• 28
    EKA
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Gazte Festak ekaiñak 28, 29 ta 30!
    XXI. Gazte Festatako kartela

    Ekaiñen 28, 29 ta 30en ospatuko ditteu aurten XXI. Gazte Festak HAUSTEN ERAIKITZERA lemapen. Urtez urte saiatzen gea ekintza ezberdiñ ta egitarau oparo bat plazaratzen, ta lortu deu! 

    Solasaldi berri batekin emango diu aurtengo Gazte Festai hasiera, Esteriotipoak Hautsi izenburupen, Aske taldek eskeiniko don tailer bat izango da. Gizartek eta egunerokotasunek inposatzen dizkiun rol eta oitturak zalantzan jartzea helburu dona.

    Aspaldiko urtetan in eztan baltsa jetsiera edota ostegun gauetako tortila patata lehiaketa izango die aurtengo aldaketa nagusik. Ta sardo dastaketare eunez aldau deu, aurten larunbaten izango da 15 sagardogile ezberdinen sagardoa dastatzeko aukera. Beste aldaketan arten, ta oan arte nabariña izan dana, Sasi pelotari txapelketa bikoteka ittea izan da, honen finalare larunbaten izango deu. 

    Egunez zein gauez gozatzeko aukera izango deu, Inguma, Azken Sustraiak, Tokan2 La Polla eta Iratzar taldea izango ditteu gaue animatzen.

    Azken bi ohar komentatzeko:

    - Tortilla patata lehiaketan parte hartzeko, aurrez tikea eosi beharko da, Joxepanen eongo die salgai 5 euron.

    - Balsa jetsieran apuntatzeko lista Joxepanen eongo da. Kontutan izan errekan eragin gutxina izateko, material bertziklagarri ta ez kutsagarrik ibiltzea beharrezkoa izango dala.

     

    Ikusten dezue, bete betek datoztela aurtengo Gazte Festake, oan herritarron parte hartzea falta da! Gazte Asanbladan aldetik, gonbidapena luzata gelditzen da!

    HAUSTEN ai gealako ta ERAIKITZERA goazelako!

    ZGA