• 04
    AZA
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Azaroaren 4ean, gaueko 22:30tan Physis Versus Nomos eta Liher taldearen kontzertuez gozatzeko aukera izango dugu Herri Antzokian

    PHYSIS VERSUS NOMOS eta LIHER

    Lehenik, talde donostiarraren eskutik, musika psikodelikoa ezagutuko dugu, gainera jada ezagunak ditugu, ez baita lehen aldia Physis Versus Nomos taldea Zaldibian dugula.

    Ondoren, Liher taldearen emanaldia izango dugu, irailaren 30ean aurkeztu zuten lan berria erakusteko asmoz datoz gainera, "Hauts" diska berria. Diska eskuragarri dago Joxepanen 10 eurotan.

    Honez gero ezagunak ditugu bi talde hauek, izan ere, bertako bi musikari zaldibiarrak ditugu. 

    Aurtengo ikasturteko lehen kontzertuak izango dira ostiralekoak, gaueko 22:30etan Herri Antzokian 5 euroren truke. 

    Badakizue, lan astea ongi amaitzeko, ostiralean jai girorako aukera dugu!

    Animatu eta azaldu!

    ZGA