• 23
    API
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Leitzaranera irteera larunbatean

    Apirilaren 23an, larunbatean, Leitzaranera egun pasa antolatu dugu Gazte Asanbladako kideok.

    Hauxe izango da eguneko plana:

    Goizeko 9etan plazatik abiatu bizikletekin.

    9:45etan trena hartu Ordiziako estazioan.

    10:15etan Andoainera iritsi eta bideari ekin.

    Leitzara iristean bazkalduko dugu, bakoitzak bere bazkaria eraman.

    Ondoren berriro Leitzaran bidetik bueltatuko gara, Andoainen trena hartu eta Ordizira iritsi ondoren Zaldibiara bizikletan bueltatuko gara.

    Badakizue, ANIMATU ETA KENDU HAUTSA BIZIKLETEI!

    GOGORATU OSTIRALEAN BESTE HITZORDU BAT DUGULA! 21:30etan ANTZOKIAN "GAZTEOK BAI EUSKAL ESTATUARI" HITZALDIA.

    ZGA