek ere. Oztopoak oztopo gazte borrokaz ekarriko ditugu etxera igerian, hegan edo oinez, traba guztien gainetik!

Kontziente dira gazteriak gatazkaren konponbidean jokatzen duen paper aktiboaz, eta horregatik gaituzte euren jopuntuan. Joseba Sarrionandiak elkarrizketa batean erabili zuen terminoa erabiliz, Estatuen sparring funtzioa bete du gazteriak. Behin eta berriz gu isiltzen eta geldiarazten saiatu dira, baina gure oihuak ez du etenik, gure oinek ez dute katerik ezagutzen. Besarkada bero bat Lizarratik Orereta, Donostia eta Burlatako auziperatuei eta baita gainerako gazte auziperatu guztiei ere!

Etorkizunean halakorik gehiago ez bizitzeko, berme bakarra indar okupatzaileek Euskal Herritik aldegitea da. Eta guardia zibilekin batera polizia eta jendarmeek ere bai! Joan daitezela! Utz gaitzatela bakean!

Hasieran esan bezala hau abiapuntua baino ez da. Iraultza egitera goaz, abiada hartzen ari gara, eta bide horretan munduko beste hainbeste gazte borrokalarirekin ere bat egingo dugu. Indarrak batuta lortuko dugu sistema ustel eta zapaltzaile honi behin betiko kolpea emango dion uholdea eragitea!

Horretarako, lehenengo hitzordua gaur arratsaldean bertan dugu LOMCE Hezkuntza Erreformaren aurkako manifestazioetan. Madrildik datozen inposizioei ezetz esango diegu. Eta bihar, Martxoak 3, Gasteizen kapitalismo basatienak eramandako 5 burkide gogora ekartzeko eta erantzuleei kontuak eskatzeko eguna dugu. Martxoren 8an ere zita garrantzitsua dugu. Badugu zer borrokatu! Gurea da garaipena!

Iritsi zaigu unea! Orain herri eta auzoetara! Piztia piztu da, ekin!!!

Gora Euskal Herria askatuta!

Gora Euskal Herria sozialista eta feminista!

Gora Ernai!

]]>
Mon, 04 Mar 2013 12:45:36 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ernai/albisteak/1411 Mon, 04 Mar 2013 12:45:36 +0100 2013-03-04 2013-03-04