• 28
    MAI
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    DENA ERABAKITZEKO GIPUZKOAKO HERRIARTEKO PILOTA TXAPELKETAN

    Maiatzaren 24ean, ostiral iluntzez, ekin zion Zaldibiako taldeak Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketari. Resti pilotalekua beterik, ez zuen Beasainen aurka emaitza ona ateratzeko aukera aprobetxatu eta gauzak erabakitzeke geratu ziren.

    Kadeteetan,  Aimar Garmendia eta Ander Muruak ezin izan zuten garaipena lortu eta 22-14 galdu zuten. Jubeniletan, aldiz, Aitor Irastorzak eta Aitor Elizegik osatutako bikoteak partida 22-16 irabaztea lortu zuen. Jendeak biziki estimatu zuen bi hauen ahalegina. Helduen kategorian, berriz, Aratz Mendizabal eta Aitzol Sukiak 22-19 galdu zuten, erraz irabazten hasi eta pixkanaka zailtzen joan zen partida interesgarri batean.

    Beraz, Beasainek bi partida irabazi zituen, baina, tantoen diferentzia bostekoa baina ez denez, aukera asko ditu Zaldibiako taldeak final-laurdenetara sailkatzeko.

    Itzuliko partida, ostiral honetan jokatuko da Beasaingo Antzizar kiroldegian 7 terdietatik aurrera. Animoak beharko dituztelako ea bertan elkar ikusten dugun!
     

banner laguntzaileak

Boletina

ZaldibiaTB