• 03
    EKA
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Gaztetxearen X.urteurrena, ekainak 3 eta 4
    X.urteurreneko kartela

    Ekainean beteko dira 10 urte Zaldibiko Gazte Asanbladak, udaletxean zuen lokala utzi eta Itoiz etxera lekualdatu zela. Aurtengoa urtemuga berezia da, 10 urte ez baitira egunero betetzen, ondorioz, egitarau betea eta anitza antolatu dugu bi egun hauetarako. 

    Larunbat honetan, arratsaldeko 16:30etan plazatik abiatuta Bizikleta Martxa egingo dugu Goierrin zehar egitaraua zabalduz.

    Ekainaren 3an, ostiralean, arratsaldean hasi eta larunbateko ordu txikiak arte festa giro bikainaz gozatzeko aukera izango da Gaztetxe eta herri inguruan.

    Ostiralean, arratsaldeko 16:00etan Gaztetxearen inguruan  "Utopia egi bihurtzen" murala margotuko dugu.

    Ondoren, Gaztetxeko ateak irekiko ditugu, azken bi hilabeteetan zehar erreforma lanetan ibili gara eta bikain geratu denez, herriari erakusteko irrikitan gaude. Arratsaldean zehar haurrentzako meriendaz eta poteo garaian, mokadutxoaz gozatzeko aukera izango dugu. 

    "BAI"  ohial erraldoiarekin argazkia aterako dugu 19:30tan, independentzia aldarrikatuz eta Ekainaren 5eko bozketan parte hartzera animatu. Denon beharra izango dugu, 200 pertsonen artean altxatzeko ohiala baita.

    Iluntzean, bokadilo afaria izango da eta jarraian Kortxoenea Groseko Gaztetxearen inguruko solasaldia, dokumentala eta esperientzia hau gertutik bizi izan duten kide batzuen bizipenak entzungo ditugu.

    Larunbatean, goizetik jarriko gara martxan. Goizeko 10:30tan Zaldibiko Gazte Mugimenduaren inguruko tertulia izango dugu, herriko gazte ezberdinen gogoetak eta esperientziak partekatuz. 

    Ondoren, triki bertso poteoa eta bazkaria izango dugu. Bertsoak, ostiral gau honetan antolatuko dugun Bertso Tailerrean eginak izango dira. Tikeak Joxepanen, Ilatin eta Beti Gazten daude ekainaren 1 arte. Mugituuu!

    Bazkariari jarraipena emanez, bingoan jolasteko aukera izango da.

    19k aldera Burrunba elektrotxaranga abiatuko da.

    Eguna amaitzeko, 23:00etan, Sukarra 37, Bi Bala eta Gureran taldeen kontzertuak izango ditugu Antzokian. Gureran taldekoek gainera opari bat egin diote Gaztetxeari bere 10.urteurrena dela eta, "HAMAR URTEZ GAZTETXEA" kantaz egin baitute. Eskarrikasko!!

    Urteurren ospakizuna borobiltzeko, zapiak atera ditugu, bazkariko tikearekin oparituko ditugunak. Bestela ere, erosteko aukera izango da.

    Ez ahaztu Gaztetxea denon artean eraikia dela, horregatik, herritar oro ekintzetan parte hartzera animatzen dugu!!

    Beraz, animatu eta parte hartu!

    Utopiak egi bihurtzen jarraitu nahi dugulako! 

    ZGA

     

     

Boletina

ZaldibiaTB