• 16
    MAI
    2020
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Presoak borrokan, gu ere bai!

    Jada seigarren eguna Patxi Ruiz preso politikoak gose eta egarri greba hasi zuenetik. Beste hainbat ere batu zaizkio dagoeneko. Egoera lazgarri honen aurrean, ixilik ez gaudela berresteko gatoz.

     

    Egoera hau gogorki salatzeko Igandean hilak 17, iluntzeko zortzietan plazan kontzentrazioa deitu dugu.

     

    Covid-19ak espetxeak ere gogorki kolpatu ditu, lehendik gordina zen egoera are gordinago bihurtuz. Hamaika dira koronabirusaren krisia hasi zenetik kartzeletan eman diren jazarpenak. Gaixoen datuak ezkutatzetik, Zaballako preso bat, Santiago ospitalean ertzaintzaren esku-hartze bortitzagatik eraila izan artekoak dira jazarpenak. Honez gain, Zigor Garro preso politikoaren kasua ere aipatzekoa da. 13 urteko kartzela-zigorra osorik bete ostean, baldintzapeko askatasunean zegoen azarotik, eta maiatzaren 4an prezoesu administratibo bat jarri zuten martxan Frantziako Estatutik kanporatuko zuena. Maiatzaren 5ean Frantziatik kanporatua izan zen eta Espainiako poliziaren esku, libre geratu zen. Dena den, prozesu judiziala irekita dago eta ezin du Lapurdira itzuli.

    Azken gertakari larria Murcia IIko kartzelan dagoen Patxi Ruizen egoera dugu. Maiatzaren 11n jakinarazi zen moduan, presoen eskubideen aldeko protesten aldeko bultzatzailetzat jo zuten. Honen aurrean, egunean bertan Ruizek ebakidurak egin zituen besoetan eta gose eta egarri grebari ekin zion. Gertakari hauek tarteko baziren ere, medikuak ez zuen presoa ikusi ere egin.

    Maiatzaren 12an, Patxirekin elkartasunean Ibai Aginaga txapeoan jarri zen. Gerora beste hainbat ere batu dira gose eta egarri grebara, Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotano preso politikoek janari bandejari uko egingo ziotela jakinarazi zuten. Honez gain, aipatzekoa da Ondarruko gazte batzuk ere, elkartasuna adieraziz batu direla gose eta egarri grebara.

    Salbuespen egoera honetan, burgesiaren dominazioa areagotuz doa, espetxeetako egoera latza laztuz doa, biolentzia, mehatxuak, tratu txarrak, dispertsioa gora doazen honetan. Gogor salatzeaz gain, amnistiaren aldeko aldarria lau haizetara zabaltzea besterik ez dagokigu. 

    Babes eta elkartasun osoa Patxi Ruiz eta egoera jasangaitz honetan dauden gainontzeko presoei; baita hauen ahaide eta gertukoei ere. 

    Presoen aurkako erasoak gelditu!

    Presoak borrokan, gu ere bai!

     

     

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.