• 23
    URT
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Ezkutatuta zeuden Oreretako hiru gazteak pasa den larunbatean beraien alde, "Euskal gazteria librea eta legala" lemapean egin zen manifestazioan agertu ziren eta Maria Kristina hotelean kateatuta egon ondoren, atxilotuta eraman zituzten.

    Eguerdirako jendez bete zen Donostiako Bulebar  ingurua. Segi gazte antolakundean lan politikoa egiteagatik terrorista izendatu eta seina urteko espetxe zigorra ezarri dieten bost gazte oreretarren alde batu ginen bertara, Eskubide zibil eta politikoen aldeko Eleak mugimenduak deitutako manifestaziora. “Gazte izatea ez da delitua” edota “Gazteak dira, ez terroristak” bezalako oihuak gailendu ziren amaitu ere Bulebarrean egin zen mobilizazioan.Senideek, lagunek, gertukoek, eta gainerako kideek babestuta hiru gazteak  Maria Cristina hotelera kateatu ziren. Ertzaintzak bertan atxilotu zituen, baina, Eleak mugimenduko kideek jakinarazi dute, eskubide zibil eta politikoen aldeko bidean kateatuta jarraitu behar dugula.

    Izan ere, gazte hauen delitu bakarra lan politikoa egitea izan da, eta sei, eta sei urte eta erdiko espetxe zigorrera kondenatu dituzte horregatik. Beraz, garaiak aldatu badira ere, ikusten da batzuek lehengo lepotik dutela burua. Hau al da zuen bakea?

    Kasu hau, gainera, ez da salbuespena. Izan ere, oraindik Euskal Herriko 100 gaztetik gora daude epaiketa prozesuan edo epaiketen zain, horietako asko kartzelan. Tartean, 2009ko azaroan izandako sarekadan atxilotu, inkomunikatu, torturatu eta kartzelaratu zituzten 40 gazteak, horien artean Xumai.