• 03
    MAI
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Aurten ere, Zaldibiako pilotariek, Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketan, herria ordezkatuko dute.

    Aurten ere, esan bezala, Zaldibiak, Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketan taldea aurkeztuko du bihar Donostian, Miramonen hain zuzen, egingo den zozketan. Ea aurtengoan zorte gehiago duten eta lehengo kanporaketan aurrera egiten duten. Horretarako zuen laguntza ezinbestekoa izango da. Ea bada, bihar zein herri tokatzen den zozketan aurkari, eta aurrera egiten duten txapelketan.

    Kanporaketak joan-etorrikoak izango dira, datorren hastean hasita, eta hiru mailatan jokatuko da. Kadete, jubenil eta nagusi mailetan. Partiden leku, egun eta ordutegiak jakinaraziko ditugu web gune honetan. 

banner laguntzaileak

Boletina

ZaldibiaTB