• 20
    MAI
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Zaldibiko Gaztetxea 10 urte betetzear da eta Ekainaren 4-rako egun osoko egitarau betea prestatzen ari gara. Bitartean hartu indarra, herriko Gureran taldeak urteurrenerako egin digun abesti eder honekin, eta gozatu bideoklipaz!! Zuentzat esklusiba mundiala, HAMAR URTEZ GAZTETXEA!!

    HAMAR URTEZ GAZTETXEA!! (letra)

    Pausoz pauso ta azpitik, itten delako herri bat
    pausoz pauso ta behin ta berriz eroriz
    Txindokin magalean, gazterian ohiua
    hartu soka ta abordatu, Zaldibi!!

    Urtez urte euskaraz, jai parekideen alde
    falta direnak oroituz ta maitatzen
    ametsen asanbladan, egin amets LIBRE
    sentitu, gozatu eta zirikatzen!!

    GAZTETXEA, HERRITIK HERRIARENTZAT
    GAZTETXEA, AUZOLANEAN HERRIA
    GAZTETXEA, HERRITIK HERRIARENTZAT
    GAZTERIA, HAMAR URTEZ UTOPIA EGI BIHURTZEN!!

    GAZTETXEA, HERRITIK HERRIARENTZAT
    GAZTETXEA, AUZOLANEAN HERRIA
    GAZTETXEA, HERRITIK HERRIARENTZAT
    GAZTERIA, HAMAR URTEZ UTOPIA EGI BIHURTZEN!!

    Eskuz esku ametsak egi bihurtu
    iraultza txikiz zubiak eraiki
    norberak bere eskuekin egina
    bere sentitzen duelako beti!!

    GAZTETXEA, HERRITIK HERRIARENTZAT
    GAZTETXEA, AUZOLANEAN HERRIA
    GAZTETXEA, HERRITIK HERRIARENTZAT
    GAZTERIA, HAMAR URTEZ UTOPIA!!

    GAZTETXEA, HERRITIK HERRIARENTZAT
    GAZTETXEA, AUZOLANEAN HERRIA
    GAZTETXEA, HERRITIK HERRIARENTZAT
    GAZTERIA, HAMAR URTEZ UTOPIA EGI BIHURTZEN!!