• 31
    ABE
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Abendu eta urtarrila bitartean antolatu dugun beste ekintzetako bat da, urteko azken eguneko lasterketa. Gainera, aurten aldaketa batekin gatoz.

    Urte zahar agurra, urte berriari egurra!

    Gabonetako ekintzei jarraipena emateko, Zaldibiko Gazte Asanbladak urtea korrika amaitzeko eta urte berriari gogotsu ekiteko, bihar San Silbestre lasterketa antolatu du. 

    Berrikuntzekin gatoz gainera, aurten ez dugu korrika binaka edo erreleboka egingo. Baizik eta, banaka, plazatik habiatu, herrian zehar kokatu ditugun hiru guneetatik igaroz, herriko plazan amaituko da lasterketa. Guneak, Bilore, Olalde eta Ibargun izango dira. Bakoitzak nahi duen bidea eta ordena aukeratu dezake: azkarrena, erosoena, lasaiena, politena... 

    Lehenik, 17:30etan haurren txanda izango da eta ondoren 18:00etan helduena. 

    Parte hartu nahi dutenak, irteera ordua baino lehenago plazan egotea komeni da.

     

    Urte zahar egun polita izan eta URTE BERRI ON Zaldibiko Gazte Asanbladaren partetik!

     

Boletina

ZaldibiaTB