• 01
    EKA
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Gaur, gaueko 21:30tan, Zaldibiako Resti pilotalekuan, Andoainen kontrako kanporaketako itzulerako partida jokatuko da.

    Gaur gauean herriko pelotarien pelota partidez gozatzeko aukera izango da Resti pilotalekuan, Gipuzkoako Herriarteko pelota txapelketako lehenengo kanporaketako itzulerako partida jokatuko baita bertan, Andoainen kontra. 

    Aurreko astean joaneko partida jokatu zen Andoainen, eta emaitza onarekin itzuli ez baziren ere, oraindik aukera asko daude kanporaketa pasatzeko. Esan bezala emaitza ez zen nahi bezain ona izan, 3 partidetatik 2 galdu baitziren eta bat irabazi. Baina hala ere buelta eman daiteke kanporaketari, tanto kopuruen arabera, hiru tantoko aldea bakarrik baitute Andoaindarrek. 

    Beraz, gaur gauean, 21:30tatik aurrera, denon laguntzak beharko dute herriko pelotariek kanporaketa honetan aurrera jarraitu eta herriaren izena Gipuzkoan zehar zabaltzen jarraitzeko.

    Animo mutilek!

     

     

     

banner laguntzaileak

Boletina

ZaldibiaTB