• 01
    MAI
    2020
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    MAIATZAREN LEHENA

    Maiatzaren lehena izanik, kaleak hartzeko ezintasunaren aurrean birsortzera bultzatu gaitu sistemak; dena den, ez dezatela pentsa hartutako neurri basatiak nahikoa direnik gure ahotsa ixiltzeko. Egun honen izaera proletario eta iraultzailean berrestera gatoz, antolakuntzaz lortuko dugu.

    Egun honen jatorriari begira jartzen bagara, Chicagon 1886eko maiatzaren batean hasi zen greba baten harira eman zen sarraskiarekin egingo dugu topo. Geroztik, langile mugimendu ezberdinek, borrokak omentzeko, indartzeko eta sozialismoaren beharra azaleratzeko baliatu dute maiatzaren lehena.


    M-1 langileontzat blokearen baitan hartu genituen iaz kaleak hainbat eta hainbat langilek. Egun bizi dugun egoera dela medio, ezinezkoa izango zaigu gaurko egunez dagokigun lekua hartzea, dena den ez dezatela pentsa hartutako neurri basati guztiak nahikoa direnik gure ahotsa ixiltzeko.


    Bizi dugun krisi testuinguru honetan, langile askoren bizi-mailak okerrera egin duela uka ezin daiteken baieztapena da; beraz, inoiz baino garrantzitsuagoa deritzogu egun honen garrantzia historiko iraultzailean berresteari. Izan ere, martxoaren 8a bezalako egunekin gertatzen den modura, maiatzaren lehena ere bereganatu du sistemak, honen izaera politikoa desitxuratuz. Borrokarako egun beharrean jai egun soiltzat ulertzen du jende askok, ospakizun eguna non jendeak elkar zoriondu eta elkarri opariak egiten dizkion, jan egin du kapitalismoak.


    Hau guztia aipaturik, lehen esan bezala, gu egun honen izaera iraultzailean berresten gara, eta bide horri heltzeko asmoz gatoz. Eguneroko jarduna oinarri hartuta, langile antolakuntzaz lortuko dugu.


    Sozialismoa ala basakeria

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.