• 26
    MAI
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Andoainen aurka izango dute Zaldibiako pelotariek lehenengo kanporaketa

    Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketako zozketan, Andoain izan zen aurkari suertatu zena lehenengo kanporaketa honetarako. Joaneko partida, maiatzaren 26an izango da Andoainen, arratsaldeko 6etan hasita. Itzuliko partida, berriz, ekainaren 1ean izango da, ostirala, gaueko 21:30etan hasita.


    Andoaina joatea zaila izango zaio jende askori, herrian bertan beste hainbat ekintza baitaude larunbat honetarako. Baina datorren ostiralean, ekainak 1, eskertuko lukete pilotariek herritarren babesa. Ea aurten lehenengo kanporaketa hau pasatzen duten.


    Ea bada, denok frontoian ikusten garen herriko pilotariei indarra emateko!

     

banner laguntzaileak

Boletina

ZaldibiaTB