• 18
    URT
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Zaldibiako Esku pilota eskola

    Betidanik izan da Zaldibian pelotan aritzeko grina eta gogoa. Batzu batzuk badira orain dela urte mordoxka bat Gipuzkoako hainbat txapelketetan profesional mailan edota afizionatu karnetarekin aritu direnak. Baina bestela aritutakoak ere badira. Izan ere, herrian antolatzen ziren txapelketek garrantzia eta sona handia izaten zuten.

    Azken hamarkadetan berriz, Federazioak antolatutako hainbat txapelketetan, zenbait herritakotan eta Donostiako auzoetan antolatutakoetan parte hartu izan dute Zaldibiako pilotariek. Eskukoa izan da betidanik gehien landu den modalitatea eta gaur egun ere, esku pelota da arrakastarik gehien duena.

    Aitzol Sukia aritu da orain dela gutxira arte eskuz profesional mailan, Aratz Mendizabal profesionalekin entrenatzen ari da afizionatua izanagatik, Ibon Gurrutxaga afizionatuetan ari da, eta Aritz Zeberio ‘Zeberio III’ erremontean profesionaletan.

    Laster hogei urte beteko dira eskola sortu zenetik. Egun, ez ditu bere garairik onenak bizi Zaldibiako Pelotak, baina oraindik bada atzetik ezustekoren bat edo beste eman dezakeen mutiko edo neskatorik.

      HARREMANA