• 20
    MAI
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    GOIERRIKO GAZTE DITXA!

    Goierriko Gazte Asanbladen topaketak ospatuko dira bihar Zaldibian, egun osoko egitaraua antolatu dugu. Gazteok elkarlanez eta auzolanez Goierri eraikitzen eta xirikatzen jarraitu nahi baitugu.

    Elkarlanez eta auzonalez antolatuak izan dira, bai egunaren aurre prestaketan eta antolaketan, eta baita ere montaketan Goierriko herri guztietako gazteok parte hartu baitugu. Horregatik, biharko egunean zehar izango den festa Goierriko herri kirolari, musika talde, bertsolari, bakarlari, kale animazio talde eta sukaldariz aurrera aterako da. 

    Ondoan ikusi daikeen egitaraua oparoa eta zabala da.

    Eguna agian ezta aproposena izan, Euskal Presoen espetxetara martxarekin bat egin baitu, baina nahiz eta ez garen martxetan izango, gure besarkada eta animorik handienak Goierriko Euskal Preso guztiei. Horregatik, urbildu iluntzean karpan egingo den ekitaldira.

    Goierriko Gazte Asanbladen partetik, ekintzetan parte hartzeko deialdia egiten dizuegu.

    Bihar arte beraz!!

    ZGA