• 02
    OTS
    2020
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Gailurrerantz KE mendi saileko urteko batzarra otsailaren 2an

    Gailurrerantz Kirol Elkarteko mendi sailak otsailaren 2an egingo du urteko batzar orokorra Zubi-Buru elkartean, 16:30ean. 2019ko balantze ekonomikoa eta ekintzen memoria, eta 2020ko ekintzak proposatzeaz gain, Oiduirekin lotura duten hainbat puntu daude gai ordenan, Oiduiko araudiaren berrikuspena tartean. Bazkide guztiek urtarrilaren 26a arteko epea dute araudiari ekarpenak egiteko. Albiste barruan duzue deialdia.

    GAILURRERANTZ MENDI SAILAREN URTEKO BATZAR OROKORRA

    EGUNA: Otsailak 2
    LEKUA: Zubi-Buru elkartea
    ORDUA: 16:30

    Gai ordena

    1.- 2019ko balantze ekonomikoa
    2.- 2019ko ekintzen memoria
    3.- 2020ko ekintzen proposamena
    4.- Oiduiko arautegiaren berriskupena eta onarpena*
    5.- Oiduiko giltza aldatzeko proposamena
    6.- Oiduiko mantentze lanak
    7.- Galderak eta iradokizunak

    *Artxibo erantsian duzue Oiduiko arautegiaren proposamena. Ekarpenak guatxapez, gailurrerantzme@gmail.com helbidera idatzita edo mendi elkarteko norbaiti jakinarazita egin daitezke urtarrilaren 26a baino lehen.

2020, otsaila
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
 
2
3
 
45
 
6
 
78
 
9
 
10
 
1112
 
1314
 
15
 
16
 
17
 
181920
 
21
 
2223
 
2425
 
2627
 
2829
 
 
       

>> Hurrengo ekitaldiak

Boletina

ZaldibiaTB