• 09
    OTS
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Bihar, larunbata, ZUKGUAko azken eztabaida Gaztetxean

    Goizeko 10:30ean hasiko da eta bi orduko iraupena izango du. Eztabaida hau, Gazte Antolakunde berriaren eratze prozesuko azkena da. Urrian ekin genion herriz herri antolakunde berria mamitzen hasteko prozesuari eta larunbatean emango diogu amaiera Zaldibian.

    Laister izango da Gazte Antolakunde berriaren sorrerako KONGRESUA: martxoaren 2an, larunbata, Lizarran daukagu zita gazte!

    Izan ere, prozesuan Euskal Herriko  180 herritako 2500 gaztek parte hartu dugu eta aurreikuspenak gaindituz. Martxoan sortuko dugun Gazte Antolakundearen proiektu politikoa independentzia, sozialismoa eta feminismoa dela definitu dugu.

    Horretarako, bi lan ildo nagusi garatuko ditugu: alde batetik, bizi eredu berriak eraikitzea, zibilizazio krisiari aurre egitera bidean, beti ere gazte problematika oinarri hartuta. Burujabetzaren aldeko lan ideologikoa eta praktikoa garatuko du gazte antolakundeak. Bestetik, gatazkaren konponbidearen ildoa ere definitu dugu. Euskal Estatu Sozialista eta Feminista eraikitzeko, ezinbestekoa da gatazkaren ondorioak eta zioak konpontzea: preso eta iheslarien afera, eskubide zibil eta politikoak, memoria eta desmilitarizazioa bezalako gaiak landu beharko ditu.

    Funtzionamenduari dagokionez, herriak izango dira Gazte Antolakundearen oinarri nagusia eta beraz, Zaldibian ere taldea osatuko dugu. Horixe da hain zuzen ere, larunbat honetan landu beharko duguna:

    Zaldibin zer? Zein funtzio izango ditu Gazte Antolakundeak? Zeintzuk izango dira ardurak? Nola uztartuko da herriko beste eragileekin? Militanteok zein betebehar izango ditugu?

    Galdera asko daude, beraz, hasi buruari bueltak ematen eta larunbatean ikusiko dugu elkar!!

    Goizeko 10:30ean Zaldibiko Gaztetxean.