• 18
    URT
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Gailurrerantz
    Gailurrerantz mendi elkartea

    Zaldibiako Mendi Elkartea

    Gailurrerantz Mendi elkartea 70. hamarkadaren hasieran sortu zen, herriko mendizaleen eta Guraso Elkartearen ekimenez.Garai hauetan Enirio-Aralar Mankomunitatearen lurretan dagoen Oidui txabola Gailurrerantz Mendi Elkartearen esku geratu zen eta aterpetxe gisara egokitu zen.

    Urteetan Gailurrerantz Mendi Elkarteak hainbat irteera eta aktibitate egin ditu; ume, gazte, heldu eta zahar denak batera ibili dira. Gaur egun ere urteko programazio bat egiten da eta egutegia kaleratzen da.

    Lehen esan den moduan Oiduiko txabolaren gestioa eramaten du eta urtean zehar bertara jende asko hurbiltzen da. Txabolara joateko eman beharreko pausuak eta arauak ondoren azalduko dira.

    Oiduiko arauak

    1.-Bazkide egiteko inprimaki bat bete eta 30 euro  ordaindu behar da.
    2.-Urteko kuota 12 euro

    Aterpera igo aurretik

    3.-Bazkide bat arduradun ez dagoen talde batek, elkartea erabili nahi badu, idatziz egin behar du eskaera.
    4.-Gau bat edo gehiago igarotzeko derrigorrezkoa da Xanti Arreseri adieraztea.
    5.-Aste bat lehenago ziurtatu beharra dago igo behar duten mendizaleen kopurua.
    6.-Xanti Arresek imprimaki bat banatuko du.
    7.-Guztiz debekatua dago motorrez bultzaturiko ibilgailuetan igotzea.
    8.- Autoz ibiltzeko baimena duen inor ez derrigortu edo konpromisoan jarri, zama espreski bakarrik igotzeko.

    Aterpean

    1.-Kanpoko langa beti itxita eduki.
    2.-Estalpetik (sarreratik), botekin edo oinetako zikinekin ez dago sartzerik.
    3.-Sarreratik edo estalpetik barrura ezin daiteke abererik igaro.
    4.-Sua egiteko egurra neurrian erabili.
    5.- Kinke edo mantarik ezín daiteke kanpora atera.
    6.-Geletan ez dago erretzerik.
    7.-Ezin daiteke oinetakoekin ohe gainera igo.
    8.-Lo egiteko azpiko izara edo zakua erabili behar da.
    9.- Ohean dagoena errespetatu eta isiltasuna mantendu.
    10.- Estalpea mendizale guztien erabilerarako dago, beraz inori ez debekatu sarrera.

    Jaitsi aurretik

    1.-Xanti Arresek banaturiko imprimakia bete.
    2.-Zaborra organikoa kanpoan zabal daiteke edo artzainei eman.
    3.-Zaborra ez organikoa behera jaitsi behar da (botila, poteak, plastikoak, e.a.).
    4.-Gal daitekeen janaria behera jaitsi behar da, edo artzainei eman.
    5.-Kinkearen butano bat hustutzen bada, jaitsi eta Xanti Arreseri utzi.
    6.-Beheko suaren alboan egunkari zahar bat eta egur pixka bat utzi.
    7.-Guztia garbi eta txukun utzi.
    8.- Ziurtatu sarrerako, komuneko eta biltegiko leiho, luzero eta ateak itxita geratzen direla.

    Jaitsi ondoren

    1.- Xanti Arreseri inprimakia itzuli.
    2.- Bazkide ez denak, Xanti Arreseri, igarotako gau bakoitzeko 2 euro ordainduko dio eta 14 urtetik beherako haurrak 1 euro .

    Oharra:

    Arau hauek guztion mesederako pentsatuak daude. Beraz, zer edo zer gertatuko balitz, zuzendaritza zigorrak ezartzera behartua aurkituko litzateke.

    HARREMANA