• 29
    API
    2020
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    EAJk plazaraturiko salatarien irakurketaren aurrean, ZGAk honi erantzuteko beharra sentitu dugu; izan ere, ez dugu bat egiten hauek saldu nahi izan diguten "pertsona guztien eskubideak defendatzeko" bitartekoekin. Horratx beraz, gure irakurketa xumea. 

    Badira egun batzuk, herriko hainbat gertakariren harira, Zaldibiako EAJ-k egoeraren inguruko hausnarketa lau haizetara zabaldu zuenetik. Hauek irakurri, aztertu eta eztabaida batzuk eman ostean, ez zaigu iruditzen testuinguru honetan zabaldu duten irakurketa zuzena denik, geure ikuspuntua plazaratzeko beharra sortu zaigularik.

    Lehenik eta behin, EAJren irakurketa aztertzeari ekinda, ikus dezakegu, elkarbizitza behin eta berriz aipatzen dutela, salatarien aurkako adierazpen eta dinamikek berau usteltzen dutela baieztatzen digutelarik. “Agintari eskudunei”  arauak jartzeko, eta betetzen ez dituena zigortzeko zilegitasun osoa aitortzen diete. Eta hori gutxi balitz, beraien helburua “pertsona guztien eskubideak defendatzea” dela saltzen saiatzen dira. Argi dugu EAJk noren eskubideak defendatzen dituen, testuan bertan agerian uzten baitute beraien burua. Ez gaitzatela engaina! Elkarbizitza oztopatzea, elkar laguntzea beharrean, bizilaguna salatzea dela uste dugu guk.

    Ez ote dute salatariek sortzen hainbeste gaitzesten duten ziurgabetasuna? Zaldibiako kaleetan, nabarmena da herritarron izua, salatuak izateko beldurra daukagu. Etorri daitezken isun ekonomikoak ordaintzeko, askok eta askok ezintasuna dugu; eta isunak ordain ditzaketen familientzat ere, ez dugu uste komenigarriena izango denik, izan badira eta etxe guztietan bestelako nahikoa gastu, izan argia, izan ura.

    Interes kontrajarriak dituzten klaseetan banatutako gizarte honetan, klase zapaltzaileak zabaltzen duen bizikidetzaren ideia zapalduon interesen aurkakoa dela uste dugu, izan ere, bizikidetzaren ideia hau babesteak zapalkuntza mantentzea eta zapalduok hau onartzea dakar. EAJk argi utzi digu beste behin noren interesak defendatzen dituen. Gu, langile antolakuntzaren beharrean berresten gara eta langile batasuna oztopatzen duen jarrera ororen aurka borrokatuko dugu.

    Azkenik, ez dugu aipatu gabe utzi nahi, Zaldibiako Gazte Asanbladako kideok egoeraren larritasunaz jakitun garela, eta beraz, arduratsu jokatzeko deia egiten diegu herritar guztiei.

    Sozialismoa ala basakeria.
     

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.