• 11
    OTS
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Otsaila indarrean dator!

    Gazte Asanbladatik urtea indartsu hasi dugu. Batetik, Beira taldearekin afaria eta bertso musikatuak antolatu ditugu eta bestetik, Oiduira irteera, Zea Mays taldearen kontzertuaz borobildua.

    Otsailaren 3an, otsaileko lehen ostiralean, Zubi Buru elkartean Beira taldearen kontzertua izango dugu. Afari musikatua antolatu dugu egun horretarako, 21:30etan afaria izango da eta ondoren Beiraren kontzertua.

    Beira taldeak, bertso musikatuak egiten ditu, heurek sortutako letra eta doinuz. Honako hauek dira taldekideak:

    Igor Arruabarrena (kitarra jolea), Jon Martin (abeslaria), Urtzi Olaziregi (baxujolea), Gari Amundarain (kitarra jolea) eta Mikel Arruabarrena (bateria jolea).

    Tikeak plazako hiru tabernetan salgai 15 eurotan (epea otsailak 1)

    Mugitu, tikea hartu eta azaldu!! 

     

    Bestetik, urrengo astebururako, otsailaren 11erako, Oiduia irteera antolatu dugu. Hodeiren urteurrena ospatu eta bertan hamaiketakoa eginez. Gauean, Zea Maysen kontzertuaz gozatzeko aukera izango da antzokian.

    Sarrerak bertan jarriko dira 6 euroren truke.

     

    Gazte Asanbladatik, egun hauetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!

    Herria xirikatzen jarraituko dugulako!!

    ZGA

     

Boletina

ZaldibiaTB