• 28
    API
    2019
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Apirilaren 28an mendi irteera

    Gailurrerantz elkarteak mendi irteera antolatu du apirilaren 28rako Zaldibia eta Lazkaomendiko lurretan zehar

    Udaberriko oporrei amaiera bikaina emateko, apirilaren 28an mendi irteera egingo da Gailurrerantz elkartearen ekimenez. Parke botanikotik abiatuz, Olaldeko bidezidorretik gora, Okobiotik barrena, Lazkaotxikiren jaiotetxea den Abalinzahar baserriaren ondotik pasatzen da izar berdez markatutako bide hau. Amondaraindik behera Lazkaoetxera jaitsi eta Arkakako putzuan bazkaltzea da asmoa.

    Itzulera, erreka lagun hartuta, Auntxieta-Telleria baserritik behera, Zubietako errotaren ondotik egingo da, Unanubietako zubitik barrena.

    Ibilbide zirkular honek 10 kilometro dauzka eta paisaia dotoreak eskaintzen ditu. Zaldibiako parajeak ezagutzeko aukera paregabea da. Herritar guztiak daude txangora gonbidatuta.

    EGUNA: apirilak 28

    ABIAPUNTUA: parke botanikoa

    Ordua: 10:30

     

     

    • OKOBIOAZPI
    • LAZKAOETXE
    • ARKAKAKO PUTZUA
    • ZUBIALDE