• 20
    ABE
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Gazte Antolakunde berria sortzeko prozesua azken txanpan sartu da jada. Gazte Estrategia zehaztea falta da eta horretarako, bi eztabaida egingo dira: abenduaren 23an, igandea, 17:00etan eta abenduaren 27an, osteguna, goizeko 10:00etan.

    Zukguako azken eztabaidak laister izango dira

    Euskal Herriko ehundaka herritako gazteak independentziaren eta sozialismoaren alde gazte ekarpena egin eta gazte askez osatutako herri askea lortzeko helburua izango duen antolakundea sortzeko prozesuan murgilduta gaude urritik. Hiru ardatz landu ditugu eztabaidetan:

    1. Munduaren egungo egoera (azterketa orokorra)

    2. Euskal Herriko ziklo politiko berria

    3. Gazte Estrategia

    Aurreneko biak urrian eta azaroan eztabaidatu genituen eta azken puntua da gabonen buelta honetan landuko duguna. Zeri buruz hitz egingo dugun? Ba...

    ... zer egitura izango du antolakundeak?

    ... zer funtzio izango ditu? Zaldibin zer egingo du?

    ... zein dira mugimenduaren eta antolakundearen arteko aldeak?

    Eta askoz gehiago! Horregatik, bi egunetan banatu dugu eztabaida:

    Abenduaren 23an, igandea, 17:00etan Karreanen.

    Abenduaren 27an, osteguna, 10:00etan Karreanen.

    Etorkizuna beltza dator, jarri diezaiogun gure kolorea! Eman pausoa norbanakotik kolektibora! Parte hartu eta atera zukgua eskaintzeko daukazun horri, sentitu, pentsatu eta ekin!