• 09
    EKA
    2019
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Ekainaren 9an mendi irteera

    14 km dituen Urruztiarko bira honetan Osinberdeko ur-jauzia ere bisitatuko dugu

    Gailurrerantz elkarteak mendiko egunpasa dotorea antolatu du datorren iganderako, ekainaren 9rako alegia. Zaldibiatik abiatu eta Unanubietako erreka ondoko bidexkatik egingo ditugu Auntxieta-Telleria arteko pausoak. Handik goiko bidera igoz, Arkakan aurrera, Osinberdeko ur-jauzia bisitatuko dugu eta Urruztiarko bordatik ezkerrera joz, Gaintzolako iturrian ura edanda, kaltzadan behera egin eta Olako Saira (Olariagako Saroia) iritsiko gara. Atsedenerako eta jolaserako aukera izango da han. Arratsaldean, berriz, Pottokagunetik barrena, Zuloetako deposituetatik jaitsiko gara atzera herriguneraino.

    Zirkular honek 14 km ditu eta Zaldibiako txoko zoragarriak erakusten dizkigu. Herritar guztiei luzatzen zaie mendi irteera honetan parte hartzeko gonbitea.

    Eguna: Ekainak 9

    Abiapuntua: parke botanikoa

    Ordua: 10:30