• 30
    MAR
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Bai!! Aurtengoan XX. Gazte Festak ospatuko ditugu! Ekainean hasi eta uztailera arte, hilabeteko egitaraua antolatzen gabiltz jada.

    XX.Gazte Festetako nikien diseinua herritarron esku!

    Aurtengo Gazte Festak, inoiz baino bereziagoak izango dira Zaldibitarrontzat. Horregatik, egingo ditugun nikien diseinua herritarron esku utzi nahi dugu. 

    Dagoeneko logo, marrazki edo irudiren bat buruan bueltaka badabilkizu, Joxepanen dagoen kaxara bota edo korreo elektronikoz bidali (zaldibikogazteasanblada@gmail.com) apirilaren 23a baino lehen. Ondoren denon artean erabakiko dugu zein izan den hautatua.

    Ta ez ahaztu... norberak bere eskuekin egina bere sentitzen duela beti!

    Mila esker aldez aurretik!! 

    ZGA