• 05
    OTS
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Hemen dituzue Mendi Elkarteak Oiduiko txabola erre izanaren inguruan egin dituen adierazpenak.

    Zaldibiako Gailurrerantz Mendi Elkarteak kudeatzen duen Oiduiko txabola kiskalita

    Ostiraletik larunbaterako gauean Oiduiko elkartea suak kiskalia izan zen. Larunbat goizez hiru mendizalek eman zieten larrialdi zerbitzuei abisua. Berehala suhiltzaileak eta Ertzainak urreratu eta bakoitzak bere lanari ekin zion.


    Lehen ondorio gisa, sua logeletan sortu zela adierazi zuten suhiltzaileek eta sua subajutik edo ekonomikatik sortu izana baztertu zuten. Behin hango lanak amaiturik eta txosten ofizialaren zain, bertaratu ziren suhiltzaileen hipotesi nagusia sua modu ez naturalean sortua izan zela da.


    Gertaera honen aurrean eta adituen gomendioak jarraituz, herrian berehala auzolan deialdia egin eta zutik dirauten hormak babestu dira igande goizez.


    Gailurrerantz Mendi Elkartetik eskerrak eman nahi genizkieke auzolanean parte hartu duten zaldibitarrei eta egun latz hauetan beraien atxikimendua eta babesa helarazi diguten pertsona, talde eta eragile guztiei.


    Oiduik zaldibitarrontzat duen garrantzia eta Aralarri egiten dion ekarpena ikusita, Mendi Elkartetik berau berreraikitzeko pausoak emateko konpromisoa adierazten dugu.

     

    Zaldibiako Gailurrerantz Mendi Elkartea